Website created by:
uriartedesign
uriartedesign
Website created by: uriartedesign
Kazeta ➝
‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentalaren bidez, Fermin Muguruzak Bidasoko alde bietako ahotsei aurpegia jarri die, ibai horretan gertatzen ari den tragediari oihartzuna emanez. Dokumentala Europako migrazioen gatazka eta tragedietan oinarritzen da, eta Muguruzak Donostiako Zinemaldian aurkeztuko du, Irizar saria eskuratzeko lehian. Ondotik, urriaren 20tik aitzina izanen da ikusgai zineman.
2018an frantziar Estatuak Bidasoko muga itxi eta kontrolatzeari ekin zion, Hego Euskal Herritik Europako gainontzeko herrialdeetara iritsi nahi zuten etorkinen sarrera eragozteko. Bertatik abiatzen da filmaren sinopsia, erabaki horrek urtebetean hamar hildako eragin zituela, 2021eko apiriletik hasita Bidasoa ibaian zazpi pertsonak bizia galdu dutela eta urte hartako urrian beste hiru Ziburun tren batek harrapatuta hil zirela gogora ekarriz.
Fermin Muguruzak dokumental honetan etorkin horietako bakoitzaren biografia eta nortasuna azaltzen ditu, alderdi gizatiarra lehen planora ekarri eta zenbakien gibelean diren pertsonak agerian emanez: «izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz», ziurtatzen du.
Horrela, bi aldeetako hainbat ekintzaileren bidez ematen da tragediaren berri, hala nola, Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkarien ahotik. Migrazioaren gatazka eta tragediak eragiten dituen erronkak agerian uzten dituen lana, Muguruzak #RacistPoliticsKill hastagarekin ezagutarazi duena sare sozialetan.
The privacy policy has been updated due to the new data protection regulations and our commitment to transparency. Although we are not modifying the way we use and share your data, we believe that you have to be informed of your data that we collect, how we treat it and what options and control you have. Cookie SettingsReject All Accept