Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
‘Black is Beltza II: Ainhoa’ eta ‘Unicorn Wars’ euskal lanek parte hartuko dute Bordeleko Cartoon Movie foroan. Zehazki, datorren urteko martxoaren 8tik 10era bitartean izango da. Foro horren xedea animaziozko film luzeen nazioarteko koprodukzioak sustatzea da.
Deialdira 114 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik, berrogeita hamazazpì hautatu ditu epaimahaiak foroan parte hartzeko. Hautatutako lan gehienak Frantziakoak izan dira, hamabost proiektu hain zuzen, beste hamabost Espainiakoak dira, eta Euskal Herrikoak, esan bezala, bi izango dira.
‘Black is Beltza II: Ainhoa’ Fermin Muguruzak Isa Campo eta Harkaitz Canorekin batera idatzitako lana da. Duela bi urte horren lehen partea aurkeztu zuen Donostia Zinemaldian, eta bigarren zatia datorren urteko Zinemaldian aurkeztea da helburua.
Ainhoa izeneko emakumeari buruzko istorioa da. Bolivian jaio eta Kuban hazi zen, baina bere ama hil eta gero, bidaiatzen hasiko da. Horrela, lehen geltokia Euskal Herria izango da, Manex bere aita bertakoa zelako, eta lurra ezagutu nahi duelako. Han, Josune kazetaria eta bere lagunak ezagutzen ditu. Baina Josuneren mutil-laguna droga gaindosi baten ondorioz hiltzen da, eta Ainhoarekin bidaiatzen jarraitzea erabakitzen du. Besteak beste, Libano, Afganistan eta Marsellan izango dira.
Bestalde, ‘Unicorn Wars’ Bilboko Uniko ekoiztetxeak, Abano Produccions eta Autpur du Minuit taldeek elkarlanean garatu dute. Alberto Vazquez galiziarrak zuzendu du, eta Foroan lanaren zenbait pasarte erakutsiko dituzte.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept