Data hau baliatuz, Bilbon izanen diren talde gonbidatuak iragarriko ditut:
![](https://www.muguruzafm.eus/wp-content/uploads/2024/11/muguruza-fm-deskontrol-732x1024.jpg)
Abenduak 20: DES-KONTROL
Faxismoaren aurka diskotik (2008) anai-arrebak bilakatu dira niretzat.
Iñigo omentzeko 2019ko abenduaren 17an elkarrekin aritu ginen @kafe_antzokia -n.
Gero ere Zaballako gartzelan izan ginen elkarrekin, eta laster Martuteneko gartzelan ere bai.
![](https://www.muguruzafm.eus/wp-content/uploads/2024/11/muguruza-fm-bad-sound-732x1024.jpg)
Abenduak 21: Bad Sound
Auzo-harrotasuna.
Anaia hil eta gero, lehorrean ez, baina Itsas-martxan aritu ginen 2020an.
Aurten oraindik hunkitzen nauen Moskuko jaietan ere aritu ginen elkarrekin, Kortaturen 40. Urtemuga ospatzen.
Bi talde hauei bereziki eskertuta nago, beraiek izan dira akuilua egingo dudan bira gauza dadin.