Artista polifazetikoa, ekintzaile eta herri eragile sutsua da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Ska, Dub, Rap edo Punkaren inguruan Euskal Herriak izan duen aitzindari eta iraultzaile handienen artean dago inongo zalantzarik gabe. Ezkertiarra, abertzalea eta internazionalista izanik, aktibismoa bere musikaren erdigunean jarri izan du beti eta hitza, arma politiko eraginkorra dela erakutsi izan du estilo eta garai ezberdinetan zehar.
Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, 80eko hamarkadatik hasi eta gaur egunerainoko bidaia musikala egingo dugu Muguruzaren ibilbidea errepasatuz.
Playlista:
Negu Gorriak – Hitz Egin (Ideia Zabaldu // 1995)
Kortatu – Sarri Sarri (Kortatu // 1985)
Kortatu – Hay Algo Aquí Que Va Mal (El Estado de Las Cosas // 1986)
Kortatu – La Linea del Frente (Azken Guda Dantza // 1988)
Kortatu – After Boltxebike (Kolpez Kolpe // 1988)
Negu Gorriak – Radio Rahim (Negu Gorriak // 1990)
Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)
Fermin Muguruza – Urrun (Brigadistak Sound System // 1999)
Fermin Muguruza – Guayaquil City (FM 99.00 Dub Manifest // 2000)
Fermin Muguruza – Euskal Herria Jamaika Clash (Euskal Herria Jamaika Clash // 2006)
Fermin Muguruza – Kolore Bizia (NOLA? Irun meets New Orleans // 2015)
Fermin Muguruza & Chalart58 – Ulrike Meinhof – Muxu Molotov (feat. MATAH) (Black Is Beltza // 2020)