Sinopsia


Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu… eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari, bere ahizpa Eiderren bidez. Fermin Muguruza musikariaren dokumental berri honek emakumez bakarrik osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko.

Bideo guztiak  -n
Play Video
Izenburua:
Zuloak (2012)
Zuzendaritza:
Fermín Muguruza
Gidoia:
Fermin Muguruza, Eider Rodriguez
Zuzendari laguntzailea:
Natalia de Ancos
Argazkia:
Aritz Moreno
Soinua:
Atxus Akosta, Karlos Osinaga, Angel Katarain
Musika:
Amanita Muskaria
Edizioa:
Asier García / Dani Urdiales
Generoa:
Dokumnetala
Ekoizpena:
Natalia de Ancos, Jone Unanua, Amaia Apaolaza, Talka Records & Films
Iraupena:
99 min
Web:
zuloak.com