Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Naiz ➝
«Hau plazera eta emozioa! Duela urtebete ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ aurkeztu genuen, Iñigo anaiari eskainia. Gaur Bidasoan azken arnasa hartu dutenen omenez egin dugun lana aurkeztera gatoz. Ibaiak hil egiten duela dion gezurra desmuntatu nahi dugu. Ez, politika arrazistak dira hiltzen dutenak. Bidasoako kontrabandista eta piratok ere etortzen gara Gipuzkoako hiriburura. Gora Bidasoako Errepublika!». Hitz hauekin eman die ongietorria Fermin Muguruzak ‘Bidasoa 2018-2023’ ikustera bildutakoei.
Ondoan izan du Jone Unanua ekoizlea eta baita dokumentalean parte hartu duten Gari Garaialde, Anaitze Agirre, Pilar Osa, Aintzane Lasarte, Amets San Millan, besteak beste.
Principe-3 zinema aretoko eserlekuetan izan dira Kaleko Afari Solidarioak egitasmoa bultzatzen duten hainbat herritar. Emanaldiaren aurretik kontzentrazioa egin dute, euren lana ikusarazteko. Izan ere, pandemiatik hona 100.000 afari inguru prestatu dizkiete kale gorrian, aterperik gabe, bizi diren pertsonei.
Egunero 200 afari etxean prestatu eta hiriko hiru gunetan eskaintzen dizkiete beharra dutenei. Egiako Teresa de Calcula plazan, Alde Zaharreko Konstituzio Plazan eta Amara Berriko Topo geltokiaren ondoan. «Erakunde publikoek euren ardura beren gain hartzen ez duten bitartean hemen jarraituko dugu. Inplikazioa eskatzen dugu, hau ez baita gure lana», diote.
«Pandemia garaian iluntzeko 20.00etan jende guztia etxera joaten zen eta kalean bizi zen jendea ezer gabe, hotzak, ikusten genuen. Oso ikusgarri egin zen pertsona hauen egoera, lehenago bizimoduarekin disimulatuago geratzen zena. Orduan erabat nabarmen geratu zen beharra. Hunkitu egin ginen eta espontaneoki hasi ginen, eta zabalduz joan da», kontatu dio NAIZi Samine Irigoienek.
Urteak dituen 365 egunetan eskaintzen dute zerbitzua. «Nork bere etxean kozinatu eta hiru puntuetara eramaten dugu janaria. Talde bakoitzean 100 bat lagun gaude», kontatu du.
Dena euren poltsikotik ordaintzen dute boluntarioek. «200.000 euro gastatu ditugu –afari bakoitzeko bi euro– eta 38.000 lan ordu izan dira; lauzpabost pertsona kontratupean hartuta asebeteko litzateke», esan du Koldo Telleriak.
‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentala idatzi eta zuzendu du Fermin Muguruzak (Irun, 1963). Ibaiak ez du hiltzen, ez gaitu banatzen. Aldiz, elkartu egiten gaitu. Ibaia bizitza da. Hori da filmak luzatu nahi duen mezu argia. Bortxakeria arrazistaren salaketa ardatz izan dute irundar musikari eta zinemagileak ondutako hainbat lanek. Bost urte dira bere begiekin, aurrez aurre ikusi zuela. Etxetik mugitu gabe.
2018. urtea zen. Frantziar Estatuak polizia-kontrolak ezarri zituen eta Bidasoako zenbait muga igarobide itxi. Hainbat heriotza ekarri zituen horrek. Nahi baino pertsona gehiagok aurkitu zuen heriotza Bidasoa ibaiko uretan edo trenak harrapatuta. Hamar migratzailek, denera.
Batetik, zifra hotzek bere baitan gordetzen duten hildakoei izen-abizenak jarri dizkie. Bestetik, ibaiaren bi aldeetan lanean ari diren hainbat ekintzaileri eman die ahotsa Muguruzak.
Musikak, nola ez, badu pisua ikus-entzunezko lanean. «Beste protagonista bat da nire azken lanetan. Fillman entzuten diren kantu denak Bidasoan sortuak dira». Petti, Sonakay, Bad Sound System, Dut, Willis Drummond… zerrenda luzea da.
Baita animazioak ere, hainbat pasartetan bide hau hartu baitu zuzendariak.
«Bada gauzak egiten ari den jende asko baina guk zer egin? Dokumentala egitea erabaki nuen», kontatu du emanaldia gertatu baino ordu batzuk lehenago NAIZ Irratiko mikrofonoetan.
«Istorioak kontatzea dut gustuko eta kasu honetarako beharrezkoa ikusi nuen berriz dokumentalgintzara jotzea. ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmatzen ari nintzenean erabat baldintzatuta nengoen Bidasoan gertatzen ari zen guztiarekin. 2018an jaialdi batetik bueltan gautxoriak topatu nituen. Haiek azaldu zidaten zertan ari ziren, migranteei iristen zirenean informazioa ematen. ‘Gerta daiteke…’ esaten genuen baina ze latza lehenengo heriotzaren berri izan genuenean! 2021eko apirilaren 19an hain zuzen ere. Hurrengo egunean, nire urtebetetze egunean jakin nuen nik», kontatu du.
🎥 Voir la vidéo: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230928/bidasoa-2018-2023-politika-arrazisten-aurkako-ubidea
«Modu benetan latzean gertatu zen. Izan ere Eritreatrik etorritako 21 urteko gazteak Irungo Azken Portun, Hendaiara begira, bere buruaz beste egin zuen. Unai Iturriagak tira kaleratu zuen, Billie Hollidayren ‘Strange fruit’ abestiari aipamena eginez. Imajinatu! Hegoaldeko zuhaitzek ze fruitu arraroak ematen dituzten. Beltzen gorpuak ziren, lintxatu eta ondoren zuhaitzetan zintzilikatzen zituztenak. Erabat hunkitu nintzen», gaineratu du.
Gari Garaialde argazkilaria ere elkarrizketatu du NAIZ Irratiak. Bidasoako Harrera Taldeko kidea, proiektuaren parte izan da hasieratik.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES