uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
SSIFF70 ➝
Fernando León de Aranoak Joaquín Sabinari buruzko bere dokumentala aurkeztuko digu, ‘Sintiéndolo mucho’, musikagilearekin berarekin eta Leivarekin batera
Paco Leónek zuzendutako ‘Rainbow’ filmaren estreinaldian Dora, Ayax Pedrosa eta Wekaforé antzezleak izango dira, baita filmeko beste aktore batzuk ere, hala nola Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo eta Hovik Keuchkerian
Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak ‘Black is beltza II: Ainhoa’ erakutsiko du Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio de la Torre, Ariadna Gil eta Darko Peric antzezleekin batera
Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez kenduta egon ondoren, Belodromoko emanaldiak berreskuratu egingo ditu Donostia Zinemaldiak 70. edizio honetan, ia 3.000 ikus-entzulerentzako edukiera eta 400 metro koadroko pantaila bat dituen zinema-areto erraldoi batean. Aurten programatutako hiru mundu-estreinaldien aurkezpenetan, zuzendariez gain, dagozkien lantalde artistikoetako pertsona ugarik hartuko dute parte, eta nabarmentzekoak izango dira, horien artean, musikaren munduko zenbait pertsona garrantzitsu.
Belodromoak larunbatean (hilak 17) irekiko ditu bere ateak (zehazki, 20:00etan), Sintiéndolo mucho / Feeling It dokumentalarekin. Fernando León de Aranoak Joaquín Sabina kantautoreari buruz egindako dokumental horren aurkezpenean, gainera, Sabina bera eta Leiva musikaria izango dira zuzendariari lagun egiten.
Egun bat geroago (igandea), 20:00etan, Rainbow filmaren txanda izango da. The Wizard of Oz (Ozeko Aztia) film klasikoari Paco Leónek egindako begirada horren emanaldian, berretsi dutenez, zinemagilea bera, musikaren arloan esperientzia duten antzezleak –hala nola Dora filmaren protagonista, Ayax Pedrosa eta Wekaforé– eta filmeko aktore-zerrendako beste pertsona batzuk –adibidez, Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo eta Hovik Keuchkerian– izango dira.
Azkenik, Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak Black is beltza II: Ainhoa bere animaziozko filma aurkeztuko du, eta, pertsonaiei ahotsa jartzen dieten hainbat aktore izango dira aurkezpenean: Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio de la Torre, Ariadna Gil eta Darko Peric.
Film bakoitzerako sarrera indibidualen prezioa 8,25 eurokoa da eta saio bakoitzeko lau sarrera eros daitezke. Erosketa bakar batean hamar edo gehiago erosiz gero, %25eko deskontua aplikatuko da.
Sarrerak erosi
Jatorrizko berria irakurri
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU