Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Naiz ➝
Iazko abenduaren 17an Biarritzen abiatu eta urriaren 4an Iruñean helmuga izango duen 40. urteurreneko nazioarteko biran sartuta dago buru-belarri Fermin Muguruza. Hamaika urtez nazioarteko birarik egin gabe egon ostean, errepidera itzuli da artista irundarra, 40 urteko ibilbide musikala errepasatuko duen mundu bira batekin.
Hainbat hitzordu ditu lotuta: Paris, Dublin, Txileko Santiago, Bogota, Erroma edo Tokion joko baitu hurrengo hilabeteetan.
Atzo, Bartzelonako Sant Jordi Palau-n eskaini zuen kontzertu jendetsu, bero eta, zergatik ez, hunkigarriak argi utzi zuen zerbait: ‘lehoi asmatikoa’ ikusteko gosea zegoela Katalunian, belaunaldi erreibindikatzaile baten soinu bandaren parte garrantzitsua baita. Esaterako, bideoan ikusten den legez, aretoa euskaraz kantatzen jarri zuen Kortaturen kanta mitiko batekin: ‘Sarri, Sarri’.
«Eskerrik asko Bartzelona. Próximo salto, Madrid», idatzi du gaur Fermin Muguruzak bere sare sozialetan. Bira honetan musikari irundarrak emango duen kontzerturik jendetsuenetako bat izan daiteke Bartzelonan atzo eman zuena, datorren otsailaren 15ean Madrilen eta ekainean Donostiako Anoeta estadioan emango dituenekin batera.
Madrilgo hitzorduan ‘cumbiatón’ feminista lantzen duen madrildar Tremenda Jauría taldea izango du lagun oholtza gainean.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept