uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Argia ➝
1988ko maiatzaren 7an, Espainiako poliziak Irunen atzemandako 150 kilo kokaina desagertu ziren, inork ikertu gabe. Ia mila kilo kokaina atzeman zituztela jakinarazi zuten eta bi urtera jakin zen bi egunera 850 zirela zeuzkatenak, azalpenik gabe. Gertaeran oinarriturik, Negu Gorriak taldeak gertaerei buruzko Ustelkeria abestia kaleratu zuen 1991ko Gure jarrera diskoan, Enrique Rodriguez Galindo Intxaurrondoko kuarteleko burua seinalatuz. Galindok salaketa jarri zuen –eta 2001ean epaiketa galdu– taldearen eta Esan Ozenki diskoetxearen aurka, elkartasun oldea eraginez. 1989an abiatutako “Navajas txostenak” Intxaurrondoko Guardia Zibilaren hainbat buruzagi narkotrafikoko operazioekin lotzen zituen, baina txostena “desagertu” egin zen. Entzun abestia jarraian:
Iturria: Desaparecen 150 kilos de cocaína aprehendidos por la policía en Irún y nadie lo investiga (El Pais)
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU