
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
eitb ➝
Indartsu jarraitzen du Fermin Muguruzak 2025erako iragarritako biran. Urtarrilaren 17an ekin zion, Tenerifen, sarrera guztiak agortuta, nazioartera eramago duen birari. Urtarrilaren 24an, 15.000 zale bildu zituen Bartzelonan, Palau Saint Jordin, eta bart, otsailaren 15ean, 15.000, Madrilen, Wizink Centerren.
« Zentsuraren eta eskuin muturraren erasoen aurkako ospakizun bihurtzea » nahi zuela adierazi zuen duela egun batzuk Muguruzak, « kontzertu hauek guztiontzat bereziak izatea espero dut, musika, dantza eta errebindikazioaren bidez, oroimen kolektiboko ariketa bat, bizitzaren ospakizun bat eta faxismoaren arbuioa, besarkaden zeremonia bat », esan zuen, eta hala izan da. « Benetan eskertuta nago urteak iraungo dituen akelarre antifaxista honengatik« , idatzi du gaur goizean bere sare sozialetan.
15.000 gracias Madrid, qué bien resistes.
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) February 16, 2025
Tremendamente agradecido por una noche de akelarre antifascista que durará años. pic.twitter.com/kADauIQKmn
Kortatun, Negu Gorriak taldean eta bakarka egindako kantak entzun ziren atzo Madrilen, kaleratu duen disko bakoitzeko « bat, gutxienez ». Erronka horretarako, alboan izan zituen Lide Hernando (gitarra eta ahotsak), Miryam « Matah » (ahotsak), Victor Navarreta (baxua), Gerard « Chalart 58 » (perkusioa eta dub), Xabi Solano (trikitia), Jon Elizalde (tronboia), Aritz Lonbide (tronpeta), Igor Ruiz « Fino » (saxoa) eta Gloria Maurel (bateria) musikariak eta Angel Katarain eta Ania Rodriguez teknikariak.
Itziar Ituño aktorea eta Jon Maia bertsolaria ere Wizink Centerreko eskenatokian lagun izan zituen atzo Muguruzak, entzuleen gozamenerako.
2024 abenduan Biarritzen hasi, eta 2025eko urrian Iruñean amaitu
Kortaturekin hasitako ibilbidearen 40. urteurrenerako itzuli da oholtzara Irungo musikaria eta abenduaren 17an Biarritzen hasitako birak ibilbide oparoa du aurretik: Hurrengo kontzertuak Galiziako Santiagon (martxoak 15), Parisen (martxoak 21), Bordelen (martxoak 22) —sarrerak agortuta—, Okzitaniako Tolosan (martxoak 28), Marseillan (martxoak 29), Zurichen (apirilak 12) eta Londresen (apirilak 24) izango dira.
Maiatzean, Berlinera (maiatzak 16) —sarrerak agortuta— eta Ameriketara iritsiko da kontzertu segida: Txileko Santiagora (maiatzak 20), Montevideora (maiatzak 22), Buenos Airesera (maiatzak 24), Bogotara (maiatzak 28) eta Mexikora (maiatzak 31).
Erromako kontzertua etorriko da gero, ekainaren 7an, eta ekainaren 14an Fermin Muguruzak kontzertu erraldoia emango du Reale Arena estadioan, Donostian. Uztailean Tokyon izango da (uztailak 23) eta, amaitzeko, urriaren 4ean, Iruñean joko du (sarrerak agortuta daude).
muguruzafm.eus webgunearen bidez lor daitezke sarrerak.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU