
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Berria ➝
Eszenifikazio ikusgarria, musikarien bikaintasuna, haien arteko sinkronizazio akasgabea, soinuaren kalitatea, errepertorioaren hautaketa zaindua, abestien ordena, batetik besterako jarraitutasun landua eta doinu zaharrak eta berriagoak gaurkotasun berberaz jotzeko naturaltasuna. Horra Fermin Muguruzaren bandak Parisko aste antikolonialistaren barruan eskainitako akelarrea esplika lezaketen zenbait adibide. Eta hori gutxi balitz bezala, Fermin Muguruzaren beraren gaitasun txundigarria. Harena lidergoa baino zerbait gehiago da. Harena ikus-entzuleak transformatzeko eta kontzertuaren parte eta protagonista sentiarazteko magia da. Harenak, motz esanda, ez du parerik.
Begiak arranpalo eta irribarre ezin zabalagoaz egiten zion so publikoak ikuskizunari, eta, halaber, etxeko sukaldean balego bezala kantatzeari eta dantzatzeari utzi gabe. Berea baitzen festa, Fermin Muguruzaren bandarena bezainbeste. Eta han biziberritzen eta ospatzen ari zena herri baten bizinahiaren 40 urteko grina baitzen, Fermin Muguruzaren ibilbide oparoarena bezainbeste. Ezerk ez zuen bi ordu eta erdiko libertimendua ilundu, ezta anaiari eskainitako perla sentituak ere. Iñigoren heriotzari baino gehiago, haren bizitzari egin baitzioten gorazarre, Lide Hernandoren ahotsaren indarrez —bide batez, zer-nolako talentua Hernandorena!—. Ez da esajerazioa La Cigale aretora bildutako milaka lagunek Iñigo bertan sentitu zutela esatea.
Arrazoi zuen Muguruzak biraren harira esandako hitzetan: Parisko kontzertuak ez baitzuen iraganaren nostalgiarik transmititu; talde ezin potenteago baten proiekzioa eta haien aldeko harrotasuna nagusitu baitziren minutu oro.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU