Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Sorpresaz sorpresa, zaleak pozik ditu azken asteotan Fermin Muguruzak. Lehenik, bere 61. urtemuga ‘ospatzeko’ musikan egindako 40 urteen harira kontzertuak eskainiko zituela jakinarazi zuen eta orain zaleentzako altxorra izango den ‘Euskal Herria Jamaica Clash’ diskoa berrargitaratuko du birmasterizatua eta 180 gramoko biniloan. Jatorrizko DCan grabatutako 12 kantei «punta-puntako ekoizleek» egindako bost remix gehitu zaizkie: Xabi Peryk, Rob Smith-ek, Neil Perch-ek, Peter Rose-k eta Nebukhednezzar and Daniel Díazek.
2006an kaleratutako lan hartan reggae dosia areagotuta dago, inoiz baino gehiago generoaren ikuskera klasikoari begiratuta, baina zenbait ñabardura mestizorekin (rock indarra, hip hop kutsuko bateria batzuk edo trikitiaren soinua). Diskoa Jamaikan grabatu da eta entzute handiko izenek hartu dute parte: U- Roy, Luciano, Lisa Dainjah, Masta Blasta, Toots eta I-Threes (Bob Marley-ren diskoetan agertzen zen ohiko emakume-ahotsez osaturiko hirukotea, tartean Rita Marley).
Esan bezala, urtemuga egunean abenduaren 20an Bilboko Miribillan ‘FM Muguruza. 1984-2024’ zuzenekoa aurkeztu zuen, besteak beste «zentsuraren aurrean festa bat egiteko». Salgai jarri bezala amaitu ziren, zale asko gogoz utziz. Azaldu zuenez, webgunean 70.000 eskari jaso zituen eta «sortutako ikusmina olatu erraldoi bihurtu da gaur goizean. Sinestezina izan da! Horregatik, sarrerarik gabe geratu diren milaka pertsonei bigarren aukera bat eskainiko diegu. Hori bai, ez da hirugarren Miribillarik egongo».
Lehenarekin marka ezarri bazuen, zer esan bigarrenaz, apenas minutu batean saldu baitzituen 8.000 sarrerak. «Bi kontzertu hauek azkenaldian jasaten ari garen zentsuraren eta eskuin muturraren erasoen aurkako festa izatea nahi dut», gaineratu du Muguruzak. «Hor daude Valentziako eskola bateko zuzendariaren eta zuzendaritza kontseiluko bost irakasleren kasuak, nire sormen ibilbidea omentzen duen mural bat margotzeagatik, Itziar Ituñori edo Athleticeko jokalariei ‘Sarri, Sarri’ abesteagatik egindako erasoengatik inputatuak izan direnak».
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES