Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Naiz ➝
‘Black Is Beltza II. Ainhoa’ filma aurkezteko birak Valentziako La Safor eskualdera (Herrialde Katalanak) eraman du Fermin Muguruza. Bertan, sorpresa itzela jaso du musikari irundarrak, bere omenezko mural erraldoia egin baitute Bellreguard herriko Joan Fuster institutuko hormetan.
Muguruzak berak eman du, sare sozialen bitartez, opariaren berri. «Mural bat eskaintzen didaten lehen aldia da», nabarmendu du.
Bideo batean ikusten da sorpresa jasotzen duen unea: dultzaina eta atabalak lagunduta, ikasle, irakasle eta udal ordezkariek margoa dagoen tokiraino eramaten dute Muguruza. Haren keinuak ez du harridura ezkutatzen eta jarraian obraren egilea, Toni Espinar artista, besarkatzen du.
Beste hainbat erreferentziaren artean, muralak honakoa aldarrikatzen du: «Memoriarik gabe ez dago ikaskuntzarik». Horixe bera jarri du Muguruzak bere txioan, Valentziako lagunei «bihotzez» esker ona adieraztearekin batera.
Bellreguardeko Kultura Demokratikoko zinegotzi Juanjo Ginerrek ere hitz politak eskaini dizkio musikariari Twitter sare sozialean: «Fermin Muguruza bezalako erreferenteekin momentuak, proiektuak eta ametsak partekatu ahal izateak borrokan jarraitu ahal izateko behar duzun energia ematen dizu. Fermin, Belrreguardeko Herri Errepublika eta @ca_saforaui ere zure lubakiak dira».
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept