(Oihuka, 1990 / Esan Ozenki, 1996)
Lletres
“Ikusi eta ikasi” kantatu zuten Delirum Tremens taldekoek, eta “Esan ozenki” gehitu zioten Negu Gorriak taldekoek. “Esan Ozenki” izan zen historia egin zuen debutaren ataria. Ez zuten zalantzarako tarterik utzi: “Euskalduna naiz eta harro nago!”. Ez zen kontsigna bat, hemengo egoerarako egokitze erraz bat. Borroka guztiak berberak direla ikasi zuen Ferminek. Malcom Xen hitzak, Spike Leeren irudiak eta Public Enemyren musika erabil zitezkeen, parabolaren bitartez beste errealitate batzuk interpretatzeko. Historia bat eta bakarra dago; kontatzeko era asko dago, ordea. Negu Gorriak taldekoek berea kontatu zuten “Radio Rahim”, “Irakatsi ziguten historia”, “Naparheid”. kantetan. Baina baita “Malkoak” eta “Amodiozko kantak” kantuetan ere: maitasunezko kantuak, negar tantaren eta espetxeko bakardadearen suminaren baitan. Kantuak kantu, “Negu gorriak” diskoak jarrera bat aldarrikatu baino, jarrera hori defendatzeko tresnak aurkeztu zuen: hip hopa (Public Enemy, Eric B & Rakim, Ice-T, De La Soul, Neneh Cherry), hardcorea eta metala (RKL, Suicidal Tendencies), raggamuffina… uste sendoak, koherentziaz eta umore-senarekin (“Bertso- Hop”, “Ragamuffin jaia”). CDak “Gaberako aterbea” zuen: Mikel Laboari “Txerokee”-an egindako omenaldia (Elkar, 90). Iniziaziozkoa, sentibera eta gogotsua. 8a.
Xavier Cervantes
Kokoteraino nago
Beltzek edo bestek
Esan dezaketelako.
Malcolm x-k
Biolentzia intelijentzia
Esanez geroztik.
Edozeinek aipa dezake
Edo dantzatuko du
James brownek
Anai-arrebei
Idatzitako kanta
Esan ozenki.
Beltza naiz
Eta harro nago!
Gure ordua
Heldu da txo
Euskalduna naiz
Eta harro nago!
Aski da txo, esan ozenki
Euskalduna naiz
Eta harro nago!
Public enemy-k
Belarrietan joko dizu
Gudazko kanta honekin.
Figth the power!
Figth the power!
Poterea borrokatu!
77.Urtean
The clash taldeak
Txuri matxinadarako
Deitzen zigun:
Atzera zoaz edo
Aurreruntz goaz?
Atzera zoaz edo
Aurreruntz goaz?
Gure ordua
Heldu da txo
Euskalduna naiz
Eta harro nago!
Kokoteraino nago
Prejuizio zaharrak
Astinduko ditugu.
Intelijentzia
Burua babesteko
Zilegitzat joko dugu.
Eta zu non zaude
Izakera baieztatzeko
Atzera zoaz edo
Aurreruntz goaz.
Aski da txo
Nahikoa da txo
Gure ordua
Heldu da txo.
Euskalduna naiz
Eta harro nago!
Aski da txo, esan ozenki
Euskalduna naiz
Eta harro nago!
Guzti hori gara
Baita are gehiago ere
Nahi duzuen guztia
Guri axol(ar)ik ez.
Nahi duzuena:
Jende ankerra
Eta basatia
Mamirik gabeko
Gorputzak
Nazkagarriak,
Maltzurrak,
Gaiztoak, lizunak,
Mozkortiak ere
Mamirik gabeko
Gorputzak.
Pentsatzeko gai
Ez omen gara
Astozakil moduan
Sinisten dugu
Jakina denez
Euskaldunak,
Fededunak
Eta beti ere adardunak
Mamirik gabeko
Gorputzak
Guzti hori gara
Baita are gehiago ere
Nahi duzuen guztia
Guri axol(ar)ik ez
Ez daukagu ezer:
Ez uso txuririk
Ez nobel saririk
Telebista, irratia
Intelektualik
Ez poliziarik
Ez lehendakaririk
Ez presidenterik
Martxa hontan ezta
Urik ere aurki
Baina kontuz
Egun batean eurijasa
Etorriko da eta
Eta uholde hortan
Itoko zarete
Eta orduan bai
Jakingo duzue
Mamirik gabeko
Gorputzak
Izatea zer den
Guzti hori gara
Baita are gehiago ere
Nahi duzuen guztia
Guri axol(ar)ik ez
Irakatsitako historioa
Hiltzaileek idatzi zuten
Eta ikasi genuena
Sinetsi ere egin genuen
Colonek amerikak aurkitu zituen
Bere hiru karabelekin
Eta monedaren jauregian
Allendek bere burua hil zuen
Baader eta meinhoff-ek
Patu berbera izan zuten
Patxik errusiarengandik askatu gintuen
Yankiek naziengandik libratu gintuzten
Fidelekin konparatu adolfo
Boy skauta izan arren
Eguzkia jartzen ez den inperioan
“policias vascongadas” hiru dira:
La pinta, la niña, ta santa maria
Irakatsitako historioa
Hiltzaileek idatzi zuten
Eta ikasi genuena
Oraindik sinisten dute
Santa familia
Herritar onen tenplua
Umeak torturatzen dituzue
Beren lehen gezurra aitortu arte
Non eta borondatea
Errepresioaren menpe puzkatzen den
Non eta berekoiak
Askatasuna akatzen duen
Famila madarikatua
Bedeinkatua
Santifikatua
Hirugarren ordenako
Buruzagiospetsua
Naska ematen didazue
Errepikatu nirekin:
Maite zaitut,
Nire poltsarekin,
Autobusera abiatzen
Naizen bakoitzean.
Maite zaitut,
Bidaia luze horretan
Loak ezin hartuz.
Maite zaitut,
Nirea ez den herri batean
Kafesnea hartzerakoan.
Maite zaitut,
Horma grisak ikusten eta
Zenbakia ematen didatenean.
Eta ametsetan
Maite zaitut laztana
Xabierren olerki
Obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako
Narrazio bat bezala,
Atxagaren obabako
Ipuin bat bezala,
Mikelen istorio
Odoltsu bat bezala.
Maite zaitut laztana.
Maite zaitut,
Karneta erakusterakoan
Miatzen nauten bitartean.
Maite zaitut,
Bi metro karratuetan
Eserita itxaroten dudanean.
Maite zaitut,
Agertu eta begiekin,
Dena adierazten didazunean.
Maite zaitut,
Zure eskua ikutu beharrean
Kristal lodia
Ferekatzen dudanean.
Itzultzean liburua hartu…
Maite ditut,
Bisitak irauten duen
Berrogei ta hamabost minutuak.
Zerraila hotsak,
Beste hilabete ikusi gabe,
Gogorarazten didanean.
Beste kanta,
Ere idatz nezake
Baina nahiago dut
Nekatuta egotea.
Eta esaldia,
Nekatzen ez zaituena,
Beste hamaika aldiz
Errepikatuko dizut.
Itzultzean liburua hartu…
Gaia: peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du
Eta etxera etortzean,
emaztearen ohean sartu ordez,
Amonaren ohean sartu zen.
Egaña:
Batetikan korrozka
Bestetik herrena
Ohia okupatu dut
Hori da txarrena
Ez da pinta kabala
Honek dakarrena
Kantzontzilorik gabe
Ohean barrena
Pixkat gutxio edan
Ezazu hurrena
Peñagarikano:
Gaur parrandan jo ta ke
Hor dabil gizona
Lehen pasilloa jo
Ta gero komona
Uste nuen hau zala
Nik nere moñona
Laztantzen hasi naiz ta
Ez da horren ona
Mozkorra nator eta
Barkatu amona
Egaña:
Ez diot txartxat hartu
Muxuka hastea
Nahiz oraindik ez egon
Holako gaztea
Ez da gauza ederra
Buru eskastea
Hari tokatu behar
Holako trastea
Martiri bihurtu du
Bere emaztea
Peñagarikano:
Nun ibili naizen ni
Esan det lehenago
Amonaren ondoan
Ederki ez nago
Izan ere edan det
Horrenbeste ardo
Gutxienez bazitun
Hoita zazpi grado
Bota egin behar det eta
Oñala nun nago?
Egaña:
Ohean sartu zaigu
Kolpera onduan
Lapur gaizto ta trakets
Hoietxen moduan
Pixa egin ezazu
Toki seguruan
Kordea banatzeko
Hemen inguruan
Poltsa beroarekin
Joko det buruan
Peñagarikano:
Poltsa beroarekin
Hortxe jo nau danba!
Ni ez naiz lotsatuko
Egia esanda
Amonan errezoa
Holaxe izan da:
“requiem est domine
Virgo veneranda”
Gehio ez naiz etorriko
Amonona edanda
Ikusita neuzkan
Amodioa eta gorrotoa
Hatz koskoetan
Tatuaturik.
Baina ukabilka
Ibiltzeko
Hatzak jantzi
Behar dituzu.
Eta batzutan
Amodioarekin
Bestetan aldiz
Gorrotoarekin.
Eta batzutan
Amodioarekin
Bestetan aldiz
Gorrotoarekin.
Horrelakoa da bizitza
Egin ezazu behar duzuna
Bat-bi, bat-bi
Horixe da
Gustatzen zaidan
Mugimendua
Rap-arekin
Dantza orduko
Rosie perez
Ikusi ezkero
Mike tyson k.O.
Utzi zuela
Jakiteak
Ez zaitu harrituko
Bat-bi, bat-bi
Rap-arekin
Gustatzen zaidan
Mugimenduarekin
Horrelakoa da bizitza
Egin ezazu behar duzuna
Irratitzarrean
Errepresioaren kontra
Zinta bakarrak
Oihukatzen du
Poliziek
Radio rahim
Hil dutenean
Zabaldu auzoan
Ezagutarazi
Berri txarra
Radio rahim
Hil dutela
Eta pizzeriako
Kiskalitako hormetan
Martin eta malcolm
Azalduko dira.
Horrelakoa da bizitza
Egin ezazu behar duzuna
Eta batzutan amodioarekin
Bestetan aldiz gorrotoarekin
Eta batzutan amodioarekin
Bestetan aldiz gorrotoarekin
Horrelakoa da bizitza
Egin ezazu behar duzuna
IBM konputagailuekin
Lan egiten duen mutil bat
Ezagutzen dut.
Eguneroko 8 orduak
Datuak sartzen betetzen ditu.
Dena kontrolpean dagoelarik
Ziurtatzen da
Boterearen ahalmena.
Baina nik badakit,
Seinale baten
Zai pasatzen dituela urteak.
Badakit ere alemanian
Erresistentzia guda hasi dela
Ordenagailuen bitartez
Kontrolaren kontra
Borrokatzen dute.
Mundu osoan jende askok
Seinalea itxaroten du.
Erlojuzko lehergailua
Dagoeneko martxan jarri da.
Adi egon
Sabotaiaren seinaleaz
Norberaren zereginak
Eztanda egingo duen unea.
Adi egon
Sabotaiaren seinaleaz
Norberaren lantokiak
Eztanda egingo duen unea.
Konturatzen naizenean
Nire errua dela,
Ez didazu zertan
Aurpegira bota beharrik,
Inoiz ez zaitut
Minduta sentitu nahi,
Nahiz (eta) mina izan
Maiteminduen
Ezaugarria
Bi aldiz besterik
Ez zaitut negar egiten
Ikusi eta ez dut indarrik
Izango sufritzeko hurrengorik.
Zuk botatako
Malko bakoitzagatik
Labainaz ebaketa
Bana egingo nuke.
Nik jasan nahian zure samina,
Zuk pairatzen duzuna
Nire gain har dezadan
Bi aldiz besterik
Ez zaitut negar egiten ikusi
Eta ez dut indarrik izango
Sufritzeko hurrengorik.
Bi aldiz besterik
Ez zaitut negar egiten ikusi
Eta ez dut indarrik
Izango sufritzeko hurrengorik.
Erantzuidazu,
Mundu honetakoa
Naizen ala ez.
Erantzuidazu,
Mundu honetakoa
Naizen ala ez.
Sakana, bidasoa eta aezkoako erreserbakoak
Arbasoeen lurraldetara itxultzeko
Matxinatu dira
Soweto? Euskal herria baino hobeto
Pitillan ere entzun daiteke
Pretoria gasteiz eta bere lagunek
Ondoko izena ezarri arren:
Napartheid
Gizazuriak gure lurraldeak
Inbaditu ditu
Ez dago pakerik, gerra-aizkora
Betirako desehortzi dugu
Eta zutik iraunen du
Herioak gu, akatu arte
Napartheid
Hauts ditzagun
Gizazuriak
Inposaturiko
Kateak
Burrukarako helburua
Argi baitugu
Baita esku gogorrak ere
Garaipenerako
Napartheid
Raggamuffin jaia
Skatu tabernan bandera pirata
Ei, motelak, kontatzera noa
Lehengoan skatun gertatu zena
Horrela eta ezer prestatu gabe
Egundoko jaia antolatu zen.
Skinara joateko aldapa jaitsi
Eta nora zoaz! Galdetu tapiri
Ez dakit, goazen elkarrekin
Txikitin al duzu ikusi,
Hemendik dabil.
Deportibotik atera
Petardoz beterik
Pakorro, anaia carmen
Ta beste rastekin.
Aranaztarrara joan,
Baina ez dute ireki.
Bi anaiek daukate
Zerbait prestaturik.
Sokamuturra egiteko
Dute asmorik
Furgoneta barruan
Zezena ta guzti
Goazen denok hemendik
Ez dago lekurik
Skatu taberna
Ziur dugula zabalik.
Behin sartuz gero
Ez dago problemarik
Carlosen zahatoa,
Hustu egin da berriz
Jitu petak ari da egiten
Buru belarri,
Koldoren bandera
Pirata ahaztu barik.
Jabiolok jantzita
Daraman txanotetik
Atera du txikotea,
Ez dauka lotsarik.
Batek zapi gorria,
Ta txapela jarriz
Felix, zer arraio!
Gaur ez da san fermin.
Raggamuffin jaia
Skatu tabernan
Bandera pirata.
Urrunegi
Bide batean nindoa eta ezin
Nola moldatu mundu honetan zer egin
Txikitatik ez badago aukerarik
Hartu zure gauzak
Eta ibili…
Esandako hitsak
Eta pentsamenduak
Har itzazu denak
Ta zurekin eraman
Ez dugu egiterik
Zure bizitza hemen
Ez dauka zentzurik
Ez du balio ezer
Beti betidanik
Norbaiten menpe
Egon behar duzula
Esan dizute
Eta frogatzearren
Indarra ta guzti
Erabiltzen dute
Nola ulertarazi?
Txiki txikitatik
Ikusi behar duzuna
Makinaren arauak
Hori da askatasuna
Hori apurtu ezkero
Pieza akastuna
Besterik ez zarela
Betiko leloa
Garai berriak
Ez dira beldurtzeko
Baina joko hau
Ez da geldituko
Esandako hitzak
Eta pentsamenduak
Har itzazu denak
Ta zurekin eraman
Bide baten bila
Joaten bazara
Zure urratsak dira
Seinalatzen dutenak
Esandako hitzak
Eta pentsamenduak
Har itzazu denak
Ta zurekin eraman.
Kontatu didate nueva york-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian
Negu gorrian, gizon batek gauero
Jendeari otoi eskatzen
Aterbea bilatzen duela
Bilutsirik daudenentzat
Mundua ez da hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
Zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
Aterbean haize otzik ez eta
Bereri zijoakien elurra, karrikan ari da
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!
Gizon batzuek gau batez ohea dute
Aterbean haize otzik ez eta
Bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
Baina mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
Zama-aroa ez da hola laburtzen
(Esan Ozenki, 1991)
Lletres
El mejor disco del 91 según Rockdelux demostraba la efectividad de los recursos musicales aplicados en “Negu gorriak”. Un sustrato con fundamento compuesto de rock, rap y reggae, por este orden, propicia la construcción de una estructura abierta a nuevas formas que superan el mero crossover. Fugazi (versión de “Song Number One”), Los Van Van, Sly Stone, George Clinton, Linton Kwesi Johnson, Bad Brains, Aretha Franklin, Rubén Blades y muchas otras referencias engarzan la frescura de un disco que se apoya en ritmos metálicos y guitarras p-funk para remarcar que la postura del grupo es firme y que aquí no hay concesiones. “Gure jarrera” es una celebración sensata, a veces tocada por la fatalidad (“Lehenbiziko bala”) y el odio, que se interroga sobre soluciones reales y no sobre sueños imposibles, que esquiva el cinismo con ironía (“Zipaioen matxinada”) y que cuando es necesario denuncia sin miedo (al entonces Teniente Coronel Rodríguez Galindo en “Ustelkeria”: “La Guardia Civil pilló una tonelada de coca y en la comisaría desaparecieron 150 kilos”. Galindo denunció al grupo y el juicio dictó sentencia favorable al guardia civil, aunque sigue pendiente de recursos. A Galindo lo encarcelaron más tarde por su presunta implicación en casos de tortura y guerra sucia). Casi al final, justo antes de esa “Gora herria” tocada por la médula latinoamericana que les conecta con la resistencia de Víctor Jara (“las gargantas poderosas no se pueden ahogar”) y la esperanza de las revueltas populares, Antón Reixa, en otro guiño a Public Enemy, se pregunta: “¿Quién teme a un planeta vasco”. Ocho años antes del pacto de Lizarra. Esperanzador. 8´5.
Xavier Cervantes
Baserrian jaio nintzen
Arbaso zaharren etxean.
Udaberria aurrean.
Negu gorria atzean.
Eten da nire haria
Pasa dena pasatzean.
Hilotza dago larrean
Bizitzarekin jolasean
Baserriko lanetan
Zebilen alaba
Ta patuak jo zion
Bihotzaren aldaba.
Bere bide beretik
Erori zen ama
Aita ezin jasanez
Bizitzaren zama
Bere burua urkatuz
Joan zen besteengana
Itxaurrondoan dagoen
Belearen kanta
Bere mokoan behera
Doan odol tanta.
Osabak esan zidan
Hitzen zalaparta:
Gogoratzen al zara
Nola hil zen aita
Bere era berean
Hilko zara baita.
Maldizio beltz hori
Gainean dudala
Baserritik banoa
Inondik inora
Bizitzaren bideak
Itxi zaizkit ala?
Dena begi zorrotzez
Ikusten dudala,
Karabinan sartzen det
Lehenbiziko bala.
Hendaia playa, zein garbia.
Sal dezagun
Hondartzaren hondarra.
Harkaitz guztien gainetik,
Hormigoiaren legea nagusi.
Espekulatu monsieur
Aberats hori,
Har itzatzu
Gure lurrak lasai.
Agentzietan:
“Merke ta on”.
Promotoreek daukate
Dena salgai.
Ez dezagun sal
Ez dezagun gehiagorik sal
Luxuzko etxeen kaleetatik
Langabetuak ihesi doaz.
Etxean jatekorik ez eta,
Etxetik kanpo irten beharra.
Pariseko saint-denis
Auzo zaharrean
Kale kantoi batean
Puta batek,
“Zatoz laztana”,
Oihukatzen du.
“Zatoz laztana”,
Oihukatzen du.
Ez dezagun sal
Ez dezagun
Gehiagorik sal
Marx-en liburua, doktrina bezala
Abiatu zen gure kamarada.
Mixeria guztiak ekipaian,
Iraultzaileen lur baztertuetara.
Berak dakarren legearen jokoa
Besterik ez du bidai txartelean.
Euskaldun peto, peto petoa:
“ hemen dakiguna, erakutsi behar”
Jan eta edan zuzen, egiten zuen bai.
Nahi zuena eginaz, noiznahi eta nonnahi.
Su-inguruan euskal historioetan blai,
Ni hemen nago eta, egon denak lasai.
Etxera itxuli zen gerrilero fina,
Han egin eta gero ahalegina.
Orain gauza batek soilik sortzen dio mina:
Internazionala, kantatu ezinak.
Txapel erdian jarriz izar bat gorria,
Auzoan jasotzen du ongi-etorria.
Hau da historioaren beste aurpegia,
Kantuetan hastean bere sorterria:
“ongi etorri, iraultzailea.
Agur berriz, turista azkarra.
Hurrengo arte, bisitaria
Hemen pringau bat, bezterik ez zara”.
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi… Maaambo!
Euskal semeak beste, borroketan dabiltz,
Besteen jakinduriaz ahal dena ikasiz.
Nahiz eta batzu oker dabiltzan desgraziz,
Oraindik lotzen gara ideia amestiz.
Pakito ta begoña askoren artean,
Kanpoko herrietan bizitza dute eman,
Ez sasi-iraultzaile, jende horren eran,
Besteek iturritik nahi dutenak edan.
Cipayoak ingelesen menpe
Soldadu indioak
Kolonialismo zapaltzaileak
Erabili zituenak.
Eta nana sahib, bere
Buruzagi zutelarik,
Delhi, luknow, canpore
Okupatu zituzten.
Zipaioen matxinada
Zipaioen matxinada
Mende t’erdi geroago
Pais vasco kolonian,
Nativo-vaskoak koroia
Espainolaren menpe.
Baina bilbo eta gasteiz
Ez dira lucknow eta canpore,
Hain gutxiago donosti
Ez da nueva delhi, noski!
Zipaioen matxinada
Zipaioen matxinada
Esan zidaten behin:
Begibakarrek,
Distantziaren zentzua
Galdu egiten dute
Eta denborarekin
Dena planu batean
Ikusi egiten dute,
Sakontasunarik gabe.
Hola era berean,
Bi dimentsiotan
Pentsatsen dutenek
Hirugarrena galtzen dute.
Begipuntuaren xedea
Hobeto apuntatzeko
Begi bat ixten bada
Zeintzu dira zure
Bi dimentsioak:
Altuera, zabalera
Espazio, orainaldia
Jainkoa, legezaharrak
Direkzio, burukrazia
Dirua, poterea
Espazio, orainaldea
Altuera, zabalera
Esaera zaharrak dio:
Begi bakarra erregea
Onartuko bagenu
Itsu herria gurea.
Esaidazu zein da zure
Begipuntuaren xedea
Hamarkada honetan
Buru-garbiketa
Triste ospatu degu
Zentzuen hileta
Gizarteak egin du
Kalean hilketa
Itxuran daramagu
Gure etiketa.
Lehendabiziko kantak dio: izorrai!
Pentsakizun hori, gordeko dut.
Deus ote dagoen, nahi baduzu jakin?
Ez da ezer
Jende guztia mogidaz ari da hizketan
Fantzinetan eta aldizkarietan,
Jende guztietaz gaizki esaka.
Ez da ezer
Orrazkera baten alde borrokan?
Musikagatik nigarrez? Ez du axolik.
Erantzun baten bila? Aurkituko duzu.
Ez da ezer
Bizitza, zuk nahi duzuna da.
Beraz, ez nahastu libre esan nahian.
Ez arduratu jendeak ikusten duenaz.
Ez da ezer
Indarkeriari erantzuteko,
Erabiltzen da indarra
Gaurkoa baino ilunagoa,
Izan ez dedin biharra
Eskubideak defendatzeko,
Itxialdiaren garra
Pena da baina hau da aukeran,
Dagoen bide bakarra
Sufrimentuak kendu nahi eta,
Sufrituz kendu beharra.
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
Burnizko ate erraldoi horrek,
Muga dela ematen du
Baina kolpatuz eta kolpatuz,
Hortzak dizkiote kendu
Erraietatik eztarri batek,
Deihadar bat botatzen du
Airean joan eta atean,
Kolpe bortitz bat jotzen du
Bihotz barneko suak orduan,
Burni hotza urtutzen du
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
Barruan bero baldin badago,
Kanpoan ere epela sentimenduak
Berdinak dira,
Kontura ditezela neguko martxan
Elkartasuna,
Ikus liteke horrela
Erditzen ari den ume batek,
Lor dezakeen bezela kanpoa
Eta barrua biak,
Batean biltzen direla
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
Negu gorria,
Geurea dek garaipena
X.- eh! Kaki! Enteratu al haiz?
K.- ze tripakomin duk,
Hago lasai.
Lurrikara bezala hator,
Berriz ere orain.
X.- ez al duk irakurri
Egunkariak dakarrena?
Francisco rodriguez galindo,
Teniente coronelarena?
K.- zein? Guardia zibila?
Itxaurrondoko koarteleko
Komandantea?
Terrorismoaren kontrako
Arduradun nagusienetakoa?
-jada, ez nau ezer harritzen.
X.- baita ondoko ustelkeriaren
“Arduradun nagusia”;
Talde antiterroristak baliatuz,
Narkotrafikoko operazioak
Egiten zizkian.
K.- orduan,
Irungo kokaina desagerketaren
Kasua “Bidasoa operazioa”
Delakoan ziur erlazionaturik
Egongo dela.
X.- jakina baietz.
Duela bi urte maiatzean,
Goardia zibilak
Tona inguru kokaina
Harrapatu eta komisaldegian
150 kilo desagertu hituen.
K.- tori ustelkeria, txo!
Badakik interes ekonomikoak
Elkartuz gero,
Gureak egin dik.
-jada, ez nau ezer harritzen
X.- eh! Kaki!
Badakik zer egingo nukeen nik?
Ba, droga legalizatu.
K.- beno amerikan “Ley seca”
Garaian, inoiz baino
Mafia gehiago sortu hituen.
X.- inoiz baino faltsuztapen
Gehiago eta gainera
Inoiz baino gehiago
Edan zian jendeak.
K.- legalizazioa izanez gero,
Lehenengo arazoa bukatuko duk.
Eta ez duk gutxi.
-jada, ez nau ezer harritzen.
Lagun batek, poetak,
Esan zidan:
Harro zegoela,
Zilegi ez bazen ere
Harro zegoela
Askoz gustorago
Senditzen baitzen
Kalean
Literatura establezituaren
Party intelektualetan baino.
B.S.O.:
Sustraiak, rock, rap, reggae.
Goizaldeko bostetan, herrian,
Irekitzen duten
Lehenengo tabernan
Itxurazkoa ez bazen ere
Lehenengo tabernan
Urdanga, txulo, dealer,
Mozkortiaz inguraturik
Eta speed-ak lo egiten
Uzten ez duen
Jendearen konpainiaz,
Entzun nion.
B.S.O.:
Sustraiak, rock, rap, reggae.
Komuneko paretan graffiti batek,
Eginberria,
“Ghettotik atera,
Gorrotoa antolatu”
Seinalatzen zidan
Gizarte honi zor diogun
Amorrua.
Ordea, ni ere gustora nengoen
Gure b.S.O. Dastatzen.
B.S.O.:
Sustraiak, rock, rap, reggae.
Nik,
Hainbat urtetan pistolari lotuta egon ondoren,
Damu dut.
Alai bitez egunkariak
Betezen dituzten ipurdi gorriko mandrileak!
Topa egin bexate jatetxeak
Betetzen dituzten moko okorreko demokratek!
Dantza egin bezate putetxeak
Betetzen dituzten kolore guztietako txakurrek!
Damu dut
Galduetako urte guztiez ohartua,
Nere iharduaren alferraz jabetua.
Damu dut
Eta zin dagit aldi berean:
Ez nauela berriro errebolberraren distirak
Itsutuko,
Ez dudala aurrerantzean hutsik egingo,
Ez naizela sekulan banan-banan gehiago arituko,
Aukeratuko dudan arma
Zehatza, azkena, erabatekoa izanen dela.
Esaera bat bada
Zaratak hamalau
Urrutiko intxaurrak
Gerturatu ta lau
Gure herrian berriz
Hogeita hamalau
Probatu ez duenak
Ez daki zer den hau
Eztarri indartsuak
Ezin dira ito
Gure lepoan soka
Ez dago betiko
Parre egin gogotik
Neska ta mutiko
Kantatzen duen herri bat
Ez da inoiz hilko
Gora herria!
“Viva el pueblo soberano el pueblo que nunca olvida el pueblo que da la vida por derrocar al tirano”.
(Esan Ozenki, 1991)
Foto de Raúl Corrales: En Cuba, con la guerrilla del 26 de julio, saboreando la victoria recién lograda. Un día de gira. Varias capturas de vídeo en directo: en Madrid, La Habana y Bilbao. Un fiel reflejo de una gira de dos meses por Europa y dos paradas separadas en Cuba. Primera gira internacional: exitosa. La banda explotó en vivo, al igual que las mejores bandas de la temporada. Otros dos puntos de interés: la versión doblada del tema “B.S.O” de “Gure Jarrera”, y la relectura de “Gora herria” con el líder Mano Negra, Manu Chao, y el trikitixa Joseba Tapia, convertido en himno explosivo.
(Esan Ozenki, 1993)
Lletres
Muy pocos discos poseen la profundidad emocional del álbum negro de Negu Gorriak. Más allá de la conexión política, aquí se ahonda en sentimientos dolorosos. Cuando se pierde la esperanza, te das cuenta de que organizar el odio conlleva un precio muy alto que debes pagar para seguir resistiendo. Fermin trata de explicar una tormenta desde dentro, operándose a sí mismo a corazón abierto para desentrañar la caja negra de la historia y tratar de comprender el sentido de la vida y de la muerte, inquietantemente unidas por el llanto, como se recuerda en la versión de Delirium Tremens, “Kaixo”. Ya sucedía en el segundo LP de Kortatu, la impotencia le quema la sangre, pero ahora la desesperación parece inclinar la balanza hacia la oscuridad, hacia una violencia autodestructiva generada por una sociedad enferma, hipócrita y cínica hasta decir basta, donde todos somos Malcolm X, como dice Antón Reixa, pero a un cretino se le oye hablar de RH. En la línea del Henry Rollins de “The End Of Silence”, “Bi doberman beltz” abre setenta minutos sobre la confusión y la amargura. Hay que resistir, pero no queda nada en qué creer porque “el verdugo es el hombre de las mil caras”, porque a veces sólo se entiende el lenguaje de las pistolas (“Pistolaren mintzoa”, versión de M-ak); porque “en el reino de la hipocresía no hay lugar para los inocentes. / Homosexual y rojo son pecados imperdonables”; porque en el mundo de la prisa se justifica el egoísmo (“Bost gehiago”); porque ante el timo del rock’n’roll uno se siente como “un imbécil más en el paraíso de los gilipollas”; porque la tortura no existe, según quien diga la misa; porque un cadáver sabe guardar muy bien los secretos. Hay también dolor por la muerte (“Erori”) y por la ausencia: intenso en “Hemen izango bazina” (“si estuvieras aquí / al borde de la cantera y mirando al desierto / no me atraparía la última grieta”) y estremecedor en “Itxoiten” (“Esperando”), una canción que sabe conjugar los medios tiempos de Red Hot Chili Peppers hasta dejarte sin lágrimas. Todo viene envuelto en sonidos crudos, hardcore emocional, metal inquietente, hip hop minimal. Todo menos “Kolore bizia” y “Chaquito”, dos apuntes de esperanza en clave caribeña para seguir adelante: contra el racismo, una; por la paz, la otra. Estremecedor. Un disco tremendo que es mucho más que una visión sobre Euskadi en 1993. Un 10 para el mejor disco de aquel año en Rockdelux.
Xavier Cervantes
Kutxako bulego zentralean
Hogeita bederatzi urte dituen
Arana jaunaren soilunea
Hozten du aire girotuak.
Hari musikalari kateaturik
Paul mauriaten orkestrak
Nirvanaren kanta eskaini dio:
“Izpiritu gaztearen usaina dario”.
Burutik pasatuko zaio,
Ateratako azken distortsioa
Sistemak irentsi egin duela,
Berak ilea galdu
Baino bizkorrago.
Lana bukatu bezain pronto
Amorrua nagusituko da,
Kreditoz ordaintzen ari den
Etxebizitzako egongelan.
Epeka-epeka erosi zuen
Hifi kate musikalean
Rollins banden poderioa
“Isiltasunaren amaiera”.
Jbl bafleetatik
Musikaren ordez,
Betortzak erakusten
Atera dira bi doberman beltz
Bilatzen eta suntsitzen.
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Lilurapenean henriettari
Zu hiltzea eskatuko diozu,
Baina berak bizkarra emanda
“Bilatu eta suntsitu”
Leituko duzu
Eta tatuaturiko eguzkia
Balantza erraldoia bihurtuko da.
Alde batean: justizia,
Kontrapisuan: egia.
Orduan robert de nirok
Irrifar bat eskainiko dizu
Pelikuletan ez bezala,
Errealitatean
Izuak ez baitu mugarik
Zure masailean koxka sentitzean
Konturatuko zara zergatik
Dedikatu zion anibal lecterrek
Oskar saria bere amari.
Hurrengo egunean
Kristalez beste aldean
Seguro egoteko, atzerapen
Mekanismo eta alarma
Dispositiboz babesturik dago.
Dirua zenbatzean oroituko da,
Banku atrakatzaile bat
Izan nahi zuela.
Laster handiagotuko du
Buruaz beste egiten dutenen
Zerrenda.
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz,
Bilatzen eta suntsitzen
Bi doberman beltz.
Kaletik doa, ezin da gelditu.
Hainbeste gauza egiteko, hainbeste arazo.
Ez dago astirik ezertarako
Lehiaren munduan bizi gara
Segizu aurrera berandu da
Gau txarra pasatu du emaztearekin,
Ezin izan du behar bezala kumplitu.
Abaila horretan lehertuko haiz, motel,
Oheko lanak lasai, egin behar dituk.
Ordagoaren bila bost gehiago
Bizitzaren jokua galdua dago
Lagun bat pasa zaio aldamenetik
Ikusi ez balu bezela egiten du.
Beti aurrera jo mandoen mondura
Bere erlojuan soilik sinisten du.
Lehiaren munduan bizi gara
Segizu aurrera berandu da.
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
Nire herrian colomboren ondoan
Luis marianok badu jada tokia.
Guda zibila izan zela eta,
Erbestean hasi zen abesten
Mahasbiltzan.
Jaioterrira ospe haundiz
Itzultzean
Ongietorria baino
Izan zen agurra.
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
Hipokrisiaren erresuman
Ez dago lekurik errugabeentzat.
Homosexuala eta gorria
Barkamenik gabeko bekatuak.
Franco, franco,
Francoren lemapean
Desfilatzen zuen
Irungo herriak.
Hipokrisiari stop!
Itxurakeriari stop!
Hainbeste txorakeri entzuten dugun
Garai nahasi eta nortasunik gabekotan.
Norberak berea eta ez inorena
Ikusten ikasi duen garai hauetan.
Zein erreza den denboraren poderioz,
Gizon baten bizitza baliogabeltzea.
Zenbat ilusio, fede eta zuhurtasun
Galduak historiaren kutxa beltzean.
Lenin, aizak!!
Hire izena ukatu ditek.
Lenin, aizak!!
Hire lanak mespretxatu ere.
Lenin, aizak!!
Laster etorriko dituk bueltak.
Langilea, langabea, pobrezia, gabezia,
Denak estaltzen ditu diruaren gutizian.
Desberdintasun basati, gustien zergatia,
Dolarren magalean izkutatzen da.
Batzuen bakea besteek gerran ordaindu behar,
Historiaren kurpila bueltaka berriro.
Badakik vladimir horrek zer esan nahi duen,
Gizkiak historiari, beste kolpe bat zor zion.
Lenin, aizak!!
Hire izena ukatu ditek.
Lenin, aizak!!
Hire lanak mespretxatu ere.
Lenin, aizak!!
Laster etorriko dituk bueltak.
Amari itxoiten,
Aitak besoetan har nazan, itxoiten
Lehen eskola egunari, itxoiten
Ditiak noiz hasiko, itxoiten
Examinari, itxoiten
Lana noiz lortuko, itxoiten
Norbaiti, itxoiten
Orgasmora heltzeko, itxoiten
Berak nire denborar bete dezan, itxoiten
Haurra noiz jaioko, itxoiten
Umea noiz kozkortuko, itxoiten
Bera nire bila noiz etorriko, itxoiten
Seme-alaben bisitaldiari, itxoiten
Liberazioari, itxoiten
Itxoiten.
“Kennedy gure laguna zen
Anai bat bezala.
Askatasunaren kennedy
Zergatik zaude hilda?”
Ez naiz oroitzen zein urtetan
Kennedyren klana
Jada prest zegoen
B-52, marine eta besteen
Laguntzaz euskadi askatzear zen.
Moskutarrek ordea, ez zuten maite
Kennedyren barre zoragarria,
Dutxan kantatzen “Gora ta gora”
“Aurresku” dantza eta “Xistera”.
Horregatik zuten
Goiz triste batez
Milaka balazoz betirako ken.
Eta euskal herrian jende guztiak
Isilpean zuten triste kantatzen:
Kennedy gure laguna zen
Lagun amerikarra
Anai bat bezala.
Lagun amerikarra
Askatasunaren kennedy
Lagun amerikarra
Zergatik zaude hilda?
Lagun amerikarra
Bronx eta harlem,
Nor da oroitzen
Kennedy for president
Hori nor zen?
Haren hazia oraindik ere
Krak eta heroinaz dute gosaltzen.
Egurtuta hiltzen los angelesen.
Gorpuak laos eta vietnamen.
Corea, granada eta panaman.
Gorpuak berriro gaixo iraken.
“Oilaskoak tegira itzultzen dira”
Oliver stone berandu ibili zen,
Azkeneko bahia de cochinos
Cnn-k zuzenean bota baizuen
Eta hilotz batez badakielako.
Sekretuak beti ondo gordetzen.
Erlak ahizpekin kantatzen genuen,
Baina kennedy hilak hobeto zeuden
Salbatzailerik gabe gelditu gara,
Agur dezagun lagun amerikarra:
Ernesto guevara “Che”
Gure laguna da!
Malcolm x
Gure laguna da!
Angela davis.
Gure laguna da!
Emiliano zapata
Gure laguna da!
Augusto sandino.
Gure laguna da!
Carlos fonseca
Gure laguna da!
Tupac amaru
Gure laguna da!
Tatanka yotanka
Gure laguna da!
Simón bolívar
Gure laguna da!
José martí.
Gure laguna da!
Lagun amerikarra!
Lagun amerikarra!
Hau da arrazakeriaren kontra
Manifestazioa zeren eta
Lucreciari eskaini nahi izan nion
Olerki xamur eta labur bat.
Eta estatuaren
Segurtasun indarren kontra
Panfleto bat atera zitzaidan
Politikari guztiak
Faltsuak baitira.
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
Hainbeste kolore ikusi eta gero
Inork erran zuen: kolore batua!
Despistatu batek orduan benetton
Jertsei bat erosi zuen benetan.
Eta galdetzen badidazu
Zein kolore nahiago dudan
Badakizu nire erantzuna:
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
Txanpona botatzea bezala balitz
Iparra ala hegoa,
Gerla kulturala.
Anai-arrebak defendatuko ditugu
Afro-euskaldunak garela,
Ez ahaztu.
Ali, mohamed, kepa, ismael
Eta zimbaweko tribu guztiak,
Mixeria erasotuko dugu.
Kolore bizia,
Arrazakeriaren kontra.
Kolore guztiak,
Faxismoaren kontra.
Kolore bizia,
Xenofobiaren kontra.
Kolore guztiak,
Faltsukeriaren kontra.
Telebistako sail aspergarri bat
Ikusten ari nintzen baina
Aurkezlea sabel hiztuna zen
Eta horrek beti
Erakarri izan nau.
Sabel hiztunei buruzko terrorezko
Pelikula guztiak irentsi ditut,
Non eskizofreniak
Panpin hiltzailea
Eta gizakia nahasten dituen.
Egun horretan gainera gonbidatu
Barne ministraria zegoen hantxe.
Eta nik ez nekien aurkezleak
Ateratako beste
Panpina bat zenentz.
Sabel hiztunaren ordu ikaragarria
Hasten da. Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria, itxi begiak!
Ministrariak ala panpinak?
Lege berria azaltzen zuen.
Argi zegoen bera zela hiltzailea
Nor zen nor bereiztu ez arren.
Hitz erasotzaile hoiek
Azkarregi egin zuten topo
Egun osoan buruan zebilkidan
“Guns of brixton” kantarekin
“Zure atera ostikadak jotzen
Iristean, nola irtengo zara?
Eskuak buru gainean
Ala pistolaren gatiluan?”
Sabel hiztunaren
Ordu ikaragarria,
Itzali telebista!
Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria,
Ireki begiak!
Torturatzaile
Batzu kondekoratuak
Egunkarian irakurtzeak
“Nik tiro egin nion komisarioari”
Kanta gogorarazi zidan.
Eta denok badakigu
Nortaz ari naizen
Egun hartan eurijasa
Izan baitzen.
Eta beste bat eta beste bat
Etorri dira.
Sabel hiztunaren
Panpinak bezala.
Kalean ordea,
Tiro hotsak entzun ziren,
Hemeretzi urteko gazte batek
Karneta eskatu zion poliziari
3 bala sartu zizkionean.
Sabel hiztunaren
Ordu ikaragarria
Ireki leihoa!
Panpina maltzurraren
Jolas beldurgarria,
Irten kalera!
Hiltzeko era ugari dago
Hiltzeko modu asko
Sabelean labana bat sartu ahal dizute,
Ogia ukatu, gaixotasun bat sendatu ez,
Etxebizitza kaskar batean sartu,
Zeure buruaz beste egitera bultzatu,
Lanaren bitartez heriotzera arte torturatu,
Gerrara eraman eta abar…
Guzti hauetatik oso gauza gutxi
Dauade debekatuta gure estatu honetan.
Esta triste lady di,
Pero mais triste esta king kong
King kong five, beltza da
Todos somos malcolm x
E hai galegos que non somos da interpol
¿cando se xoga a pelota aquí?
Nos escombros de confusion de saraxevo, todos somos malcolm x
Na resistencia palestina e nos escaparates rotos de los angeles, todos somos malcolm x
Na precision do aizkolari, e cando le plantamos cara as mil caras do verdugo,
Todos somos malcolm x
“españa roja y rota” y mis cojones tambien
O verdugo tem mil caras “y mis cojones tambien”
Esta triste lady di e iso que non ten rh negativo,
Esta triste king kong e ten rh peludo “y mis cojones tambien”.
Paises pequenos, grandes coraxes
Medo, panico, terror e que lle teñen a un planeta vasco.
Txangurro heberia que facer co cerebro e o subconscient dalguns
Beltza da o rh de malcolm x “y mis cojones tambien”
Pero cando se vai xogar a pelota nesta puta galaxia!.
Europak gerra dakar
Badakar
Gora paris-dakar
Gilotina beti dator
Hegoaren iparraldetik
Gainetik.
Gezurrezko ohitura
Kultura
Non dago tortura?
Esistitzen ez dena
Ez da esistitzen ta kito
Txikito.
Kazetari zipaio
Tokaio
Kartzelero arraio
Sindikatuan dabil
Funtzionari gizarajoa
Majoa.
Goikoa beti ona
Funtziona
Non dago komona?
Burokrazia beltza
Burokrazia abertzalea
Ere bai.
Telebistako parlantxina
Kotxina
“Gaizki dabil txina”
Begiratu zure salan
Nonahi dago estatua
Sartua.
Gasteiz edo washington
Washington
Bush edo bushclinton
Nik ere nahi dut
Bozkatu
Gure hurrengo
Borreroa
Eroa.
Borreroak baditu
Milaka aurpegi.
Punk-rocka industriari ipurdian
Ostikada bat emateko jaio zen.
“Anarkia u.K.”-n,
Number one zerrendetan.
Atera dezagun dirua kaosetik.
“Me debo ir o quedarme”
Levisentzat.
No more heroes
Gezurrik haundiena zen.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
Atzera ez begiratu ziotenak
Itzuli egin dira gogorarazteko
Duela 20 urte kanta
On batzu egin zutela.
Amorrua, indarra,
Garaiko izerdia
“Har ezazu dirua
Eta korrika egin”
Filmaren bertsioa
Besterik ez da.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
Egun claptonen leyla
Eta no future nagusi.
Ergelen paradisuan
Beste kirten bat naiz.
Sinéad o’connorek
Gerra egin ondoren
Aita santuaren irudia txikitzean
Johnny ustelak
Phil collinsen ipurdia
Musukatzen zuen,
Dinosaurioen klubean
Sartu ahal izateko.
Rock & rollaren industria
Rock & rollaren jukutria
Hitza dakartza haizeak
Basoaren aldetik,
Hitz berberak erreakak
Behin eta berriro.
Su inguruan bilduta
Inor ez da mintzo,
Zai eta zai gogaitua
Ze itxaropen?
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez
Hiriko horma guztiak
Iluntzerakoan
Hitzaz dira betetzen
Ixil-ixilean.
So okerdun gizonek,
Gor eta mutu,
Zabortegi itzalak
Ehortzen dituzte.
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez
Hitzez kondenatua
Hitzez epaitua
Hitzez-hitz zigortua
Hitzez-hitz antzua
Munduko hiztegi oto
Ari da negarrez,
Aditzak beldurtuak
Geldi-geldi daude.
Hitzak soberan daude
Pistola mintza bitez.
Nire kotxe gorrian irudiak, pasatzen ikusten ditut.
Dena estaltsen duen ur jaio meheak, inguruan lausotzen ditu.
Inguruneak
Lausotzen ditu.
Bikote bat eztabaidatzen eta bultzaka, telefono publiko batean
Deitzen ari direla. Itzultzen dira eta harrituta begiratzen didate.
Harrituta begiratzen
Begiratzen didate.
Eta erori
Erori
Erori
Erori
Behin eta berriz
Eta bat, bi, hiru, lau, atzera begiratzen dut: errepidea bustita.
Eta kotxearen atzetik, korrika egiten ikusten zaitudala iruditzen zait.
Ikusten zaitudala
Iruditzen zait.
Arpegia eraldaturik oihukatzen didazu
Eta ni urruntzen naiz, gero eta azkarrago, eta irristatzen ikusten zaitut.
Irri eginez, hau ezin dela pentsatzen dut.
Hilda. Ulertzen duzu? Hilda. Ulertzen?
Uler al dezakezu hilda egotea zer den?
Uler al deakezu hilda egotea zer den?
Maiatzaren lehena
Iraultza plaza.
El salvadorreko
Elbarrituekin
Chaquito arduraduna.
Ezkerreko ukabila
Harro altxatzen du.
Eskubiko besorik ez du
Osorik galdu zuen.
Oihaneko gatazkan
Guztiz trebea zen.
Etsaiak jaurtiriko
Granadak
Bueltatzen zituen.
Goardia nazionalak
Aita hil zion.
Bere aurrean negar egiten
Ez zuen egin otoitz.
“Bala hori bihotzean
Banu bezala.
Sentitu egiten dut,
Compañeros,
Nire aita ikustean.”
“Papito chulo” zioen
“Madarikatuak” ere bai
Umea zena kolpe batez
Gizon bihurtu zen”.
Zortzi urte borrokan
Granada lehertu arte.
Elkartasunak kubara
Eraman zuen
Chaquito beste bi urtez.
Itzultzeko desioa
Errealitatea orain.
Ukabila izan den eskua
Irekitzen du alai.
Uztailak 26
Kanpamendutik herrira.
Gora gerrila!
Gora bakea!
Jada etxean gara.
Ohorezko pasabidean
Banderak eta loreak.
Itxaropenaren ilusioa
Dastatu egiten da
F.M.L.N.
F.M.L.N.
Askapen nazionalerako
Farabundo marti frontea
Arkimedes asmatu zuen aspaldi
Gorputz solido bat likido batean
Murgiltzerakoan, kanporatzen den bolumena,
Gorputzaren berdina dela.
Baina euskaldunok badakigu
Tronpatu egin zela grekoa
Biriketan beti, bada zerbait
Eta horregatik pott egiten dugu examinetan.
Zientzia eta euskaldunok
Newtonek aspaldian asmatu zuen
Grabitatearen poderioz sagarrak
Kupela ezezik, lurra duela helburu.
Lurra duela helburu, kupela ezezik.
Baina euskaldunok badakigu
Sagarra duela lurrak helburu
Kasernetako eskaileretan
Grabitate gabeko gorpuak garenetan.
Zientzia eta euskaldunok
Galileok esan zuen aspaldi,
Borreroen zuzia begietan
Eguzkiak egiten diola
Itzulia munduari.
Eta euskaldunok, horixe bera
Errpikatzen dugu behin eta berriz
Bost egunetan zehar gehienez, hori bai,
Zientzia aplikatuen laborategi diren komisaldegietan.
Zientzia eta euskaldunok
Einstenek sortu zuen
Erlatibitatearen teoria
Inork ulertzen ez duen formula
Enigmatiko baten bidez adierazten dena.
Euskaldunok noski,
Bat egiten dugu berarekin,
Galdera egiten duenaren arabera
Aldatzen baita gure jatorria
Zientzia eta euskaldunok
Zientzia eta euskaldunok
Hemen izango bazina, ez nuke besteen beharrik izango.
Hemen izango bazina, ez nuke lelokeriarik esango.
Hemen izango bazina, ez nuke mozorrorik beharko.
Hemen izango bazina, ez nuke ameskaiztorik izango.
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina, mariatxiz jantzitako hezurdura batzuek:
“Ez egin negar ene laztana, jainkoak jagoten gaitu”
Dylan durangon maitemindu zela gogorarazteko abestuko lukete.
Eta goian dugun eguzkiak, el luke betaurreko ilunik jarriko.
Hemen izango bazina
Harrobiaren ertzean, basamortuari so eginez,
Azkeneko pitzadurak ez ninduke harrapatuko.
Kristalezko kutxa batetan amildegitik jauziko nintzateke.
Ibilbidearen amaiera noiz iritsiko den larritu gabe.
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina
Hemen izango bazina
Edonor jaiotzerakoan
Bizitza agurtzen besterik ez denean,
Etorkizunaren ikuspen erakusketa baten
Negarrez hasten da…
Eta gurasoak pozik…
Pozik oraindik
Eta umea negarrez…
Negarrez uluaka.
Edonoren heriotzean
Bizitza agurtzen besterik ez denean,
Egurrezko kutxa baten aldamenean
Jendea negarrez hasten da…
Eta senide guztiak triste…
Denak oso triste daude
Eta defuntua ixilik…
Ixil, ixilik dago
Bizitzaren txorakeriak,
Hasi ta bukatu negarrez
Hauxe duk hauxe….
1200, 1332, 1379
1512,
1609, 1789,1794
1839, 1878,
1931, 1937, 1966, 1971…
Arrano beltzarekin joan ziren
Joan joan
Jaengo
Navas de tolosara
Nafarrak
Etakkate kateekin itzuli etxera
Etakkate kateak ekarri herrira
Etakkate kateak harmarrira.
Atzerritarrentzat
Gerla irabazi
Atzerrian
Eta herria nafarroa galdu
Nafar aroa
Aroa galdu
Ez dea bada
Etsipengarria
Oraindik
Ez dugula ikusi
Ez dugula ikasi
Ez da nonbait aski
Gibeletik eman
Nor nor nor
Nork ez daki
Digutela
Ematen ari
Ari
Ari zaizkigula
Digutela eman
Eman
Ematen
Eman eta har
Eman eta sar
Sar eta har
Hartuko
Sartuko
Dugula
Digutela
Sartuko
Hartuko
Dugula
Digutela
Sartuko
Hartuko
Baldin
Badatoz
Datozenean
Ematera ez badugu beingoz
Lehiatila nola itxi ikasten
(Esan Ozenki, 1994)
El “álbum negro” proyectó su impacto al directo de una banda cada vez más sólida sobre las tablas. Aquella gira tuvo muchos conciertos inolvidables, y entre ellos, el de Bilbo en una noche de Halloween en que Manu Chao y Fidel Nadal sí supieron conectar la frecuencia de Radio Bemba. El disco que surgió de aquella grabación lleva “Borreroak baditu milaka aurpegi” tatuado en la médula: absolutamente demoledor y sin un solo resquicio, se lee en los pliegues de un trabajo más imponente que agresivo, fiel reflejo de un(os) concierto(s) irrepetible(s). Además, sonaban “Hator hator” y “Oker dabiltza”. Piensa en el 8 y acertarás.
Xavier Cervantes
(Esan Ozenki, 1995)
Lletres
Bai, nik ere errezitatzen nuen
Bertolt bercht
Bidegabekeria salatzen nuen ozen
Dudarik ez,
Hitz jarioak zirikatzen
Zituen eta mingaina tutorretik
Ebaki zidaten
Eskuak libre hasi ziren idazten
Kitarra, lagun errebeldea jotzen
Eta berriz nire bila etorri ziren
Besorik gabe, ezgauzatu ninduten
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Laster aldiz,
Behatzekin moldatu nintzen
Alferrik,
Hankondoak aulkian nituen
Baina begiradak salatzen omen
Begiak beleek xehatu zizkidaten
Nire izate hutsak zituen
Ikaratzen
Tiro-hotsa,
Belarriek ozta-ozta aditu zuten.
Norbaitek ahotsa
Altxatuko al luke?
Ordurako ordea
Den-denak mutu genituen
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Tam tam nagusigai
Ez direnen tam tam-ak
Tam tam zoritxarreko
Direnen tam tam-ak
Tam tam babylonia
Zaharraren zimenduak
Tarratatu ditzan
Malerusen tam tam-ak
Gizasemeek
Beren barrabilak
Usteltzen, kirasten
Sentituko dute
Emakumezkoek
Alutik lokatza
Eta arratoiak
Botako dituzte
Tam tam candomble, vudu
Eta santeria
Tam tam amaigabeko
Zeremonian
Tam tam orixa guztiak
Batzartuko dira
Tam tam candomble, vudu
Eta santeria
Baina ez jaun andreok
Chango-ren trumoi
Ezta tximist guztiek ere
Ezingo dute galerazi
Batek edo batzuek
Segitzeko ikusten
Ipurbegiarekin
Ikusten segi dezaten
Nire baitan daude biak,
Tiranoa eta askatzailea,
Pairatzailea ta umilatzailea,
Hurrupatzaile ta esplotatua.
Borroka nire baitan hasten da,
Aska ditzagun geure buruak.
Nire baitan daude biak,
Zapaltzailea ta zapaldua,
Arrazista ta lagunkidea,
Iraultzailea ta burgesa.
Borroka nire baitan hasten da,
Aska ditzagun geure buruak.
Imajina al dezakezu mundu justu bat
Bidezko gizakirik gabe?
Gizarte libre bat
Esklabuz beterik?
Borroka nire baitan hasten da,
Aska ditzagun geure buruak.
Independentzia ez da
Kotxe-modelo baten izena
Ezta emakumeak
Erakartzeko kolonia ere
John wayne naziaren ahoan
Ximaur usaina hartu arren
Utopiarantz mugiarazten gaituen
Ideia dugu
Gauzatuzkotzat jotzen badugu
Helburua
Euskal-herri askatutik
Catalunya lliurera
Pasaporte eta mugarik
Gabeko bidaia
Gizakiak gizakiaren
Zama aroa luzatu
Ala inoren eta ezeren menpeko
Izan gabe bizi
Autogestioa,
Erabaki ahalmena bultzatuz
Esan ozenki eta ideia zabaldu
Gauzatuzkotzat jotzen badugu
Helburua
Independentzia ez da
Talde berrien diskoak saltzeko
Multinazionalen promoziorako
Kanpaina bat
Ideien kontrabandoan
Aritzen garen mugalariok
Eraikitzen ari garen
Armiarma sarea baizik
Heldu zen, taxiz heldu zen
Bakartia
Higerreko faroan egokitu zen
Bihotz-itsasontziak
Argitzen zituen
Jitoan kai suntsituetatik
Eta gauero euria
Bezalako malkoak
Bere kitarra entzuten
Erortzen ziren
Uhandrearen oihua entzundakoan
Izkina hartu eta
Lokartu egin nintzen
Heriotza eta bakardadea
Lues guztiak abesten zituen
Ametsetan igeri egiten nuen
Jakina ez dela itzuliko
Nor egongo da berarekin
Gau honetan?
Nork besarkatuko du gogoz?
Ez aldegiteko erregutu nion
Joan zen egunean hil nintzen
Baina ez zen ezer nabaritu
Utzidazu esaten neil young
Urrundu zenean
Ikusi nuela orratzak
Beste lagun bat eramaten
Hondarribiko aireportuan
“Indargabeak”
Txori arriskutsuak
Bakarrik hegan egiten du
Itzal bat bezalakoa da zeruan
Erokeria honek tristura
Gehiegi darama
Bitartean lurreratze
Pista bakartian
Ari du izotza, izotza, izotza…
Ikasbide prozesu
Guztietan dituk
Ikasbide prozesu
Guztietan ditun
Asimilazioa
Eta egokiera
Bereganatzea
Eta moldaketa
Ezagutze prozesu
Guztietan bezala
Bereiztea
Eta komunikazioa
Nahikeriak
Desorekatzen gaitik
Nahikeriak
Desorekatzen gaitin
Erdibideak,
Konformitatea
Menpekotasuna,
Itxurakeria
Ikaskuntza erraza
Etsaien ezagutza
Baina hire lagunak
Ezagunak al dituk? Ditun?
Ezagutu hire lagunak!
Horregatik ezin didak
Berriz esan
Horregatik ezin didan
Berriz esan
Geldirik hagoela
Leihorik gabeko gelan
Haien aurka amorratzeko
Jaioa izan arren
Behar duan guztia
Begirada bat duk
Arte ederretakoak
Ari ziren protestaka
Irakasle euskaldunak
Behar zituztela
Eta manifestazio-buruak
Txakurrekin topo egin
Ez jarraitu! Zergatik? Haatik
Mintzatzen saiatu zen
Gizarajo bat
Txakurrak zaunka
Eta muturreko bat
Makilak dantzatu zituzten
Hezurretan
Ng txanotea eta zapia jarrita:
Txikito, txikito ska antzera
Txikito, triki-rapa bezala
Txikito, ikasi mugimenduak
Puntarako xistera pilotariarenak
Txikito, txikito porrusalda
Txikito, acid-jazza bezala
Txikito, dantza lotua
Ala dantza askatua
Hiri gerrilaren dantza
Jai alai baino sutsuagoa
Hiri gerrilaren dantza
Capoeira bezain neurtua
Jai alai frontoi jokua
Aipatua izan dela
Iruñeko okupazioa
Burura datorkit
Gaztetxearen alde,
Kalean mariatxi
Eta arin arin
Frontoiko bizkarrean
Palestinoekin baltzeoan
Atxarteko harrobian
Eskalariak bezala
Non txakur ausart
Bat pistolarekin
Igo zen batek
Bi aukera luzatu zion:
Tiro eginez gero betean eman,
Biok behera,
Huts egin eta zu bakarrik
Txikito, txikito saltsa antzera
Txikito, bertso-hop bezala
Txikito, ikasi dantza pausoak
Raggamuffin jairako prest daudenak
Txikito, txikito fandango
Txikito, funky metala bezala
Txikito, dantza lotua
Ala dantza askatua
Hiri gerrilaren dantza
Azeri dantza baino zuhurragoa
Hiri gerrilaren dantza
Makil dantza baino azkarragoa
Hiri gerrilaren dantza
Jai alai baino sutsuagoa
Hiri gerrilaren dantza
Capoeira bezain neurtua
Txikito, txikito besoak gora
Txikito, eskuko hatzez kriskitin
Txikito, ikasi mugimenduak
Puntarako xistera pilotariarenak.
Hirurogei eta hirurogeita lau
Urteen artean jaio ginen biok
Heroinaren sarreraren
Kolpe zuzena
Jaso genuenetakoak
Adituen ustez
Hirurogeita hemeretzigarren
Urtean
Agindu zuten
Krisialdi ekonomikoak
Punk-rocka musika entzuten
Gu biok ere harrapatu gintuen
Era berean “Arrisku taldean”…
Aizu… Oinazera kondenatua
Lagun… Luze hitz egin bizitzaz
Aizu… Sakontzea estimatzen dut
Lagun… Emaiguzu osasuna
“Gaua ez zen inoiz
Hain luzea izan
Ezta egun sentia hain urrun egon”
Giza-egiturak jotzen gaituenean
Negar egiteari utzi behar diogu
Ez aukeratu auto-bazterketa
Ez bilatu elbarritasuna
Gure gaitasuna gutxiestea baita
Bizkarrezurra okerturik
Izan arren
Duintasuna soberan baduzu…
Aizu… Begietara so egin
Lagun… Erlantza duzu oraindik
Aizu… Gelditu hemen gurekin
Lagun… Gure semeak
Entzun nahi dizu
Aizu… Oinazera kondenatua
Lagun… Erlantza duzu oraindik
Aizu… Luze hitz egin bizitzaz
Lagun… Gure semeak
Entzun nahi dizu
Gure lurraldetik pasatzean
Arabieraz mintzo zaretenoi
Agur, salam, bejondeizuela
Nazioarteko langileoi
Maite duzun jendea
Eta herria buruan
Irratia piztu
Eta entzun musika
Oroitzen gara
Chebba zahouania-z
Kanta hau
Cheb hasni-ri eskainia da
Baita berberiar
Diren guztioi ere
“Amazight” edo gizon libreak
“Matub ala fusila” oihukatuz
Lunes-ek abesten
Darrai tamazight-eraz
Ez dugu basamortua
Ahaztu nahi izan
Gizon urdinen tuareg herria
Naziotasuna ezagutua
Ez dutenak
Iluntasuna argitzen
Duten erritmoa
Marokkoarroi salam, agur
Libiarroi salam, agur
Tunistarroi salam, agur
Aljeriarroi salam, agur
Mauritaniarroi salam, agur
Sahararroi salam, agur
Egiptiarroi salam, agur
Kabiliarroi salam, agur.
Ehun eta hogei milioi ume
Ekaitzaren erdialdean
Hamairu milioi ume
Urtero azken arnasa ematen
Hirugarren mundua?
Mundu zanpatua
Genozidio-ixila
Garatuak ez direnentzat
Paparazziak afrikara
Gosetien atzetik
Irudien hipermerkatuan
Sarien ehiztariak
Lohadarren azokan
Gorputz atalak zakarretan
Asian haur haragia salgai
Mendebaldeko dekadentzia
Ume hilak
Meme soleil pour tous
Os meninos da rua
Nao sabem amar
Bizitzera jolasten
Irribarretsu itzaltzen
0,7-a ez da nahikoa
Lapurtutakoaren itzulketa
Opus deiren o.N.G.Ak
Nao fala do amor,
Fala do dolar
Brasilen zazpi milioi
Miseria gorrian
Ebasten eta lekeda
Esnifatzen kaleetan
Arratoi txurraskoa
Janari nazionala
Munduko aberstasun
Naturalen herrian
Amazoniako surucucun
Urrea eta diamanteak
Harrapaketak darrai
Transnazional
Korporazioentzat
Erretserba indigenan
Dabiltzan garinpeiroek
Aihotzez mozten diete lepoa
Ume yanomamiei
Ume hilak
Ehun eta hogei milioi ume
Ekaitzaren erdialdean
Bizitzera jolasten
Irribarretsu itzaltzen
Oliver iparra instruktorea nauzu
Nire fitxak dio c.I.A.
Tortura eta hilketa
Programa zabal bat
Erakusteko badaukat
Kokaina eta heroina trafikatzeko
Bitartekari onak ditut
Armak saltzeko eta elkar
Trukatzeko
Dudarik ez hoberenak
Heriotz-eskuadroiak
Elite bataloiak
Kontrainsurgentziarako
Gu gara espezialistak
Diktadurak fabrikatzeko
Etxe zuriko
Funtzionari zintzoa
Sabotai ekonomikoa
Gehi “Kontren” guda edo
Estatu terrorismoa
Ez dugu astirik presoak egiteko
Belarriak biltzeko bakarrik
Bahitu, bortxatu eta umiliatu
Sarraskiaren copyright-a
Baina alderatuz gero
Gobernu espainolarekin
Errege puttero eta
Bere familia ergela
Bezain barregarria naiz.
Potroengatik mirestuko nauela
Potroengatik neskatxa ergela
Potroengatik gizon naizen bezela
Potroengatik oheratuko dela
Erdi gizon erdi eme zertarako?
Gizona naiz indarra dudalako
Indartsuena naiz gizon dudalako
Ezetz diona txikitu beharko
Indarge hoientzat ezer ezin da utzi
Arrazoia daukat barrabil ta guzti
Kontra dagonari aurpegia hautsi
Ta ikusiko du zein den nagusi
Potroengatik hasten dugu eguna
Potroengatik kuadrila tuntuna
Potroengatik lortu izan duguna
Potroengatik kendu behar zaiguna
Potroengatik behar dena urkatu
Potroengatik gorantza bulkatu
Potroengatik hasi ta bukatu
Potroengatik da ta ez ukatu
No means no esanes hainabat txori buru
Burua dutela gehiegi seguru
Zuek ezin izan guk haina aburu
Zer den “bai” ta zer “ez” guk esango dugu.
Harrotuta daude bolada honetan
Ta horrek sua jartzen dit kopetan
Dabiltza zerbait direlako ustetan
Neurtuko dugu indar eta kolpetan
Exijitzen dugun gauza bakarra
Errespetua da
Eskatu esan behar nuen,
Baina ezinbestekoa dugu
Gehiegikeriarik gabe jokatzearen
Jarrera, arren benito juarezen
Hitzak aintzakotzat hartu
Gizabanakoen artean
Nazioen artean bezala
Besteren eskubideari
Begirunea da bakea
Eta exijitu esan dugu
Betebeharreko baldintza baita
Besteren eskubideari
Errespetua da bakea
Xamurtasun dosi fin bat
Beharrezkoa da ibiltzen hasteko
Hainbeste dugu gure kontra eta
Iluntasun honetan asmatzeko
Argi pittin bat baina batzutan
Ez da nahikoa
Eta beharrezkoa da honi gehitzea
Berun dosi jator bat,
Marcos azpikomandante jauna
Exijitzen dugun gauza bakarra
Errespetua da otis redding-en
Kantua, aretha franklin-ek
Abestua
Exijitzen dugun gauza bakarra
Errespetua da
Besteren eskubideari
Begirunea da bakea
(Esan Ozenki, 1996)
CD de edición limitada (mil quinientas copias) para agradecer “la solidaridad demostrada ante la sentencia contraria al grupo y favorable al ahora general Rodríguez Galindo”. Catorce cortes entre la rareza, la toma en directo y la remezcla. Entre otros, aquí están los dos temas del single para Basati (“Oker dabiltza” y “Hator, hator”); su aportación a la fiesta de las escuelas de Navarra, Nafarroa Oinez 94 (“Izokin euskaldun baten istorioa”); la versión de “Dios salve al lehendakari” incluida en el homenaje a Poch, “El chico más pálido de la playa de Gros”; y el inédito maquetero “Bizitza zein laburra den”.
Xavier Cervantes
(Esan Ozenki, 1996)
Lletres
La despedida se anunció como la llegada, desde las páginas de “Egin”. Negu Gorriak cerraban su ciclo rindiendo tributo en euskera a quince grupos y artistas con sentido y sensibilidad. Bap!!, Otis Redding (un sorprendente “Respect”), The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia y N.W.A. Una selección realizada con el corazón atendiendo a lazos sentimentales y no sólo musicales que hacen buenas las palabras de Fermin: “Forman parte de la banda sonora original de nuestras vidas”. En el disco participan también Sorkun, Javi Pez, Jabier Muguruza, Evaristo (La Polla Records), Sargento García, Silvia Ammirato (Wemean)… Punk, rock, rap, reggae. Testimonial. Para un 7.
Xavier Cervantes
Ez dut ezer esan nahi
Ez dut esan nahi ezer
Ezin isilik egon
Isilik egon ezin
Gaur egin dut bekatu
Eguzkiak bainan berotu
Izarpean baitut mailatu
Eta kabroi horien asmoak baztertu
Bihar naute juzgatzen
Ez omen dut ulertzen
Gaztaroa baizait luzatzen
Eta kabroi horien gogoak gorrotatzen.
Zuk nahi duzuna, maitia, badut
Zuk behar duzuna, badut ere bai
Eskatzen dudan guztia begirune pixka bat da
Etxeratzean, maitia
Zatozenean
Begirunea
Ez dizut ezer txarrik eginen
Kanpoan zaren bitartean
Eskatzen dudan guztia begirune pixka bat da
Etxera zatozenean, maitia
Etxera zatozenean
Begirunea
Ateratzen dudan diru guztia
Zuri emateko izaten da, laztana
Eta itzulian, begirunea nahi dut
Etxeratzean, maitia
Zatozenean
Ooh, zure muxuak eztia baino goxoagoak
Egin nigatik gauza bakar bat
Emaidazu begirune pixka bat
Etxera zatozenean, maitia
Etxera zatozenean
B-e-g-I-r-u-n-e-a, begirunea
Asmatu zer esan nahi duen niretzat
E-r-r-e-s-p-e-t-u-a, errespetua
Begirune pixka ba….
Ezin azaldu
Sentimendu bat
Bitxia da
Bero eta hotz naiz
Nire baitan
Esan nuen
Ongi sentitzen ari naiz baina
Burua nahasia, goibel nago
Esan didazuna, ados, egia da,
Badakit bere esanahia, baina
Ezin azaldu
Maitasuna da
Zuri esaten
Saiatzen ari naiz
Baina ezin azaldu
Entzuidazu neska
Burua nahasia, gaizki nago
Zuk esandakoak arras mindu nau
Amets bitxiak behin eta berriro
Badakit bere esanahia, baina
Ezin azaldu
Maitasuna da
Zuri esaten
Saiatzen ari naiz
Baina ezin azaldu
Barka nazazu orain
Ezin dut azaldu
Erotuta nakazu
Urduria naiz, maitia
Ezin dut azaldu.
Exu makina baino gehiago da
Emakumea gizakia da
Gauza bakarra buruan badakazu
Panpin puzgarri bat har dezakezu
Begira neskak baditu ikasketak
Zuzendu lezake multinazional bat
Begira, egun irakaslea da
Berak irakasten dizu etorkizuna
Begira, egun erizaina da
Berak zainduko digu, gure bizitza
Begira, egun militantea da
Arazoak badira, dago barrikadan
Maite zaituztez emakumeak
Gizona baino argiagoak dira
Maite zaituztet emakumeak
Gizonak baino argiagoak dira
Sexu makina baino gehiago da
Emakumea gizakia da
Bakarrik nahi sexu jolasentzat
Ez dizu zuri gehiegi axola
Emakumea azala, hezurrak
Haragi puxka baino gehiago da
Gizonezko batzuk emakumea
Desiratzen dutela egia da
Baina guzti horiek gauzka bakarra
Daukate beraien buruetan
Ez da ezer gertatzen
Sexu makina baino gehiago da
Emakumea gizakia da
Aizue prest zaudete ? Oh bai!
Aizue prest zaudete ? Oh bai!
Reggae maite duzue ? Oh bai!
Sexu makina baino gehiago da
Emakumea gizakia da
Gauza bakarra buruan badakazu
Panpin puzgarri bat har dezakezu.
Lehiatu, lehiatu zuregatik
Kupel hutsak hots handia egiten dute
Beti mugitzen ari zara
Beti zerbait frogatu behar
Zeren alde borrokatzen ari zara?
Metro t’erdi duzulako?
Hobe duzunakin pozik egotea
Inoiz ez duzu gehiago lortuko
Jendea saiatzean trufatzen zara
Zure altuera konpentsatu nahiean
Zuretzat bizitza arerioa da
Segi ni baino urrats bat aurreratuago
Zeren alde borrokatzen ari zara?
Metro t’erdi duzulako?
Hobe duzunakin pozik egotea
Inoiz ez duzu gehiago lortuko
Txikito, ahobero!
Txikito, ahobero!
Anima zaitez
Kezkak baztertu
Anima zaitez
Reggae beste gauz bat da eta
Anima zaitez
Ez esan ezetz
Anima zaitez
Nik baitiot
(entzun egingo duzuna)
Dantzatu, dantzatu
Inoiz ez bezala
Hurbildu, hurbildu
Luze laburrean neurtu
Dantzatu, dantzatu
Horrela bai
Mugitu, mugitu
Bizirik zaude
Anima zaitez
Eta ez esan ezetz
Anima zaitez
Nik neuk diot
Anima zaitez
Kezkak baztertu
Anima zaitez
Reggae beste gauza bat da eta
Zer duzu, nik ez dakidana
Zer dela eta zabiltza horrela
(eh, ez dakizu zer dion zure lagunak?
Goizean adore eman andreari
Atxeki bihotz emanez andrea
Eta arratsaldea iristean
Maita ezazu
Dantzatu, dantzatu
Apaldu, apaldu
Mugitu, mugitu, kezkak baztertu
Hurbildu, hurbildu, reggae beste gauza da eta
Hartu poltsa horretan duzuna
Zer duzu beste poltsa hartan?
Zer diozu duzla?
Ez naiz zutaz fido
Neskak gizon guztiak “Pausa”Tzea lortzen du
Nortasuna adierazteko berak lor dezake
Baina bere burmuina hustu dio aktore batek
Eta egiazko gizon bat hurbiltzen saiatzean
Zomorro bat bezala txikitua izanen da
Labezomorroa bezala garbitua
Ez dut hori jasango
Katez kate aldatuz
Bere heroiaren bila
Zero katean so egin
Bi, zazpi, bost, lau, zortzi ikusten ditu
Guzti hoiek zero katea ezezik
Begira bere buruan, ez dago ezer
Zapping ta zapping dabil beti jo ta ke
Kulebroiak egia direla sinesten
Agur banoa, segi gezurrak esaten
Ez dut hori jasango
Katez kate aldatuz
Bere heroiaren bila
Zero katea so egin
Aurreikuspen txarrak neska lagun honentzat
Teleagintegailuak burmuina bahiturik
Iraultza iretenbidea gure haur guztientzat
Ikus ezazue gurtzen pantaila eta deabrua
Telebista iragarki mozolo batengatik
Guzti honek asaldatu egiten nau
Ez dut hori jasango
Katez kate aldatuz
Bere heroiaren bila
Zero katea so egin.
Aspaldiko aro batekin amestu nuen
Matxinatu armada zeruan dantzatzen
Kanpamenduko suak ikus nitzakeen
Sugarren artean, guda kanta jaio zen
Zeruan matxinatuak vals-a dantzatzen
Neskarekin vals-a dantzatu nuen
Guda zelaian idatzitakoa
Neskaren ahots melodiarekin baltzeoan
“Eutsi gogor”, zioen ahotsak
“Eutsiko dugu hil arte denak”
Garaipen ezaren berria iritsi zen
Kainoiekin bost armada hurbiltzen
Fronteko berriak etzauntzan zabaltzen
Ume bat negarrez, jana eskatuz
Ezin genuen guda irabazi
Kainoaren erritmoa dantzatu genuen
Agerrune batean maitea ikusi nuen
Lurrak eguzkia bezain beroa zirudien
Soldadu hilak, ikuspenaren doinua
Matxinatu doinu zahar bat zen kantua
Itxaropenak guda zalaitik urruntzean
Begirada ilargia eta arbolen artean
Lkartu eta amestu armada altxatzen zela
Ahots bat hasi zen deika: “Eutsi gogor”
Matxinatu kantu zahar bat zen doinua.
Zerbitzaria izatea mundua gorrotatzea da
Ametsak gauzatzeko, gorrotua baztertu behar
Haserrea ez da ordezkoa matxinada prestuarentzat
Beraz sindikatzea gure buruak antolatzea da
Huh! Oh!
Sindikatu!
Stop ! Greba!
Borrokatu!
Batzar gaiteze
Sindikatuan
Borroka hitz jario hori kontutan ez da inoiz hartzen
Gure bitartekoak ez ditzagun sosarentzat erabil
Ez dugu eskubiderik baina lana gehiarra da
Eta greba egiterakoan puztu egiten dugu
Huh! Oh!
Sndikatu!
Stop! Greba!
Borrokatu!
Batzar gaitezen
Sindikatuan
Ari gaitezke egun osoa gerraz eta iraultzaz
Baina antlatzen ez baditugu gure helburuak
Bizitzak eta kantu hutsak alferrik galduko dira
Benetazkoa irabaztearen zai dagoen bitartean
Patroiek hanka egitean eta
Ametsa gauzatzen den egunean
Huh! Oh!
Sindikatu!
Stop! Greba!
Borrokatu!
Batzar gaitezen!
Sindikatuan.
Pakea, maitasuna eta bizitza eternoa
169 labankadaz amaitu ziren
Badirudi arimak asmatu egin duela oraingoan
Herotzaren ibarra, california 1969
Ikaratzen
Ispilu hutsa naiz, ikusi nahi duzunaren irudia
Infinituari beldurrezko pplan infinitua
Behin gurutziltzatu zuten baina orain itzuli da
Gurutzean igotzeko zerrien txanda heldu da
Ikaratzen
(mendecino rap-aren sorginak)
Ez dago okerrik, ez dago zuzenik
Ez dago hobenik
Guk gauez dantztzen dugularik
Ikaratzen
Nire familia ez zenuen maite
Nirekin hartu nituen elikatuz eta arropak emanez
Zenbakiak betihazten, nahi beti indartsu
Ikasiko duzu anaitasunarentzat ez dagoela ezer gaizki.
Nigarra begietan, ahoz zipila
Boza kasik galdua, hurbil, hurbil hetsidura
Kantatu nahi dautzuet neure bihotz-mina;
Izigarria baita, gertatzen zautana…
Aitarik ez dut
Ama hiltzen ari
Haurrideak aldiz
Bakoitza bereari…
Lehengo denboretan haurrideak oro
Aitamekilan ginen aterbe bereko
Bainan batasun hori ez zen luzarako
Arrotzak baitirade gutaz jabetuko
Urteak ta urteak “Handien” menpean…
Anaiak bizi gara etxe zatituan.
Aspaldikoa da bai gure pairamena,
Baina ez dugu galtzen oi libertadean
Herri bereko libertadean
Mail gabeko gizartean.
Jai, jai, jai sofa erosoan
Belarra ere
Zerbeza edan
Kaixo
Zure bideo dja naiz
Baseball jaka ugertua jantzirik
Drogaz leporaino banengo lez
Mintzo naiz beti
Nire betebearra
Zure irudimena suntsitzea da
Hamaika zentzugabeko zabor dosi
Ahoratuz, azukreaz estalirik
Beraz, ez sortu
Ito zaitez, leporaino
Izan zaitez landare bat etxean
Kate batetik bestera uneoro
Zeus ere sinetsiko duzu
Rockanrrolaren etorkizuna hau dela
Noraino helduko zara?
Noraino makurtuko?
Gure burua lasaitzeko
Zerriko goxo honekin
Rockaren matxinada
Zerbait hutsa bihurtuz
Geure buruetan ezer
Gera ez dadin zihurtatuz
Mtv antenatik
Mtv antenatik
Mtv antenatik at
Ikusi teleqekoei
Bazterturiko saoak
Zakil eta ditiei eragiten
Playbackean dihardutela
Beti irribarretsu azaltzen
Ez zait niri atsegin
Zergen beherapen bat ote?
Axola ez zaion lelo batentzat
Mtv antenatik
Mtv antenatik
Mtv antenatik at
Geure jainko korporatibo maiteek
Beretzat jo zuten rock bideoaren asmakizuna
Urtebetean hondora zedin utziz
Tb komertzialak lehen egin bezala
“Muga berria” deritzote
Edonor sar daiteke, edozer gerta daiteke
Baina aurpegi galanta duzue
Aintzindari bat aldarrikatzean
Arriskatzeko kontserbadoreegiak zaretenean
Belarrigogor
Garuna ordezko orri laukiduneko kontableak
Hauek dira egun disketxe handietako
Erabaki oro hartzen dituztenak
Izendatzaile amankomunik ttikietak agintzen du
Ahantzi zintzotasuna
Ahantzi irudimena
Ergelenek gehiene erosten dute
Hauxe jokoaren araua
Mtv antenatik at……………………Ja!
Toki guztietan jendeak berdin dio
Toki guztietan jendeari aditzen diozu
Patruila bereziak hiltzaileak, hiltzaileak
Ezin gara urrunago joan
Spgak hiltzaileak, hiltzaileak
Ezin gara urrunago joan jada
Haiek b.Peach maisua hil zuten eta
Ikusi nahi gaituzte odol-hustuta
B.Peach gizon arrunta zen
Bizitzeko bide xumea hartu zuen
Baina faxisistek kolpatu zuten
Bere bizitzak aldegin arte
Toki guztietan jendeak berdin dio
Toki guztietan jendeari aditzen diozu
Patruila bereziak hiltzaileak, hiltzaileak
Ezin gara urrunago joan jada
Spgak hiltzaileak, hiltzaileak
Ezin gara urrunago joan
Haiek b.Peach maisua hil zuten eta
Ikusi nahi gaituzte odol-hustuta
B.Peach ez zen “English man”
Zeelanda berritik zetorren bera
Badakizu hil egin zutela
Bere gogoak darrai ordea
Zuek denak, inglaterrako jendea
Justizia hautsi egin duzue
Zenbat denbora utziko zaituztegu
Guk aurrera jarrai dezagun
Inglaterra faxista bihurtu al da?
Ate itxiak besterik ez dugu ikusten
Ate itxiak, zuen erantzuna.
Agur nere bizitza, maite dudan gauza guztiak
Agur nere lagunak, oraingo honetan bakarrik noa
Agur familia, lana, aauzoa eta estatua
Agur ba betirako joatera bultza nauzuenak
Agur
Etsi dut
Borrokan saiatu nintzen, etsai indartsuegia
Ezarritako beldurra orain neke bihurtu da
Guzti honen aurrean petsamendu zoragarri bat
Agur beldur guztiak eta kaixo askatasuna.
Adieraz zaitez
Adieraz zaitez
Nire burua adierazten dut indarrarekin
Eta orain giltzapean bizi naiz ni
Nire arrera hedagarria da baina
Nire teknika benetan beharrezkoa
Erritmo ergelari erantsi iezaizou
Horrek, dudarik gabe, pentsaraziko dizu
Hainbat lelokerik entzun behar dira
Ez baitute hau bezalako hiz-jarioa
Adieraz zaitez
Adieraz zaitez, zatoz, egin ezazu
Adieraz zaitez, bihotza zabalik
Adieraz zaitez
Imitatzea gustatzen zaie eta
Hitzak, hitzak, hitzak, moda eta estiloa
Ikusi anai bat erritmo ergelak jotzean
Ustea erdi ustela adierazten naizenean
Jendea izatea gizarteak nahi duena
Erokeria da. Ni kontrako puntan
Hartu beharreko bidea, intsumitua
Jakintasuna berriz hazitzen ari da
Disko mordo bat saltzeko errezeta
Errealitaterik ez mikroaren aurrean
Ahantzi ghettoaz eta rap-a kantatu
Fikziozko istorioak beti ere goraipatuz
Badut jakinduria ez besteak bezala
Funky banago kalte egiten diet horrela
Nire taldea irratian debekatzen
Negu gorriak entzun eta esan ezeztz!
Izutzen baitira gure indarra dela eta
Negu gorriak gara, betirako gogoan
Adieraz zaitez
Adieraz zaitez, zatoz, egin ezazu
Adieraz ziatez, bihotz zabalik
Adieraz zaitez
Web creada per:
uriartedesign
Web creada per: uriartedesign
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO