Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
«Ez du Bidasoak hiltzen, politika arrazistak baizik!» egiaztatzen du Fermin Mugurazak bere ‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentalean. Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan ondotik, orain Hendaiako ‘Les Varietes’ zineman deskubritzen ahalko da Muguruzaren azken lana, azaroaren 5ean, igandea, 19:00etan, topaketa-gaualdi baten bidez.
Proiekzioa bukatzean, Fermin Muguruzak ikusleen galderei eta oharrei erantzungo die. Bidasoa Etorkinekin elkarteak pintxo-pote bat eskainiko du eta Maygred F. Bourricaudyren (Duo Jade) kontzertu batekin bukatuko da gaualdia. Filmaren proiekzioa eta topaketa euskaraz izanen dira.
Frantziar Estatuak 2018an muga hetsi izana, Hego Euskal Herritik Europako gainontzeko herrialdeetara heldu nahi zuten pertsonen sartzea eragozteko, eta polizia kontrolen ondorio kaltegarriak salatuak dira filman zehar; «politika arrazista eta hiltzaile» horrengatik, Bidasoako muga horretan biktima izan diren pertsona migratzaileen historia kontatuz.
Etorkin horietako bakoitzaren biografia eta nortasuna azalduak izanen dira, alderdi gizatiarra lehen planora ekarri eta zenbakien gibelean diren pertsonak agerian emanez: «izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz», ziurtatu du dokumentalaren zuzendariak. Dokumentala Ipar Euskal Herrian zehar proiektatua izanen da abenduaren 1etik goiti. Dokumentalaren trailerra hemen ikus daiteke.
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO