Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Naiz ➝
Europarako migrazioek sortzen dituzten gatazka eta tragedietan jarri du begia Fermin Muguruza musikagile eta zinemagileak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen proiektu berrian: ‘Bidasoa 2018-2023’. Aurrerapen gisa, sarean jadanik ikusgai dago trailerra eta haren bidez irudika daiteke irundarraren asmoa: errealitate gordin honi izen abizenak jarri dizkie, alderdi gizatiarra lehen planora eramanez.
Dokumental formatuan, Bidasoa ibaiaren bi ertzeetarako bisita sakona proposatuko dio ikusleari, bizimodu hobe baten bila muga zeharkatu beste aukerarik ez duten etorkinak bertatik bertara ezagutu eta horien eskubideen alde lanean ari direnen ikuspegiari oihartzuna emanez.
Filmaren sinopsiak gogora ekartzen duen bezala, 2018ako udan Estatu frantsesak Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxiera ezarri zuen, gisa horretan Europako gainontzeko herrialdeetara iritsi nahi zuten etorkinen sarrera eragoziko zuelakoan. Muguruzak gaztigatzen duenez, erabakiak hamar hildako eragin zituen urtebetean: 2021eko apiriletik, Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko urtean itota zazpi pertsona hil ziren eta beste hiruk bizia galdu zuten urte bereko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Dokumentalaren bidez, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eman nahi izan die Muguruzak, eta baita aurpegia jarri ere. ikusleak Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkarien ahotik izango du egoeraren berri eta, horrez gainera, bertan bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu, «izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz», ziurtatzen du.
Etorkin horietako bakoitzaren biografiari errepasoa egiteaz batera alderdi gizatiarra lehen planora ekarri eta zenbakien atzean dauden pertsonak, eta hauen irrika eta ametsak, aurkeztuko dizkigu Muguruzak.
‘Bidasoa 2018-2023’ ez da musikagile eta zinemagile irundarrak Zinemaldian aurkezten duen lehen lana. Aurretik ‘Zuloak’ (2012), ‘Nola?’ (2016), ‘Black is Beltza’ (2018) eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022) aurkeztuak ditu jaialdi donostiarrean, guztiak arrakasta nabarmenaz.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES