Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Berria ➝
«Beharrezkoa» eta «urgentziazkoa»; hala definitu du Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak (Irun, Gipuzkoa, 1963) bere azken lana: Bidasoa 2018-2023 dokumentala. Migratzaileek Europara iristeko egindako bidaia kontatzen du, Bidasoaldean hildakoak gogoratu, indarkeriaz inposatutako mugak eta kontrol arrazistak salatu… Muguruzak azaldu du Black is Beltza II: Ainhoa filma aurkezten ari ziren bitartean aritu direla dokumentala egiten, eta prozesua «neketsua» bezain «aberasgarria» izan dela. Gustura dago, baina, emaitzarekin. «Kontatu egin behar zen hemen gertatu dena, eta gertatzen ari dena». Egunotan Zinemaldian izango da ikusgai; ordu gutxitan amaitu ziren sarrera guztiak.
2018-2023ko urteak jarri ditugu islatu nahi dugun momentua zehazteko. Berehala konturatu ginen 2018an Frantziako Estatuak jarri zituen kontrolak erabat arrazistak zirela, eta ez zutela inongo zentzurik. Segidan etorri zen lehen hildakoa; Frantziako Estatutik bi aldiz kanporatu ondoren, bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Egundoko kolpea izan zen. Gure asmoa Black is Beltza II: Ainhoa pelikula egitea zen, baina etengabe horrelako gertaerek zeharkatzen zuten gure ekinbidea. Protesta egitera ateratzen ginen, baina inpotentzia handiz, beste hildako bat zetorren. Eta beste bat. Eta horrela, bederatzi lagun arte, beraien azken arnasa Bidasoan eman zutenak.
Etengabe nioen: Black is Beltza egingo dugu, eta, bukatzean, zerbait egin behar dugu honekin. Pentsatu nuen oso interesgarria izan zitekeela horrelako sorkuntzazko dokumental bat egitea, non posible zen testigantzak biltzea, Bidasoaldeko musikarien zenbait kantu erabiltzea, eta, animazioaren bidez, hemen hil diren migratzaile bakoitzaren ibilbidea azaltzea. Hori zen helburua: dokumentu batean geratu, eta kontatzea hemen zer gertatu den eta zer gertatzen ari den.
Dudarik gabe. Eta, gainera, lotura du orain arte egin ditugun beste lanekin. Azken finean, Black is Beltza arrazakeriaren kontrako oihu bat ere bada.
Dokumental batean, mutur batetik tiraka hasi, eta ez dakizu nola bukatuko duzun. Ez nuen erreportaje periodistiko bat egin nahi; protagonista batzuk hartu, eta horien testigantzak bildu nahi nituen. Garbi nuen Gari Garaialdek izan behar zuela bat. Begiak jarri dizkigulako; berak erakutsi digu zer gertatzen den. Esan zidan Harrera Sarean ezagutu zuela Anaitze Agirre, eta gauza interesgarri batzuk finkatu zituen hark. Horren arabera hasi nintzen beste protagonistak bilatzen; Bidasoa Etorkinekin elkarteko Aintzane Lasarte, esaterako. Anaitzek denbora osoan zera azpimarratzen zuen, mezu positiboa transmititzen duen zerbait egin behar genuela. Nahikoa da migratzaileak beti heriotzarekin lotzea. Hala, oso interesgarria iruditzen zitzaidan Romeoren istorioa kontatzea. Gero, Pilar ezagutu nuen; polita da jakitea nola pertsona bat ahaldundu daitekeen musikaren eta dantzaren bidez.
Pentsatzen aritu nintzen horiek nola elkartu, eta erabaki nuen ibaiak lotu behar zituela. Horretarako, beti txirrinduan dabilen lagun bat dago, Amets; ibai alboko bidea egiten ari den bitartean bere istorioa kontatzen du, eta hor, toki bakoitzean, beste protagonista bat dago. Bide horren bidez istorio bakoitza josten da.
Hori izan da helburu argi eta garbia. Migratzaileak hilda agertzen hasi zirenean, zenbait hedabidek bestelako mezu bat transmititu zuten. Eta jakina, mediatikoki badu bere indarra: Hiltzen duen ibaia, edo Bidasoa ibaia eta bere tranpa mortala. Horrela desbideratzen da, hain zuzen ere, hor gertatzen ari dena. Hori dela eta, gure kartelean bertan ere jarri dugu ibaiak ez duela hiltzen. Politika arrazistek hiltzen dute.
Guretzat, bizitza da ibaia. Dokumentalean, testigantzen bidez, etengabe azaltzen da hori. Eta ez dugu hitzen bidez soilik azaldu, baita irudien bidez ere. Horretarako, dronearen erabilera ere badago. Alde batetik, ikusteko guretzat ez dagoela ez estatu frantsesa ezta estatu espainola ere, hori dena Euskal Herria dela, biziki maite dugun zona bat, eta hor muga bat ezarri zigutela, muga administratibo bat. Baina, horretaz aparte, badago edertasun basati bat ere. Hori ere azaldu nahi genuen, eta horretarako erabili dugu hari narratiboa, Amets bidaia hori egiten.
Bai, hori da azken urteetan ikasi dugun zerbait, eta oraindik ikasten ari garena. Batez ere, hori azpimarratu digute elkartasun edo sostengu elkarteetan lan egiten dutenek. Dokumentalean argi agertzen da Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteen ahotsean. Ez dira zenbakiak; izen-abizenak dituzte, gizakiak dira. Horregatik, garbi izan genuen Bidasoan hil diren bederatzien izenabizenak jarri behar genituela.
Gero, animazioaren bidez, ibilbideak egin ditugu, mapak. Iruditzen zitzaidan teknika oso baliagarria zela. Eta, dudarik gabe, erakutsi behar nuen bakoitza ze herritatik zetorren, eta ahal bazen, nahiz eta informazio gutxi izan, esan norekin zegoen erlazionatuta, eta jarri ze lan mota egiten zuen. Beraien senideei bidaltzen zizkieten zenbait mezu ere lortu ditugu. Benetan hunkigarriak ziren. Bat-batean, Aljeriako gazte batek amari gutun bat idaztea, esaldi batekin: «Ama, zu zara dena». Amak hori irakurtzean badaki semea kanpoaldera joan zaiola beste bizimodu bat bizitzera, bere bizitza propioa egitera; gero, hil egiten da. Hil egiten da, trenak harrapatuta. Oso-oso labur kontatu ditugu bederatzi lagun horien ibilbideak, baina uste dut iristen dela mezua: aizue, ez dira zenbakiak, izen-abizenak dituzte, senideak dituzte, lagunak… eta gurekin geratu dira hemen, Bidasoan. Ezin izan dute jarraitu, politika arrazistek hil dituztelako.
Esfortzu handia egin behar izan dut, baina dokumentalgintzak sekulako aberastasuna ematen dizu pertsona moduan, jantzi egiten zara. Izugarria izan da, eta asko ikasi dut. Tresna ona izango da munduari hemen gertatzen ari dena erakusteko.
Argazkia: Maialen Andres / Foku
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept