Irunero ➝
Landetxa auzo elkarteak antolaturik, Afrika Auzoan jardunaldia egingo da asteburu honetan. Azaroaren 8an, ostiralean, Bidasoa 2018-2023 dokumentala emango da. Azaroaren 10ean, igandean, berriz, bazkaria eta dantza erakustaldiak egingo dira. Jatorri afrikarra duten auzoko bizilagunek prestatutako ekintzak dira.
Auzoko harrera planaren baitan, Landetxako auzo elkarteak ekintza berri bat antolatu du. Afrika Auzoan izenburuarekin, jatorri afrikarreko auzoko bizilagunek hainbat ekintza prestatu dituzte. Ekintzak Bizkaia kaleko 15. zenbakian dagoen auzo elkartean egingo dira. Lehena, azaroaren 8an, ostiralean, izango da. Arratsaldeko 19:30ean Fermin Muguruzak zuzendutako “Bidasoa 2018-2023” dokumentala emango da, zineforum formatuan.
Azaroaren 10ean, igandean, arratsaldeko 14:00etan bazkaria egingo da. Bazkarirako sarrerek 12 euroko prezioa izango dute eta Estankoan, Bar Nuevo, AE Taberna eta Otazpi Tabernan eskuratu ahalko dira. Bazkariko menua hauxe izango da: Entsalada, arroza, oilaskoa, postrea, ogia eta edaria. Gainera, halal eta begetarianoentzako aukerak eskainiko dira. Sarreren salmentaren bitartez bildutako dirua kale egoeran daude afrikarrak laguntzeko erabiliko da.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera dantza erakustaldia egingo da. Musikaren bidez afrikar giroa sortzeko Doctor Dancek, Itziarrek eta DJ Sista Katak emanaldia eskainiko dute.