
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Berria ➝
Fermin Muguruzak Madrilgo Wizink Center aretoa bete zuen larunbat gauean, 1984-2024 munduan zehar egiten ari den biraren barruan. Aurretik adierazia zuen «akelarre antifaxista bat» izango zela kontzertua, eta bi ordu eta erdiz 15.000 pertsona aritu ziren dantzan abeslari irundarraren berrogei urteko musika ibilbidea errepasatu zuten kantekin. Bilboko kontzertuetan egin zuen bezala, hainbat gonbidatu eraman zituen Muguruzak berekin, kantariak bere garaian esan zuen moduan, «piztiaren bihotzean».
«Sekulako giroa izan zen, sekulakoa. Bilboko kontzertua baino hobea», adierazi dio Koldo Rodriguezek BERRIAri. «Azken urteetan Madrilen faxismoaren aurka egin den ekitaldi politiko-kultural handiena izan da». Gaineratu duenez, antolatzaileen arabera mila euskal herritar izan ziren kontzertuan, eta goizetik nabari zen Madrilgo zenbait auzotan kontzertuko giroa.
Ahaztezina #Madrid ❤️🔥💥 pic.twitter.com/yMBAHN7QB5
— Negu Gorriak (@negugorriak) February 16, 2025
Muguruzarekin oholtzan izan ziren Itziar Ituño aktorea eta Jon Maia bertsolaria. Ituñok Sarri, sarri abestu zuen, eta Maiak bertso batzuk kantatu zituen gazteleraz. Muguruzaren kontzertua hasi aurretik, Tremenda Jauria taldea egon zen oholtzan, eta Muguruzarekin batera Karlos Animal Non Servium taldeko abeslaria igo zen Zu atrapatu arte abestera.
Bizkaiko hiriburuan bezala, borrokarako eta memoriarako hainbat une izan ziren kontzertuan. Maputxeak, Irakeko eta Jugoslaviako bonbardaketak, Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta, Iñigo Muguruza anaia, eta Palestina eta Libano izan zituen kantariak oholtzan; Yalah, yalah, Ramallah! abestian, dantzari palestinarrak igo ziren oholtzara.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo autonomia erkidegoko presidentea eta pandemia garaian haren erabakien ondorioz hildakoak ere izan zituen gogoan Muguruzak. Baita Valentzia ere, urrian han izan diren uholdeen ondoren. Rodriguezen arabera, valentziar asko joan ziren Espainiako hiriburura kontzertura.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU