uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legeak (uztailaren 11ko 34/2002) 12. artikuluan jasotzen duen informazio-betebeharrari jarraikiz, hona hemen web-domeinuaren datuak: TALKA RECORDS S.L., B20900577 IFK eta Kontrakalea 23, 2. (IRUN) – Gipuzkoa helbidea dituena. Harremanetarako helbide elektronikoa: talka@kontrakalea.com
Atari honetara sartzeak esan nahi du webgunearen ERABILTZAILE zarela, eta, ondorioz, onartzen dituzula hemen jasotako erabilera-baldintza orokorrak. Esandako baldintza horiek aplikatzekoak izango dira, edozein direla ere nahitaez bete beharreko gainerako kontratazio-baldintza orokorrak.
http://www.blackisbeltza.eus atariak Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu ugari ematen ditu (aurrerantzean, «edukiak»), dela bere webgunekoak, dela ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen bestelako lizentziatzaileek emanak. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ataria arduraz erabiltzeko erantzukizuna. ERABILTZAILEAK informazio egiazkoa eta legezkoa eman beharko du. ERABILTZAILEAK edukiak eta zerbitzuak egokiro baliatzeko konpromisoa hartzen du. Talka Records S.L. berea du hainbat eratako iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko eskubidea; esaterako, pertsonaren duintasuna urratzen dutenak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteriaren edota haurren kontra egiten dutenak, ordenaren edota segurtasun publikoaren aurkakoak edota, elkartearen iritzian, argitaratzeko egokiak ez direnak. Talka Records S.L. ez du inoiz ere ardurarik izango erabiltzaileek edozein partaidetza-erremintaren bidez helarazitako iritzien gainean.
Talka Records S.L.-k datuak babesteko indarrean den araudiko irizpideak betetzen ditu, eta bermatuko du erabiltzailearen datuak zuzen erabiltzen eta tratatzen direla. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, kasuan kasu jakinaraziko diogu erabiltzaileari, eskatzen dizkigun zerbitzuetan, zein diren datu pertsonalak tratatzeko baldintzak; era berean, baldintza horiek onartzeko eskatuko diogu. Halaber, honako alderdi hauek ere ohartaraziko dizkiogu: norena den sortutako fitxategiaren gaineko ardura; arduradunaren helbidea; datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkatzeko, eramangarritasuna egiteko, tratamendua mugarazteko eta ezabatzeko eskubideak baliatzeko aukera; trataeraren xedea eta datuak hirugarrenei ematea, halakorik izanez gero. Era berean, gogorarazten dizuegu gure enpresak betetzen duela Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea (uztailaren 11ko 34/2002), eta baimena eskatuko dizugula aldi oro zure helbide elektronikoa xede komertzialetarako baliatu aurretik.
Interesatutako pertsonek eskubidea dute euren datu pertsonalak eskuratzeko, baita datu zehaztugabeak zuzenarazteko ere, edota, hala dagokionean, erretiratzea eskatzeko, besteak beste, bildutako datuak ez badira beharrezkoak jasotako helburu hartarako.
Inguruabar jakin batzuetan, erabiltzaileek datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete; kasu horretan, erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
Inguruabar jakin batzuetan eta egoera berezi batekin loturik, interesatuek uko egin ahal izango diote euren datuak tratatzeari. Talka Records S.L. datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.
Datuen eramangarritasuna egiteko eskubidea ere baliatu dezakezu; horretarako, bitarteko automatizatuz tratatutako datuak beste arduradun bati igorriko zaizkio, hala eskatuz gero.
Egiteko berezi baterako baimena emanda baldin badaukazu, noiznahi erretiratu ahal izango duzu baimen hori; horrek halere ez dio legitimitaterik kenduko baimena erretiratu aurretik egindako trataerari.
Eskubideok guztiok materialki egikaritzeko, email bat bidal dezakezu talka@kontrakalea.com helbidera, adierazita zer eskubide eskatzen ari zaren. Haren arabera, dagokion formularioa bidaliko dizugu eskabidea egin dezazun.
Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezakezu eskabidea, batez ere eskabideak egikaritzean zure beharrak erantzun gabe geratu badira. Horretarako, www.agpd.es helbideko egoitza elektronikora jo beharko duzu, eta bertan adierazitako argibideak jarraitu.
Talka Records S.L. bere webgunearen jabetza-eskubide intelektual eta industrial guztien titular da, baita bertan bildutako elementuena ere (hala nola, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako behar diren ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera eta abar). Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren zenbakian jasotakoaren arabera, erabat debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik zein zatika erreproduzitzea, banatzea edota haien komunikazio publikoa egitea xede komertzialetarako bada, edozein euskarritan eta bitarteko teknikoren bidez dela ere; horretarako, gure baimena beharko da berariaz. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du gure enpresaren jabetza intelektualarekin eta industrialarekin lotutako eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu edota bere ordenagailuko disko gogorrean biltegiratu ere (baita beste edozein bitarteko fisikotan ere), baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako bakar-bakarrik bada. ERABILTZAILEAK ezingo ditu erretiratu, aldatu, saihestu edota manipulatu gure orrietan instalatuta dauden segurtasun-sistemak edo babesteko gailuak.
Talka Records S.L. ez du hartuko, inola ere, honako egoera hauen ondorioz sor litezkeen kalteen eta galeren ardurarik: edukietan erroreak edota omisioak ageri badira, ataria ez badago eskuragarri, edota birusak zein programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzen baditu edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologikoak hartuta eduki.
Talka Records S.L. nahi dituen aldaketa guztiak egin ditzake webgunean abisatu gabe. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu eta ezabatu ditzake, berriak gehitu ditzake, eta haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere alda dezake.
Baldin eta http://www.blackisbeltza.eus atarian Interneteko beste atari batzuetara jotzeko estekak edo hiperestekak ipintzen badira, gure enpresak ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horien gainean. Inola ere ez dugu erantzukizunik izango besteren webgune bateko edukien gainean, eta ez dugu bermatuko hiperesteka horietan edota Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein materialen edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, balioa edota konstituzionaltasuna. Era berean, kanpoko lotura horiek biltzeak ez du esan nahi lotutako entitate horiekin inolako elkarterik, fusiorik edota partaidetzarik denik.
Talka Records S.L. berea du erabiltzeko baldintza nagusiak betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarian eta/edo eskainitako zerbitzuetan sartzeko baimena ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe, geuk edota hirugarren batek eskatuta.
Talka Records S.L. jazarri egingo ditu baldintza hauek betetzen ez dituztenak, baita ataria egokiro erabiltzen ez dutenak ere; horretarako, zuzenbidez dagozkion egintza zibil eta penal guztiak egikarituko ditu.
Hemen zehaztutako baldintzak noiznahi aldatu ahal izango ditugu, eta egokiro emango da horren berri hemen jasotako moduan. Baldintza horien indarraldia haien esposizioaren araberakoa izango da, eta indarrean egongo dira harik eta beste batzuk egokiro argitaratu arte.
Eskuarki, gure enpresaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende geratuko da.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU