Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
eitb ➝
Fermin Muguruzak minutu batean saldu ditu Bilbon, Miribillako Bilbao Arena pabilioian, eskainiko duen bigarren kontzerturako 8.000 sarrerak. Bilbon emango duen bigarren kontzertua izango da hori, bezperan ere joko baitu musikariak agertoki berean.
Muguruzak eskerrak eman dizkie txartel bat erosi ahal izan duten 16.000 lagunei, eta iragarri du hasi dela pentsatzen « 2025ean ere zerbait egin dezakegun sarrerak lortu ez dituztenak asetzeko ».
Abenduko emanaldietan, Fermin Muguruzak azken lau hamarkadetan eginiko bidea ekarriko du gogora, Kortatu eta Negu Gorriaken hastapenetatik bakarkako lan berrienetara arteko ibilbidearekin. Bi kontzertuok, halaber, « ikuskizun soil bat baino gehiago » izango direla nabarmendu du Muguruzak: « Zentsuraren eta azkenaldian herri gisa jasaten ari garen eskuin muturraren erasoen aurkako festa izatea nahi dut », adierazi du.
Berrogei urte dira Kortatu sortu zenetik, 34 Negu Gorriakek bere bidea abiatu zuenetik eta hamaika urte Fermin Muguruzak azkenekoz kontzertu bat eman zuenetik.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES