Sinopsia


Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.

Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Bideo guztiak  -n

Play Video about Black is Beltza 2 Ainhoa Poster
Izenburua:
Black is Beltza II: Ainhoa (2022)
Zuzendaritza:
Fermín Muguruza
Gidoia:
Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo
Arte zuzendariak:
Beñat Beitia, Mariona Omedes
Animazio zuzendaria:
Imanol Zinkunegi
Jatorrizko musika:
Maite Arroitajauregi “Mursego”
Pertsonaien sorkuntza:
Josep Homs, Ame Tres Voltres Rebel
Konposizio digitalaren zuzendaria:
Dani Azpitarte
Ekoizpen zuzendaria:
Miren Berasategi
Ekoizle eragileak:
Jone Unanua, Hugo Castro Fau
Generoa:
Thriller politikoa
Ekoizpena:
Talka Records&Films, BIB2 AINHOA AIE, Lagarto Films, Draftoon Studio
Iraupena:
80 min
Web:
blackisbeltza.eus