BI DOBERMAN BELTZ
Kutxako bulego zentralean
Hogeita bederatzi urte dituen
Arana jaunaren soilunea
Hozten du aire girotuak.
Hari musikalari kateaturik
Paul mauriaten orkestrak
Nirvanaren kanta eskaini dio:
«Izpiritu gaztearen usaina dario».
Burutik pasatuko zaio,
Ateratako azken distortsioa
Sistemak irentsi egin duela,
Berak ilea galdu
Baino bizkorrago.
Lana bukatu bezain pronto
Amorrua nagusituko da,
Kreditoz ordaintzen ari den
Etxebizitzako egongelan.
Epeka-epeka erosi zuen
Hifi kate musikalean
Rollins banden poderioa
«Isiltasunaren amaiera».
Jbl bafleetatik
Musikaren ordez,
Betortzak erakusten
Atera dira bi doberman beltz
Bilatzen eta suntsitzen.
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Lilurapenean henriettari
Zu hiltzea eskatuko diozu,
Baina berak bizkarra emanda
«Bilatu eta suntsitu»
Leituko duzu
Eta tatuaturiko eguzkia
Balantza erraldoia bihurtuko da.
Alde batean: justizia,
Kontrapisuan: egia.
Orduan robert de nirok
Irrifar bat eskainiko dizu
Pelikuletan ez bezala,
Errealitatean
Izuak ez baitu mugarik
Zure masailean koxka sentitzean
Konturatuko zara zergatik
Dedikatu zion anibal lecterrek
Oskar saria bere amari.
Hurrengo egunean
Kristalez beste aldean
Seguro egoteko, atzerapen
Mekanismo eta alarma
Dispositiboz babesturik dago.
Dirua zenbatzean oroituko da,
Banku atrakatzaile bat
Izan nahi zuela.
Laster handiagotuko du
Buruaz beste egiten dutenen
Zerrenda.
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz.
BOST GEHIAGO
Kaletik doa, ezin da gelditu.
Hainbeste gauza egiteko, hainbeste arazo.
Ez dago astirik ezertarako
Lehiaren munduan bizi gara
Segizu aurrera berandu da
Gau txarra pasatu du emaztearekin,
Ezin izan du behar bezala kumplitu.
Abaila horretan lehertuko haiz, motel,
Oheko lanak lasai, egin behar dituk.
Ordagoaren bila bost gehiago
Bizitzaren jokua galdua dago
Lagun bat pasa zaio aldamenetik
Ikusi ez balu bezela egiten du.
Beti aurrera jo mandoen mondura
Bere erlojuan soilik sinisten du.
Lehiaren munduan bizi gara
Segizu aurrera berandu da.
HIPOKRESIARI STOP!
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
Nire herrian colomboren ondoan
Luis marianok badu jada tokia.
Guda zibila izan zela eta,
Erbestean hasi zen abesten
Mahasbiltzan.
Jaioterrira ospe haundiz
Itzultzean
Ongietorria baino
Izan zen agurra.
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
Hipokrisiaren erresuman
Ez dago lekurik errugabeentzat.
Homosexuala eta gorria
Barkamenik gabeko bekatuak.
Franco, franco,
Francoren lemapean
Desfilatzen zuen
Irungo herriak.
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
DOLLAR AREA
Hainbeste txorakeri entzuten dugun
Garai nahasi eta nortasunik gabekotan.
Norberak berea eta ez inorena
Ikusten ikasi duen garai hauetan.
Zein erreza den denboraren poderioz,
Gizon baten bizitza baliogabeltzea.
Zenbat ilusio, fede eta zuhurtasun
Galduak historiaren kutxa beltzean.
Lenin, aizak!!
Hire izena ukatu ditek.
Lenin, aizak!!
Hire lanak mespretxatu ere.
Lenin, aizak!!
Laster etorriko dituk bueltak.
Langilea, langabea, pobrezia, gabezia,
Denak estaltzen ditu diruaren gutizian.
Desberdintasun basati, gustien zergatia,
Dolarren magalean izkutatzen da.
Batzuen bakea besteek gerran ordaindu behar,
Historiaren kurpila bueltaka berriro.
Badakik vladimir horrek zer esan nahi duen,
Gizkiak historiari, beste kolpe bat zor zion.
Lenin, aizak!!
Hire izena ukatu ditek.
Lenin, aizak!!
Hire lanak mespretxatu ere.
Lenin, aizak!!
Laster etorriko dituk bueltak.
ITXOITEN
Amari itxoiten,
Aitak besoetan har nazan, itxoiten
Lehen eskola egunari, itxoiten
Ditiak noiz hasiko, itxoiten
Examinari, itxoiten
Lana noiz lortuko, itxoiten
Norbaiti, itxoiten
Orgasmora heltzeko, itxoiten
Berak nire denborar bete dezan, itxoiten
Haurra noiz jaioko, itxoiten
Umea noiz kozkortuko, itxoiten
Bera nire bila noiz etorriko, itxoiten
Seme-alaben bisitaldiari, itxoiten
Liberazioari, itxoiten
Itxoiten.
JFK
«Kennedy gure laguna zen
Anai bat bezala.
Askatasunaren kennedy
Zergatik zaude hilda?»
Ez naiz oroitzen zein urtetan
Kennedyren klana
Jada prest zegoen
B-52, marine eta besteen
Laguntzaz euskadi askatzear zen.
Moskutarrek ordea, ez zuten maite
Kennedyren barre zoragarria,
Dutxan kantatzen «Gora ta gora»
«Aurresku» dantza eta «Xistera».
Horregatik zuten
Goiz triste batez
Milaka balazoz betirako ken.
Eta euskal herrian jende guztiak
Isilpean zuten triste kantatzen:
Kennedy gure laguna zen
Lagun amerikarra
Anai bat bezala.
Lagun amerikarra
Askatasunaren kennedy
Lagun amerikarra
Zergatik zaude hilda?
Lagun amerikarra
Bronx eta harlem,
Nor da oroitzen
Kennedy for president
Hori nor zen?
Haren hazia oraindik ere
Krak eta heroinaz dute gosaltzen.
Egurtuta hiltzen los angelesen.
Gorpuak laos eta vietnamen.
Corea, granada eta panaman.
Gorpuak berriro gaixo iraken.
«Oilaskoak tegira itzultzen dira»
Oliver stone berandu ibili zen,
Azkeneko bahia de cochinos
Cnn-k zuzenean bota baizuen
Eta hilotz batez badakielako.
Sekretuak beti ondo gordetzen.
Erlak ahizpekin kantatzen genuen,
Baina kennedy hilak hobeto zeuden
Salbatzailerik gabe gelditu gara,
Agur dezagun lagun amerikarra:
Ernesto guevara «Che»
Gure laguna da!
Malcolm x
Gure laguna da!
Angela davis.
Gure laguna da!
Emiliano zapata
Gure laguna da!
Augusto sandino.
Gure laguna da!
Carlos fonseca
Gure laguna da!
Tupac amaru
Gure laguna da!
Tatanka yotanka
Gure laguna da!
Simón bolívar
Gure laguna da!
José martí.
Gure laguna da!
Lagun amerikarra!
Lagun amerikarra!
KOLORE BIZIA
Hau da arrazakeriaren kontra
Manifestazioa zeren eta
Lucreciari eskaini nahi izan nion
Olerki xamur eta labur bat.
Eta estatuaren
Segurtasun indarren kontra
Panfleto bat atera zitzaidan
Politikari guztiak
Faltsuak baitira.
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
Hainbeste kolore ikusi eta gero
Inork erran zuen: kolore batua!
Despistatu batek orduan benetton
Jertsei bat erosi zuen benetan.
Eta galdetzen badidazu
Zein kolore nahiago dudan
Badakizu nire erantzuna:
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
Txanpona botatzea bezala balitz
Iparra ala hegoa,
Gerla kulturala.
Anai-arrebak defendatuko ditugu
Afro-euskaldunak garela,
Ez ahaztu.
Ali, mohamed, kepa, ismael
Eta zimbaweko tribu guztiak,
Mixeria erasotuko dugu.
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
SABEL-HIZTUNAREN ORDU IKARAGARRIA
Telebistako sail aspergarri bat
Ikusten ari nintzen baina
Aurkezlea sabel hiztuna zen
Eta horrek beti
Erakarri izan nau.
Sabel hiztunei buruzko terrorezko
Pelikula guztiak irentsi ditut,
Non eskizofreniak
Panpin hiltzailea
Eta gizakia nahasten dituen.
Egun horretan gainera gonbidatu
Barne ministraria zegoen hantxe.
Eta nik ez nekien aurkezleak
Ateratako beste
Panpina bat zenentz.
Sabel hiztunaren ordu ikaragarria
Hasten da. Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria, itxi begiak!
Ministrariak ala panpinak?
Lege berria azaltzen zuen.
Argi zegoen bera zela hiltzailea
Nor zen nor bereiztu ez arren.
Hitz erasotzaile hoiek
Azkarregi egin zuten topo
Egun osoan buruan zebilkidan
«Guns of brixton» kantarekin
«Zure atera ostikadak jotzen
Iristean, nola irtengo zara?
Eskuak buru gainean
Ala pistolaren gatiluan?»
Sabel hiztunaren
Ordu ikaragarria,
Itzali telebista!
Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria,
Ireki begiak!
Torturatzaile
Batzu kondekoratuak
Egunkarian irakurtzeak
«Nik tiro egin nion komisarioari»
Kanta gogorarazi zidan.
Eta denok badakigu
Nortaz ari naizen
Egun hartan eurijasa
Izan baitzen.
Eta beste bat eta beste bat
Etorri dira.
Sabel hiztunaren
Panpinak bezala.
Kalean ordea,
Tiro hotsak entzun ziren,
Hemeretzi urteko gazte batek
Karneta eskatu zion poliziari
3 bala sartu zizkionean.
Sabel hiztunaren
Ordu ikaragarria
Ireki leihoa!
Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria,
Irten kalera!
HILTZEKO ERA UGARI
Hiltzeko era ugari dago
Hiltzeko modu asko
Sabelean labana bat sartu ahal dizute,
Ogia ukatu, gaixotasun bat sendatu ez,
Etxebizitza kaskar batean sartu,
Zeure buruaz beste egitera bultzatu,
Lanaren bitartez heriotzera arte torturatu,
Gerrara eraman eta abar…
Guzti hauetatik oso gauza gutxi
Dauade debekatuta gure estatu honetan.
DENOK GARA MALCOLM X
Esta triste lady di,
Pero mais triste esta king kong
King kong five, beltza da
Todos somos malcolm x
E hai galegos que non somos da interpol
¿cando se xoga a pelota aquí?
Nos escombros de confusion de saraxevo, todos somos malcolm x
Na resistencia palestina e nos escaparates rotos de los angeles, todos somos malcolm x
Na precision do aizkolari, e cando le plantamos cara as mil caras do verdugo,
Todos somos malcolm x
“españa roja y rota” y mis cojones tambien
O verdugo tem mil caras “y mis cojones tambien”
Esta triste lady di e iso que non ten rh negativo,
Esta triste king kong e ten rh peludo “y mis cojones tambien”.
Paises pequenos, grandes coraxes
Medo, panico, terror e que lle teñen a un planeta vasco.
Txangurro heberia que facer co cerebro e o subconscient dalguns
Beltza da o rh de malcolm x “y mis cojones tambien”
Pero cando se vai xogar a pelota nesta puta galaxia!.
BORRERUAK BADITU MILAKA AURPEGI
Europak gerra dakar
Badakar
Gora paris-dakar
Gilotina beti dator
Hegoaren iparraldetik
Gainetik.
Gezurrezko ohitura
Kultura
Non dago tortura?
Esistitzen ez dena
Ez da esistitzen ta kito
Txikito.
Kazetari zipaio
Tokaio
Kartzelero arraio
Sindikatuan dabil
Funtzionari gizarajoa
Majoa.
Goikoa beti ona
Funtziona
Non dago komona?
Burokrazia beltza
Burokrazia abertzalea
Ere bai.
Telebistako parlantxina
Kotxina
«Gaizki dabil txina»
Begiratu zure salan
Nonahi dago estatua
Sartua.
Gasteiz edo washington
Washington
Bush edo bushclinton
Nik ere nahi dut
Bozkatu
Gure hurrengo
Borreroa
Eroa.
Borreroak baditu
Milaka aurpegi.
ROCK&ROLLAREN JUKUTRIA
Punk-rocka industriari ipurdian
Ostikada bat emateko jaio zen.
«Anarkia u.K.»-n,
Number one zerrendetan.
Atera dezagun dirua kaosetik.
«Me debo ir o quedarme»
Levisentzat.
No more heroes
Gezurrik haundiena zen.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
Atzera ez begiratu ziotenak
Itzuli egin dira gogorarazteko
Duela 20 urte kanta
On batzu egin zutela.
Amorrua, indarra,
Garaiko izerdia
«Har ezazu dirua
Eta korrika egin»
Filmaren bertsioa
Besterik ez da.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
Egun claptonen leyla
Eta no future nagusi.
Ergelen paradisuan
Beste kirten bat naiz.
Sinéad o’connorek
Gerra egin ondoren
Aita santuaren irudia txikitzean
Johnny ustelak
Phil collinsen ipurdia
Musukatzen zuen,
Dinosaurioen klubean
Sartu ahal izateko.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
PISTOLAREN MINTZOA
Hitza dakartza haizeak
Basoaren aldetik,
Hitz berberak erreakak
Behin eta berriro.
Su inguruan bilduta
Inor ez da mintzo,
Zai eta zai gogaitua
Ze itxaropen?
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez
Hiriko horma guztiak
Iluntzerakoan
Hitzaz dira betetzen
Ixil-ixilean.
So okerdun gizonek,
Gor eta mutu,
Zabortegi itzalak
Ehortzen dituzte.
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez
Hitzez kondenatua
Hitzez epaitua
Hitzez-hitz zigortua
Hitzez-hitz antzua
Munduko hiztegi oto
Ari da negarrez,
Aditzak beldurtuak
Geldi-geldi daude.
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez.
ERORI
Nire kotxe gorrian irudiak, pasatzen ikusten ditut.
Dena estaltsen duen ur jaio meheak, inguruan lausotzen ditu.
Inguruneak
Lausotzen ditu.
Bikote bat eztabaidatzen eta bultzaka, telefono publiko batean
Deitzen ari direla. Itzultzen dira eta harrituta begiratzen didate.
Harrituta begiratzen
Begiratzen didate.
Eta erori
Erori
Erori
Erori
Behin eta berriz
Eta bat, bi, hiru, lau, atzera begiratzen dut: errepidea bustita.
Eta kotxearen atzetik, korrika egiten ikusten zaitudala iruditzen zait.
Ikusten zaitudala
Iruditzen zait.
Arpegia eraldaturik oihukatzen didazu
Eta ni urruntzen naiz, gero eta azkarrago, eta irristatzen ikusten zaitut.
Irri eginez, hau ezin dela pentsatzen dut.
Hilda. Ulertzen duzu? Hilda. Ulertzen?
Uler al dezakezu hilda egotea zer den?
Uler al deakezu hilda egotea zer den?
CHAQUITO
Maiatzaren lehena
Iraultza plaza.
El salvadorreko
Elbarrituekin
Chaquito arduraduna.
Ezkerreko ukabila
Harro altxatzen du.
Eskubiko besorik ez du
Osorik galdu zuen.
Oihaneko gatazkan
Guztiz trebea zen.
Etsaiak jaurtiriko
Granadak
Bueltatzen zituen.
Goardia nazionalak
Aita hil zion.
Bere aurrean negar egiten
Ez zuen egin otoitz.
«Bala hori bihotzean
Banu bezala.
Sentitu egiten dut,
Compañeros,
Nire aita ikustean.»
«Papito chulo» zioen
«Madarikatuak» ere bai
Umea zena kolpe batez
Gizon bihurtu zen».
Zortzi urte borrokan
Granada lehertu arte.
Elkartasunak kubara
Eraman zuen
Chaquito beste bi urtez.
Itzultzeko desioa
Errealitatea orain.
Ukabila izan den eskua
Irekitzen du alai.
Uztailak 26
Kanpamendutik herrira.
Gora gerrila!
Gora bakea!
Jada etxean gara.
Ohorezko pasabidean
Banderak eta loreak.
Itxaropenaren ilusioa
Dastatu egiten da
F.M.L.N.
F.M.L.N.
Askapen nazionalerako
Farabundo marti frontea
EUSKALDUNOK ETA ZIENTZIA
Arkimedes asmatu zuen aspaldi
Gorputz solido bat likido batean
Murgiltzerakoan, kanporatzen den bolumena,
Gorputzaren berdina dela.
Baina euskaldunok badakigu
Tronpatu egin zela grekoa
Biriketan beti, bada zerbait
Eta horregatik pott egiten dugu examinetan.
Zientzia eta euskaldunok
Newtonek aspaldian asmatu zuen
Grabitatearen poderioz sagarrak
Kupela ezezik, lurra duela helburu.
Lurra duela helburu, kupela ezezik.
Baina euskaldunok badakigu
Sagarra duela lurrak helburu
Kasernetako eskaileretan
Grabitate gabeko gorpuak garenetan.
Zientzia eta euskaldunok
Galileok esan zuen aspaldi,
Borreroen zuzia begietan
Eguzkiak egiten diola
Itzulia munduari.
Eta euskaldunok, horixe bera
Errpikatzen dugu behin eta berriz
Bost egunetan zehar gehienez, hori bai,
Zientzia aplikatuen laborategi diren komisaldegietan.
Zientzia eta euskaldunok
Einstenek sortu zuen
Erlatibitatearen teoria
Inork ulertzen ez duen formula
Enigmatiko baten bidez adierazten dena.
Euskaldunok noski,
Bat egiten dugu berarekin,
Galdera egiten duenaren arabera
Aldatzen baita gure jatorria
Zientzia eta euskaldunok
Zientzia eta euskaldunok
HEMEN IZANGO BAZINA
Hemen izango bazina, ez nuke besteen beharrik izango.
Hemen izango bazina, ez nuke lelokeriarik esango.
Hemen izango bazina, ez nuke mozorrorik beharko.
Hemen izango bazina, ez nuke ameskaiztorik izango.
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina, mariatxiz jantzitako hezurdura batzuek:
«Ez egin negar ene laztana, jainkoak jagoten gaitu»
Dylan durangon maitemindu zela gogorarazteko abestuko lukete.
Eta goian dugun eguzkiak, el luke betaurreko ilunik jarriko.
Hemen izango bazina
Harrobiaren ertzean, basamortuari so eginez,
Azkeneko pitzadurak ez ninduke harrapatuko.
Kristalezko kutxa batetan amildegitik jauziko nintzateke.
Ibilbidearen amaiera noiz iritsiko den larritu gabe.
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina
KAIXO
Edonor jaiotzerakoan
Bizitza agurtzen besterik ez denean,
Etorkizunaren ikuspen erakusketa baten
Negarrez hasten da…
Eta gurasoak pozik…
Pozik oraindik
Eta umea negarrez…
Negarrez uluaka.
Edonoren heriotzean
Bizitza agurtzen besterik ez denean,
Egurrezko kutxa baten aldamenean
Jendea negarrez hasten da…
Eta senide guztiak triste…
Denak oso triste daude
Eta defuntua ixilik…
Ixil, ixilik dago
Bizitzaren txorakeriak,
Hasi ta bukatu negarrez
Hauxe duk hauxe….
ARRANO BELTZA
1200, 1332, 1379
1512,
1609, 1789,1794
1839, 1878,
1931, 1937, 1966, 1971…
Arrano beltzarekin joan ziren
Joan joan
Jaengo
Navas de tolosara
Nafarrak
Etakkate kateekin itzuli etxera
Etakkate kateak ekarri herrira
Etakkate kateak harmarrira.
Atzerritarrentzat
Gerla irabazi
Atzerrian
Eta herria nafarroa galdu
Nafar aroa
Aroa galdu
Ez dea bada
Etsipengarria
Oraindik
Ez dugula ikusi
Ez dugula ikasi
Ez da nonbait aski
Gibeletik eman
Nor nor nor
Nork ez daki
Digutela
Ematen ari
Ari
Ari zaizkigula
Digutela eman
Eman
Ematen
Eman eta har
Eman eta sar
Sar eta har
Hartuko
Sartuko
Dugula
Digutela
Sartuko
Hartuko
Dugula
Digutela
Sartuko
Hartuko
Baldin
Badatoz
Datozenean
Ematera ez badugu beingoz
Lehiatila nola itxi ikasten