Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
zinea ➝
FECIn (Feria Internacional de Cine Independiente de Bogotá) egitasmoaren baitako Cinema Punk sailaren seigarren edizioa izango da aurtengoa. Sailak ikus-entzunezkoen eta musikaren arteko topagunea izateko helburua du, eta filmen eduki eta formek punkaren gaia jorratzen dute, ikuspuntu kritikoenetik, sozialenetik eta kontestatarioenetik.
Bada, edizio honetan, Fermin Muguruza Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria izango da gonbidatu nagusia. Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Muguruzak Black is Beltza II: Ainhoa (2022) filma bertatik beratara aurkezteko aukera izango du, ekainaren 9an, 19:00etatik aurrera, Bogotako Cinematecako Sala Capital aretoan.
‘Black Is Beltza II’ 80ko hamarkadaren amaieran girotuta dago eta kubatar jatorriko Ainhoa gaztearen urratsak jarraitzen ditu. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren (lehen filmeko protagonistaren) lurraldea ezagutzera.
Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO