Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Iragan ostiralean hasi zen Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa eta dagoeneko ikus daitezke zinema aretoetara sartzeko ilara luzeak, nahiz filmak iragartzen dituzten panel handiak. Tartean, euskal zinemak izan du bere lekua eta horren aurkezpena irailaren 1ean egin zen Donostiako Tabakaleran. Programatu dituztenen artean, hamalau lan dira euskarazkoak.
Euskal zinemari eutsita, Bidasoak ordezkaritza bikoitza izango du aurtengo Zinemaldian, Bertha Gaztelumendi eta Fermin Muguruza zinema zuzendari irundarren azken lanak proiektatuko baitira. Hurrenez hurren, Arnasa betean, emakume zinegileak eta Bidasoa 2018-2023 dira irundarren lanen izenburuak eta, biak ala biak, Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian arituko dira.
Gaztelumendik Rosa Zufia nafarrarekin batera landutako Arnasa betean, emakume zinegileak gaur estreinatuko dute, Principe 9 aretoan. Gaurko saiorako oraindik sarrerak salgai daude baina biharkorako, aldiz, ez. Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dutela adierazi dute Gaztelumendi eta Zufia zuzendariek BERRIArekin izandako elkarrizketan. “Gure galdera nagusia hori izan da: zer falta zen zineman emakumeak ez zeudelako kameren atzean? Zer ekarri dute?”.
Bestetik, Muguruzak ere badu zer kontatu eta Bidasoa 2018-2023 dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian. Bidasoa ibaia “hiltzen duen ibaia” esanetatik abiatuta, Bidasoa “bizitza” dela aldarrikatuko du bere azken lanean. Horretarako, filmerako hainbat elkarrizketa egin ditu Irungo Harrera Sareko edota Bidasoa Etorkineko kideei, nahiz Irun eta Hendaia arteko kontrol polizialen arrazismoa pairatu duten beste herritar batzuei, Amets San Millan, Essoh Romeo eta Pilar Janelari. Ostegunean izango da estreinaldia eta sesio horretarako eta gainontzekoetarako agortuta daude sarrera guztiak.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept