uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Naiz ➝
“Black is Beltza II: Ainhoa” egiten ari zirela etxe parean agertu zitzaion Bidasoko drama Fermin Muguruzari: «Bat-batean mugatik atzera bota zuten Eritreako gazte batek bere buruaz beste egin zuen; Azken Portun urkatu zuen bere burua, Hendaiara begira, eta sekulako kolpea eman zigun denoi». Bost urteko aldi horretan hildako hamar gazteen oroimena eta bizipena ardatz izanik, eraiki du Muguruzak lan hau, “Bidasoa 2018-2023”. Donostiako Zinemaldiko Zinemiran estreinatuko dute hilaren 28an, ostegunarekin.
Filmaren nondik norakoez hitz egin du NAIZ Irratira egindako bisitan: «Hildakoak dira ardatz, noski, baina bada beste kontu bat. Hainbat hedabidetan hasi ziren ideia bat zabaltzen; hiltzen duen ibaia, heriotza tranpa… denbora guztian errua ibaiari botatzen zioten eta ibaia identifikatzen zuten heriotzarekin. Hori zen guretzat gakoa; ‘hori desmuntatu behar dugu’, esan genion geure buruari eta hori egin dugu film honetan, justu kontrakoa kontatu, Bidasoa bizitza dela eta Bidasoaren inguruan biltzen dela komunitate bat».
Pio Barojak idatzitakoak dakartza gogora Irungo artistak: «Berak esan zuen ‘Bidasoaren herria’ zela hau eta kartel bat jarri dugu bere hitzekin, ‘Bidasoa errepublika independentea, eulirik, fraiderik eta karabinerorik gabekoa’. Bidasoan sekulako elkarlana antolatzen da, komunitate indartsu bat dago».
Ibaiaren inguruan eraikitzen den herri horren eskutik ezagutuko du ikusleak 2018 eta 2023 artean Parisek «terrorismoaren aurkako neurriak» argudiatuta mugako pasabideak itxi edo zorrozteko erabakiak eragindako drama. «Iturengo joaldunekin hasten da filma, Ezkurra errekaren paraleloan doaz eta amaieran Romeo ikusiko dugu, Boli Kostatik etorri den gazte bat, bikotekidearekin eta semearekin. Bidasoaren bokalean ikusiko ditugu, festan».
Kontraste horren lekuko da emaitza. «Egoera latza da; tragedia erakutsiko dugu, baina esango dugu ere ‘aizue! hemen badago komunitate bat, bizitza adierazten duena!’». Baina, noski, Frantziako Gobernuak Irun eta Hendaia arteko muga itxi zuenetik izan diren hildakoek dute protagonismoa. «Ez direla zifra hutsak erakutsiko dugu, izen-abizenak zituztela eta bizitza bat eskuratzeko bidean azken arnasa hartu zutela Bidasoa ibaian».
Tragediari dagokionez, migratzaileekin lanean jardun duten Bidasoa Etorkinekin eta Irungo Harrera Sareko kideek parte hartu dute ikus-entzunezkoan; komunitatearen arloa eskualdeko musikarien eskutik osatuko da; tartean dira Olaia Inziarte, Petti, Bad Sound System, Eneritz Furyak, Odeo, Willis Drummond, Sonakay eta Fermin Muguruza bera, besteak beste.
Oso haserre mintzo da Muguruza mugan azken urteetan bizitakoaz: «Oso injustua da, lotsagarria, eta inpotentzia handiarekin bizitzen ari gara». Gogora dakar ekainean ezagutu zen kontua, espainiar Poliziaren Irungo komisarian migranteen atxiloketak saritzeko sistema moduko bat ezarri zutela. «Nork ematen ditu halako aginduak?», adierazi du haserre.
Halako ikus-entzunezko bat egitea «master class moduko bat» dela dio irundarrak; «horrenbeste ematen dizu aldatu egiten zaituela eta elkarrizketak egiterakoan akordatzen naiz Anaitze Agirrek [Irungo Harrera Sareko kidea] esaten zigula migranteak ehizatu egiten zituztela; ekaineko albiste horrekin baieztatu ahal izan genuen».
Irundar gisa lehen unetik bizi izan du mugen itxierak izan dituen ondorioak; Irun eta Hendaia arteko errepide nagusia den Santiago zubikoak, adibidez: «Kontrol iraunkorrak jarri zituzten, checkpointak. Zer gertatzen zen? Pertsona arrazializatuak soilik geratzen zituztela, kontrol arrazistak ezarri zituzten». Eta oinezkoen Avenida zubikoak; «oso zubi enblematikoa da; gerra zibilean faxistak Irunen sartu zirenean irundarren %80 zubi horretatik pasa zen ihesi. Argazkiak hor daude, jendea duen guztiarekin ihesi, eta beste batzuk korrika frankistak atzetik tiroka dituztela. Zubi horretan entregatu zuen Gestapok Companys [Kataluniako orduko presidentea]… Zubi horrek sekulako esangura du eta hesitu egin zuten».
“Black is Beltza II: Ainhoa” filma egiten ari zirela itxi zuen Parisek muga eta hala iritsi zen Eritreako gaztearen heriotza. «Gutxira beste bat, ibaia gurutzatzen saiatu zena, eta beste bat, eta ondoren beste bat, eta hiru gazte Ziburuko trenbidean trenak harrapatuta, eta hurrengoa desagertu zena, ez dakiguna hil zen ala ez… Baina hori zer zen?». Gertakari haiek «zeharkatu» egin zuten egiten ari ziren lana «eta berehala esan nuen, ‘Ainhoa’ egin ostean ikus-entzunezko bat egin behar dugu hau dokumentatuta gera dadin».
Ekoizpenean lagun dituenak Bidasoaren inguruko proiektu hau zertxobait atzeratzen saiatu ziren. «Lau urteko lana da animaziozko film bat egitea, 2014tik 2018ra egin genuen ‘Black is Beltza’, 2018tik 2022ra ‘Ainhoa’, tartean Iñigo anaiaren heriotza, pandemia… Esaten zidaten arnasa pixka bat behar genuela, baina esan nien ‘ez, ez, ez… hau orain egin behar da!’», azaldu du.
Kazeta ➝
‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentalaren bidez, Fermin Muguruzak Bidasoko alde bietako ahotsei aurpegia jarri die, ibai horretan gertatzen ari den tragediari oihartzuna emanez. Dokumentala Europako migrazioen gatazka eta tragedietan oinarritzen da, eta Muguruzak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko du, Irizar saria eskuratzeko lehian. Ondotik, urriaren 20tik aitzina izanen da ikusgai zineman.
2018an frantziar Estatuak Bidasoko muga itxi eta kontrolatzeari ekin zion, Hego Euskal Herritik Europako gainontzeko herrialdeetara iritsi nahi zuten etorkinen sarrera eragozteko. Bertatik abiatzen da filmaren sinopsia, erabaki horrek urtebetean hamar hildako eragin zituela, 2021eko apiriletik hasita Bidasoa ibaian zazpi pertsonak bizia galdu dutela eta urte hartako urrian beste hiru Ziburun tren batek harrapatuta hil zirela gogora ekarriz.
Fermin Muguruzak dokumental honetan etorkin horietako bakoitzaren biografia eta nortasuna azaltzen ditu, alderdi gizatiarra lehen planora ekarri eta zenbakien gibelean diren pertsonak agerian emanez: «izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz», ziurtatzen du.
Horrela, bi aldeetako hainbat ekintzaileren bidez ematen da tragediaren berri, hala nola, Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkarien ahotik. Migrazioaren gatazka eta tragediak eragiten dituen erronkak agerian uzten dituen lana, Muguruzak #RacistPoliticsKill hastagarekin ezagutarazi duena sare sozialetan.
“Irailean aurkeztuko dut “Black is Beltza II: AINHOA” Suitzako 2023 FANTOCHE Festibaleko 21. edizioan BADEN-en”
SSIFF ➝
Guztira 19 lanez –15 film luzez, film ertain batez, film labur batez eta bi telesailez– osatuta egongo da Donostia Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal parte-hartzea, sail hauetan banatua: Sail Ofiziala, Donostia Sariaren Emanaldi Bereziak, Zabaltegi-Tabakalera, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa eta Euskal Zinemaren, EiTB eta RTVE galak.
Zinemira, euskal zinemari berariaz eskainitako saila, Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute. Irizar eta EITB dira babesleak, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteen eta Zineuskadiren laguntza du. Aurten, gainera, Urbil laguntzaile gisa sartu da. Edizio honetan, Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko bederatzi film ditu. Horietatik hiru, kontuan izanik Zinemaldian izango dutela mundu-estreinaldia, Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko hautagai izango dira, Zinemaldiko beste sail batzuetako beste bi lanekin batera. Horrela, guztira bost ekoizpen lehiatuko dira 20.000 euroko saria eskuratzeko filmaren ekoiztetxeentzat.
Migratzaileek Europara iristeko egindako bidaia dramatikoa da Fermin Muguruzaren (Irun, 1963) Bidasoa 2018-2023 dokumental berriaren ardatza. Errealizadore eta musikari gipuzkoarrak Zinemaldiko hainbat sailetan erakutsi izan ditu bere lanak, hala nola Zabaltegin (Zuloak, 2012), Zinemiran (Black is beltza, 2018) eta Belodromoan (Black is beltza II: Ainhoa, 2022).
Zinemiran ohikoa da, halaber, Josu Martinez (Bilbao, 1986), beste edizio batzuetan Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen (2010) eta Paperezko hegoak (Alas de papel, 2021) filmak aurkeztu ondoren bi filmekin izango baitugu berriz sailean: batetik, Bizkarsoro alegiazko herri batean kokaturiko bost istorio errealez osatuta dago; bestetik, Mirande, film baterako zirriborroa –Zinemira sailari amaiera emango dion lana– Jon Mirande idazlearen bizitza eta lanerako hurbilketa bat da.
Arestian aipaturiko hiru filmez aparte, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehian ariko dira beste sail batzuetan bildutako beste bi film. Lehenik eta behin, Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) El sueño de la sultana animazio-filma izango dugu Sail Ofizialean; eta bestetik, Bertha Gaztelumendi (Irun, 1962) eta Rosa Zufía (Tutera, 1958) zuzendarien Arnasa betean, emakume zinegileak / A Deep Breath, Women Filmmakers (A pulmón, mujeres cineastas), irailaren 26rako programatua, Victoria Eugenia Antzokian emango da Euskal Zinemaren Galaren barnean (euskal emakumeek sortutako zineman murgilaraziko gaituzte bi zinemagileek film horretan).
[…]MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA
JOSU MARTINEZ (ESPAINIA)Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Frantzia
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da
KLAUSURAKO FILMA
“XX. mendearen erdialdean, euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela erakutsi zuen Jon Miranderek bere prosarekin. Denek aitortzen diote garrantzia. Alabaina, tabua izaten jarraitzen du. Mirande arrazista, pedofiloa, nazia, misoginoa eta ezmorala omen zen. Miranderi buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika biziak sortzen dira. Ez dakigu zer egin idazlearekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut, baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena hari hitza ematea litzateke”. (Josu Martinez)
FERMIN MUGURUZA (ESPAINIA)Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
JOSU MARTINEZ (ESPAINIA)Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia – Espainia
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da
Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirik irauteko borroka.
ARNASA BETEAN, EMAKUME ZINEGILEAK / A DEEP BREATH, WOMEN FILMMAKERS
BERTHA GAZTELUMENDI (ESPAINIA), ROSA ZUFÍA (ESPAINIA)Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da
Basque Film and ETB Gala
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista dituen eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten duen dokumental honekin ospatu dugu. Emakumezko hiru urpekarik gidatu egingo gaituzte beren filmen gaietatik, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetik. Aitzindariak ezagutu eta zinema-jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beterano eta gazteen lanekin harrituko gara.
EL SUEÑO DE LA SULTANA / SULTANA’S DREAM (SULTANAREN AMETSA)
ISABEL HERGUERA (ESPAINIA)Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Alemania
Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da
1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.
Naiz ➝
Europarako migrazioek sortzen dituzten gatazka eta tragedietan jarri du begia Fermin Muguruza musikagile eta zinemagileak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen proiektu berrian: ‘Bidasoa 2018-2023’. Aurrerapen gisa, sarean jadanik ikusgai dago trailerra eta haren bidez irudika daiteke irundarraren asmoa: errealitate gordin honi izen abizenak jarri dizkie, alderdi gizatiarra lehen planora eramanez.
Dokumental formatuan, Bidasoa ibaiaren bi ertzeetarako bisita sakona proposatuko dio ikusleari, bizimodu hobe baten bila muga zeharkatu beste aukerarik ez duten etorkinak bertatik bertara ezagutu eta horien eskubideen alde lanean ari direnen ikuspegiari oihartzuna emanez.
Filmaren sinopsiak gogora ekartzen duen bezala, 2018ako udan Estatu frantsesak Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxiera ezarri zuen, gisa horretan Europako gainontzeko herrialdeetara iritsi nahi zuten etorkinen sarrera eragoziko zuelakoan. Muguruzak gaztigatzen duenez, erabakiak hamar hildako eragin zituen urtebetean: 2021eko apiriletik, Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko urtean itota zazpi pertsona hil ziren eta beste hiruk bizia galdu zuten urte bereko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Dokumentalaren bidez, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eman nahi izan die Muguruzak, eta baita aurpegia jarri ere. ikusleak Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkarien ahotik izango du egoeraren berri eta, horrez gainera, bertan bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu, «izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz», ziurtatzen du.
Etorkin horietako bakoitzaren biografiari errepasoa egiteaz batera alderdi gizatiarra lehen planora ekarri eta zenbakien atzean dauden pertsonak, eta hauen irrika eta ametsak, aurkeztuko dizkigu Muguruzak.
‘Bidasoa 2018-2023’ ez da musikagile eta zinemagile irundarrak Zinemaldian aurkezten duen lehen lana. Aurretik ‘Zuloak’ (2012), ‘Nola?’ (2016), ‘Black is Beltza’ (2018) eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022) aurkeztuak ditu jaialdi donostiarrean, guztiak arrakasta nabarmenaz.
Naiz ➝
Agur biraren atarian da El Columpio Asesino talde nafarra eta, udari amaiera emateko, soinu berri batekin aurkeztu du bere ‘Babel’ kantu ezaguna; soinu berriarekin, eta luxuzko gonbidatuekin. Izan ere, Fermin Muguruzak euskaraz abestu du bertsio berrian eta Joseba Irazokik, aldiz, ukitu berria eman dio kantuari bere gitarra jokoen bidez.
Suicide taldearen ‘Ghost Rider’ kantuko riff batean oinarri hartuta konposatu zuten nafarrek ‘Babel’ kantua, eta ‘Ballenas muertas en San Sebastián’ (Mushroom Pillow, 2014) diskoan ikusi zuen argia. Krisi betean sortutako kantua da, batetik 15M mugimenduari egiten diolako erreferentzia eta, bestetik, taldearen barne krisialdi garaian sortu zelako: soinu berri baten bila, sei hilabetez mendialdeko herri batean isolatu ziren taldekideak.
‘Babel’-en bertsio berriko ekoizpen lanak Arizaleta anaiek eta Daniel Uleciak egin dituzte eta Fermin Muguruza da protagonista: taldekideek behin baino gehiagotan aitortu dute musikagile irundarra euren gaztaroko erreferenteetako bat dela. Bertsioan, kantuaren zati bat euskaraz abesten du Muguruzak, ohikoa duen energiaz. Taldekideek azaldu dutenez, irundarrari askatasun osoa eman diote kantua nahi bezala moldatzeko, «guztizko konfiantza» baitzuten bere irizpidean.
Kantuan, gainera, euskal eszenako gitarra-jole onenetarikoa den Joseba Irazokik ere hartu du parte, ‘Babel’-i bestelako ukitu berezia emanez.
Bideoklipa, bere aldetik, Iñaki Lopez Perez-ek (CUTo) egin du, eta bertan Muguruza eta El Columpio Asesinoko taldekideak ikus daitezke, irudi distortsionatu baten atzean.
El Columpio Asesinok irailaren 14an ekingo dio ‘Gira Amarga Baja’ agur birari, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertuaren bidez.
Fermin Muguruza Ugarte (1963, Irún). Foi definido como umha das figuras mais influintes e carismáticas do panorama musical basco. Dizer Fermin é dizer Kortatu, Negu Gorriak ou os múltiples projetos que o polifacético artista euskaldum leva avante.
🎬 Muguruza estará na 35 ediçom apresentando @blackisbeltza.2.ainhoa que se projetará na Casa da Cultura de Salvaterra do Minho.
🗣️ Fermin também participará na mesa de ideias da tarde sob a legenda «Da resistência à hegemonia cultural».
Com a participaçom de Fermin Muguruza cumprimos o desejo de Manolo Soto, eterno presidente da SCD, de vê-lo no torreiro da festa.
📢 35 Festival da Poesia no Condado
📅 2 de setembro
📌 Salvaterra do Minho
«Crees que podré optar a un “Goya” para el mejor actor secundario? Eutsi gogor Fermintxo eta txistu eta abutxeoen aurka altxa zure ukabila harrotasunez!» – Saluren mezua faxisten jazarpena pairatzen ari nintzela Sevillan.
Agur eta ohore lagun handia.
Fallece Jabier Salutregi, periodista siempre y encarcelado por dirigir ‘Egin’
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU