uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
40 urteko ibilbide musikala ospatzeko nazioarteko bira iragarri du Fermin Muguruzak, eta ostiral honetan, Kortatu-k Errenteriako Patxiku kanpan bere lehen kontzertua eskaini zueneko 40. urteurrenean, bi kontzertu berri gehitu ditu nazioarteko birara: Londonen (Inglaterra) 2025eko apirilaren 24ean eta Montevideon (Uruguai) 2025eko maiatzaren 22an.
Efemeride berezi honetarako, Oreretako lehenengo kontzertuaren antolatzaile baten testigantza jaso dugu:
Nazioarteko bira honekin bere ibilbide osoko errepasoa egingo du Muguruzak mundo osoan barna. 11 urtez nazioarteko birarik egin gabe egon ondoren, eta aurtengo abenduan Bilbon emango dituen kontzertuetarako 16.000 sarrera minutu gutxitan salduz aurreikuspen guztiak hautsita, Fermin Muguruzak beste urrats bat emango du, orain arte artista euskaldun batek sekula eman gabeko zeinbait pausorekin, esaterako futbol zelai bate betetzeko erronkari aurre egitea.
Aipatutako data berri horiez gain, hainbat berri gertatu dira Muguruzak nazioartean eskainiko duen birari dagokionez, izan ere, sarreren salmenta erritmoa bizkortu egin da eta dagoeneko Bartzelonan eta Anoetako pistako sarrera guztiak agortu dira, nahiz eta bi kasuetan gradako pistak oraindik eskuragarri daude.
Madrilgo Wizink Centerren kasuan, pistako sarrera guztiak saldu ziren arren, eszenatokiaren inplantazio teknikoa dela medio, pistako beste 1.000 sarrera jarri dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Bukatzeko, Tenerifen bigarren kontzertu bat eskainiko du Muguruzak, lehen datarako sarrera guztiak agortu ostean.
Bira honek 40 urte baino gehiagoko ibilbide musikal osoa errepasatuko du, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritara iritsiko da, Kortatu eta Negu Gorriaken hastapenetatik hasi eta bakarkako lan berrienetaraino.
Kontinente ezberdinetatik ibiliko den arren, Muguruzak geldialdia egin nahi izan du Londonen eta Uruguain. Izan ere, Irungo artistak harreman estua izan du aipatutako bi tokiekin. Uruguaiko kasuan, Negu Gorriak taldearekin izan zen bertan lehenbiziko aldian 1994ean, ‘Filtro Ospitaleko sarraskia’ bezala gogoratzen dena baino egun batzuk geroago, non bi gazte hil ziren euskal errefuxiatuen estradizioaren aurka gose greban zeudenei elkartasuna adierazteagatik. Gerora, Muguruzak 2 edo 3 urtean behin bisitatu izan du Uruguai, Eduardo Galeano idazlearekin harreman estua izan zuelarik.
Bestetik, Londonen kasuan, Red Rhino zigilu ingelesak Kortatu taldearen A Frontline Compilation bilduma argitaratu zuen 1987an, eta, ondoren, Muguruzaren nazioarteko bira guztiek Londresen izan dute geldiunea.
Oraingoan joko duen Scala Kluba, bereziki ezaguna da kontzertu batzuen argazki ikonikoak egin baitziren bertan; Iggy Popen Raw Power diskoaren azalekoa edota Lou Reeden Transformer diskoaren azalekoa, besteak beste.
40. urteurrena une berezian iritsi da, Espainiako eskuin mediatiko eta judizialak Muguruzaren aurkako erasoa egin baitu berriro. Horren aurrean, musikari eta zinema errealizadoreak bere sare sozialetan ohartarazi zuen kultura gehiagorekin erantzungo zuela, bere ibilbidea eta ondarea aldarrikatuz.
Artistak nabarmendu duenez, ekitaldi horiek kontzertu soil bat baino gehiago izango dira, musika adierazteko eta gizartea aldatzeko tresna gisa erabiltzeko balioko baitute. Publikoak euskal eta nazioarteko musikaren ikono bihurtu diren hainbat abestiz gozatu ahal izango du.
Birako kontzertu gehienetako sarrerak www.muguruzafm.eus helbidean eros daitezke dagoeneko. Hala ere, hurrengo kontzertuetako sarrerak laister jarriko dira salgai: Buenos Aires, Zurich, Roma, Tokyo, London, Montevideo eta iragarri gabe dagoen azken kontzerturako.
Artista irundarrak gogora ekarri duenez, “ohore bat izango da 40 urteko ibilbide hau agertoki baten gainean ospatu ahal izatea, oso kolpatua dagoen belaunaldi batekoa naizela jakinda. Kontzertu hauek guztiontzat bereziak izatea espero dut, musika, dantza eta errebindikazioaren bidez, oroimen kolektiboko ariketa bat, bizitzaren ospakizun bat eta faxismoaren arbuioa, besarkaden zeremonia bat”.
Euskal musikaren panoraman eragin eta karisma handieneko pertsonaietako bat da Muguruza hainbat sektoretan. Bere anaia Iñigorekin batera Kortatu musika taldea sortuz hasi zuen bere musika ibilbidea. Kortatu euskara hutsezko azken diskoa argitaratu ondoren desegin zenean, haurtzaroan Franco jeneralaren diktadura militarraren garaian debekatutako hizkuntza berreskuratuko zutela iragarriz, Muguruzak Negu Gorriak taldea sortu zuen berriro, Iñigo anaia, Kaki Arkarazo, Mikel Txopeitia eta Mikel Anestesiarekin batera. Taldea 90eko hamarkadako eszenako garrantzitsuenetako bat izan zen.
Negu Gorriak taldea desegin ondoren, Muguruzak bakarkako ibilbideari ekin zion, reggaea eta duba oinarri hartuta eta erritmo latinoak edo rock, hip hop, funk, soul eta drum and basseko elementuak nahastuz.
Muguruzak Manu Chao, Banda Bassotti, Amparanoia, Tijuana No!, Todos Tus Muertos, Albert Pla, Zebda, Desorden Público, Reincidentes, Fishbone taldeko abeslaria Angelo Moore, Raúl Refree, Obrint Pas, El Columpio Asesino, Preservation Hall Jazz Band, Toots, U-Roy, Rita Marley eta Peret artistekin kolaboratu du.
Gainera, Muguruzak zinemaren eta dokumentalaren munduan lan egin du azken urteotan, eta gai sozialei buruzko hamaika lan sortu ditu, horien artean, ‘Next Music Station’ telesaila (2011), Al Jazeera katerako arabiar musikari buruzko hamaika dokumental biltzen dituena, ‘NOLA? Irun meets New Orleans ‘(2015)’ dokumentala, animaziozko ‘Black is Beltza’ (2018) eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022) filmak, azken hau Goya baterako izendatua, edo ‘BIDASOA 2018-2023′ (2023) dokumental berria, besteak beste.
2024:
2025:
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU