Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Berria ➝
2018ko udan, Frantziak kontrola eta itxiera ezarri zituen Pirinio Atlantikoetako Bidasoko muga naturaleko pasagune batzuetan, sarrera eragozteko Europako beste herrialdeetara igaro nahi zuten etorkinei. Horrek hamar hildako eragin zituen urtebetean: zazpi pertsona ito ziren Bidasoa ibaiko uretan, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, eta beste hiru hil ziren 2021eko urrian, Ziburun (Lapurdi) tren batek harrapatuta. Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 dokumentalean, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain —Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariei—, gogora ekarri dituzte bizia galdu dutenak: izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu horretan tragedia gizatiartuz. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala. Ondotik, herriz herri aritu dira lana proiektatzen. Gaurtik aurrera, Primeran plataforman izango da ikusgai, doan.
Muguruzak nabarmendu du dokumentalak bidea egiten jarraitzen duela. «Ibaiak ez du hiltzen. Ibaia bizitza da, bi ertzak besarkatzen ditu. Migrazio politikek hiltzen dute. Hemen gertatzen ari denari ahalik eta ikusgaitasunik handiena ematea helburutzat hartuta, Bidasoari egindako amodiozko kantu-dokumentala egiten saiatu gara». Talka Records & Films ekoiztetxeak egin du dokumentala, eta Jone Unanua da ekoizlea.
Hurrengo egunetan, dokumentalaren hainbat proiekzio egingo dituzte: hilaren 10ean, Bergaran (Gipuzkoa); 17an, Kanbon (Lapurdi); 18an, Iruñean; 19an, Ultzaman (Nafarroa) eta Abadiñon (Bizkaia); 20ean eta 21ean, Leitzan (Nafarroa); 21ean, Baztanen (Nafarroa); eta 27an, Lezon (Gipuzkoa).
Dokumentala Filmin ordainpeko plataforman ere ikusgai dago.
Gaur bertan, Primeran plataformako katalogoan beste eduki batzuk gehituko dituzte: Norvegiako Elven telesaila, Suediako Hondartzako hotela 2 telesaila eta herrialde horretako Udaren amaiera telesaila. Trumoia bihotzean telesaila ere jarriko dute.
Primeran plataforman, bestetik, Vaya semanita gaztelaniazko saioaren umorezko hainbat esketx jarriko dituzte.
Hilaren 8an, berriz, FITeran saio berria estreinatuko dute. Iñigo Vicensek gidatuko du. Plataformak iragarri duenez, kirola, indarra eta mugimendua garatzeko asmoa izango du saioak. Pertsonaia ezagunek ere parte hartuko dute ataletan; aurrenekoan, Egoitz Txurruka Txurru telebista aurkezleak. Kirola egiten duten herritarrentzako programa izango da. Bost atal izango ditu.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES