Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Aizu! ➝
FERMIN MUGURUZA (Irun, 1963) Donostiako Zinemaldian egongo da: Black is Beltza II: Ainhoa filma jaialdiaren 70. edizioan estreinatuko da, irailaren 23an. Astebete geroago aurkeztuko da Espainiako zinema aretoetan; azaroan, berriz, Frantzian. M. Egimendi. Argazkiak: Amaia Zabalo.
Bigarren zatiek ez dute ospe onik…
Gauzak asko aldatu dira, batez ere telesailek hartu duten indarragatik. Orain, ezin da bigarren zatiez hitz egin. Ez dira protagonista beren beste istorio batzuk, baizik eta aurreko filmean ikusi genuen zerbaiten jarraipena, urte batzuk igaro ondoren. Black is Beltza I 1965ean hasi eta 1967an bukatzen da. Honetan, 85ean hasita, ekintza osoa 88an garatzen da. Hau aurreko protagonisten 21 urteko alabaren istorioa da. Orduko testuinguru historiko-soziala erakusten da, eta pertsonaia errealak fikziozkoekin nahasten dira.
“Zinemaldian egotea izugarria da, oso neurea sentitzen dut”
“Oso pozik nago filma Iparraldean berehala estreinatuko delako”
“Filmean, Iñigo anaia eta biok marrazki bizidun bihurtuta ateratzen gara”
“Herri honetan dugun aberastasunik handiena elkartasuna da”
“Zure bizilekuko hizkuntza hitz egiteak pertsona hobea bilakatzen zaitu”
“Arteak ez dauka ezer txarrik”
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
Urriaren 6an kaleratuko da komikia ere…
Bai, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez aldi berean plazaratzea lortu dugu. Frantziako edizioa Angulemako Azokarako plazaratu nahi dugu. AEBetan, gaztelaniazko bertsioa banatuko da, komunitate latinoarentzat, eta Latinoamerikan banatzea ere lortu dugu. Protagonista emakumea da, eta marrazkiak emakume batek egitea nahi izan dugu: Susana Martinek sekulako lana egin du, komiki zoragarria.
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
KOLKOTIK
Autoan zoazela, musika ala irratia? Musika jartzen dut.
Zer eman dizu musikak? Nietzschek esaten zuen mundu honek ez lukeela zentzurik izango musikarik gabe. Ni horietakoa naiz.
Eta kendu? Askotan, osasuna.
Zer ez da falta inoiz zure hozkailuan? Garagardoa, kar-kar!
Zer plater prestatzen duzu ongi? Pasta, janari italiarra; zale amorratua naiz.
Larunbat gauerako planik onena? Oso gaupaseroa izan naiz, baina datorren urtean 60 urte beteko ditut. Farandulakoa naiz, gypsy-a, ijitoa; hortaz, ederrena kontzertu bat, oso berandu ez bada.
Zerk galarazten dizu loa? Joan zaizkidan lagun guztiek.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Euskal preso eta iheslari guztiak libre daude, etxean.
Pertsonaia historiko bat? Hildakoa, Otis Redding. Bizirik, Angela Davis.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean? Ahal badut, kirola. Edo telesail bat ikusi, kar-kar!
Zinemak daukan gauzarik onena? Beste mundu batera eramaten zaituela.
Eta txarrena? Arteak ez dauka ezer txarrik.
Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Asko sufritu duen eta bizitzaz gozatu duen pertsona bat.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Ez dut Periko Solabarriaren indarra izango, baina, ahalko banu, zenbait protestarekin bat egiten.
Bizitzako plazer txiki bat? Lagunekin elkartu, garagardoak edan eta algaraka barre egitea.
Zerk ematen dizu lotsa? Ondo pentsatu beharko nuke, lotsagabea naiz eta.
Eta beldurra? Asko maite dudan jendeari zerbait txarra gertatzeak.
Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Oso azkar sutzen naiz… Alferkeriak!
Labur esanda, nolakoa da Fermin Muguruza? Militantea.
Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO