Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
eitb ➝
40 urte dira Kortatu taldeak lehen kontzertua eman zuenetik, lehenbiziko bala lehertu zenetik; 34 urte Negu Gorriak lehenengoz taularatu zenetik, Herrera de la Manchan; eta 13 urte Fermin Muguruza (Irun, 1963) agertoki batera azkenekoz igo zenetik.
Gaur, bere 61. urtebetetzearekin bat, Muguruzak iragarri du oholtzara igoko dela berriz musika partekatzera, « zentsuraren eta azkenaldian herri gisa jasaten ari garen eskuin muturraren erasoen aurkako festa » izango den gaualdi batean.
Fronteko lerrotik ideia zabaltzeko gertu da berriz Fermin, aizkorak zorrotz, manifestua orraztuta eta sound system-a doituta. « Gutako askori eta herrialde honetako imajinario kolektiboari forma eman dioten uneak gogoratzeko » gaua izango dela esan du kantariak, milaka eztarri indartsuk « herri honetan zentsuraren gainetik aurrera egiten dakigula erakusteko ».
Fermin Muguruza Parisen, 1993an. Argazkia: Stephanie Cousin.
Nola Kortaturen eta Negu Gorriaken kantuak hala irundar musikariaren bakarkako ibilbideko doinuak entzun, gogoratu eta kantatuko dira abenduaren 20an Bilbao Arenan, kantu historikoz beteriko gauean, Muguruza jomuga izan duen oldarraldiaren aurrean: « Kontzertu hau zentsuraren eta azkenaldian herri gisa jasaten ari garen eskuin muturraren erasoen aurkako festa izatea nahi dut. Hor daude Valentzian nire omenez egindako horma-irudiagatik inputatu dituzten ikastetxe bateko zuzendaria eta zuzendaritza-kontseiluko 5 irakasle, edota Itziar Ituñoren edo Athleticeko jokalarien aurkako erasoak ‘Sarri, Sarri’ abesteagatik ».
« Oso argi eta ozen esan nahi diet: abenduaren 20an ‘Sarri, Sarri’ eta beste hainbat abesti gure indar guztiarekin kantatuko ditugu, herri honetan zentsuraren gainetik aurrera egiten dakigula erakusteko », nabarmendu du Muguruzak.
« FM Muguruza. 1984-2024 » kontzerturako sarrerak asteartean, apirilak 23, jarriko dituzte salgai, 10:00etan, Fermin Muguruzaren webgunean.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES