- 28th of September: VALENCIA – Cines BABEL: sold out,
- 30th of September: BARCELONA – Cinemes Girona
| We will publish the list of theaters with the film programmed soon
| We will publish the list of theaters with the film programmed soon
Goiena ➝
Maria Cruickshank aktorea (Oñati, 1989) Zinemaldiko alfonbra gorritik, Kursaaleko terrazatik, igaroko da ostiral goizean, hilak 23, 11:30ean. Izan ere, jaialdi horretan proiektatuko da lehenengoz Fermin Muguruzaren Black is beltza II: Ainhoa pelikula. Estreinaldi handietarako sail herrikoien aretoan, hau da, Belodromoan, sarrera guztiak –3.000 denera– agortu dira marrazki bizidunez osatutako ikus-entzunezkoa primizian ikusteko. Ostiralean bertan izango da hitzordua, 20:00etan.
Ferminek zuzendutako aurreko pelikulan paper txiki bat egin nuen, esan bezala, Manex protagonistaren bikotekidea, Amanda, interpretatuz. Orduan ezagutu nuen lantalde osoa, eta duela bi urte eta erdi inguru berriro deitu zidan Ferminek, esateko nigan pentsatu zuela bigarren filmerako, gidoia bidaliko zidala eta irakurtzeko. Berehala erantzun nion baiezko borobila. Istorioak sekulako indarra dauka eta Ferminekin oso gustura aritzen naiz lanean: pertsona zein lankide ona eta gertukoa da. Ainhoa moduko pertsonaia bati ahotsa jartzea sekulako aukera polita izan da niretzat.
Hala da. Lehenengo filma 60ko eta 70eko hamarkadan kokatzen zen, garai hartan jaio zen Ainhoa, haren amaren heriotza krudela tarteko. Oraingo hau 80ko hamarkadan dago girotuta. Kuban bizi da Ainhoa, baina Euskal Herrira abiatuko da sustraien bila, aita Manex, esan gabe doanez, euskalduna baita. Hari zer gertatu zitzaion jakin nahi du. Iruñean dagoela, Egin egunkarian lan egiten duen Josune –Itziar Ituño– ezagutuko du. Lagunak egin eta abenturatan hasiko dira segituan: Libanora, Marseillara, Afganistanera… joango dira bidaian, eta, noski, gauza piloa gertatuko zaizkie.
“FILMEKO ATZERRIKO KANTUEK ASKO TXUNDITU NAUTE”
Eroso. Polita izan da Ainhoak eta biok amankomunean gauza asko ditugula ikustea; hura euskalduna eta kubatarra da, eta ni euskalduna, baina nire aita Karibeko irla batekoa da. Izaerari dagokionez, fikziozko pertsonaiak egia bilatzeko eta justizia egiteko nahia du, oso borrokalaria da, ez dauka beldurrik eta beti doa aurrera. Ni neu ere halakoa naiz; beraz, ez zitzaidan ezer kostatu Ainhoaren azalean sartzeak. Oso erraz fusionatu naiz. Ainhoak dio: “Beltza naiz eta harro nago!”. Eta nik ere berdin pentsatzen dut. Ezberdintasun txiki batzuk egongo dira, baina, oro har, nahiko identifikatuta sentitzen naiz harekin.
Justu kontrakoa! Ia esaldiro genbiltzan barrezka, nahiz eta gauza serioa izan. Ferminekin horrela izan ohi da, haren energiak kutsatu egiten zaitu, eta broma giroa nagusitzen da beti.
“FERMINEK ENERGIA TRANSMITITZEN DU, ESKERTZEKOA DA”
Ahotsa jartzea aktorearen eginbeharretako bat izaten da; film bat bikoizten bada, sarri jatorrizko aktoreak berak jartzen du ahotsa bikoizketan, edo grabaketako esaldiren bat gaizki badago, post-produkzioan zuzendu daiteke audioa bakarrik grabatuta. Baina marrazki bizidunetako lehen esperientzia Black is beltza-n izan zen. Oraingoan, askoz testu gehiago izan dut, jakina.
Bai, arrazoi askogatik. Hasteko, saiakera piloa egin behar izan ditugu: hasierakoak marrazkirik gabe, gero marrazkiekin… Bidaia luzea izan da, noizean behin gelditzen ginen aurrera egiteko. Ahotsa Elkar estudioan grabatu dugu, Donostian. Aktoreok banaka joaten ginen grabaketak egitera. Elkarrizketa baldin banuen beste pertsonaia batekin, batzuetan ez zegoen bestearen jatorrizko audiorik, eta, baldin bazegoen, ba, hori entzunda grabatzen nuen. Aktoreok, gehienez ere, estudioan gurutzatzen ginen, eta kito.
Asko aurrez ezagutzen nituen: Itziar Ituño, Mikel Losada, Eneko Sagardoi, Miren Gaztañaga, Jon Plazaola, Ramon Agirre… Badaude batzuk ez nituenak ezagutzen; Darko Peric eta Antonio de la Torre, adibidez.
“AINHOA HARRO DAGO BELTZA IZATEAZ, BAITA NI ERE!”
Akustika trama gertatzen den tokiari lotuta dago erabat. Tokiko hizkuntzek eta musika taldeek presentzia nabarmena dute. Banda euskaldunen artean, Kortatu, RIP, Mikel Laboa, Barricada… eta halakoen kantuak entzungo dira. Ni neu, berriz, kanpoko musikak txunditu nau; Libanokoak, besteak beste.
Ingelesezko esaldiak interpretatzerakoan nire aitaren laguntza izan dut estudioan. Entzuten zuen nolako azentua jartzen nuen eta hobeto ahoskatzeko gomendioak ematen zizkidan.
Pieza labur batzuk bakarrik. Horrekin nahikoa dut jakiteko sekulako itxura izango duela azken emaitzak. Polita da ikustea nola muntatzen den hau dena. Hasieran, gidoiaz gain, ez zegoen ezer, ezta Ainhoaren irudirik. Bat-batean, ikusten duzunean ahotsaren, irudiaren eta musikaren arteko batasuna, sekulako indarra hartzen du denak.
Urte hauetan amatasunean murgildu naiz, bereziki. Batzuetan, lanarekin uztartu nezakeen; Go!azen grabatzerakoan, kasu. Proiektu politak ari dira sartzen azkenaldian, ikusiko dituzue!
Pelikularen beste pertsonai bat dela musika esanez hasi du Elkarreko musika arduraduna den Andres Kamio Jitu-k Black is Beltza II: Ainhoa pelikularen soinu bandaren aurkezpena. Bere alboetan zeuden Fermin Muguruza filmaren zuzendaria, eta Maite Arroitajauregi Mursego jatorrizko musikaren arduraduna eta konposatzailea.
Black is Beltza lehen pelikula 2018an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian eta bigarren zatia Euskal Herriko festibal entzutetsuenean aurkeztuko du ere hilaren 23an, 18:00etan, baina Belodromoan. Sarrera guztiak agortu dira.
BERRIAri Muguruzak adierazi zion “justizia poetikoa” dela bertan aurkeztea pelikula, Negu Gorriakek bederatzi urteko ibilbide juridikoa izan baitzuen Ustelkeria diskoaren ondorioz eta garaipena bertan ospatu zuten.
Hogei eta zortzi abesti kaleratu dituzte, disko eta binilo formatuetan. Arroitajauregik eman dituen xehetasunen arabera, “badaude kantu originalak eta badaude kantu original horiek batzen dituzten pasarte musikalak. Bestalde, Kortaturen bi bertsio daude, nire egin ditudanak, Zu atrapatu arte eta Ehun ginen“.
Lehenengo pelikula Anarik bertsionatutako Mikel Laboaren Apur dezagun katea, kanta dezagun batea abestiarekin amaitu zen, eta oraingoari lotura emango dion kantua izango da Muguruzaren hitzetan. Abesti hori faxismoaren aurka borrokatzeko dagoen armarik indartsuena kultura dela adierazteko erabili zuela gogoratu du zuzendariak.
Pelikularen bihotza beraiek jarri dutena eta Iñigo Muguruzarena dela esan du Ferminek. “Hor taupaka dago Iñigorena”. Bere anai gazteenari omenaldia da bigarren ikus-entzunezkoa. Ildo horretan, Mursegori lana enkargatzea ez dela kasualitatea izan argitu du: “Mursego izan zen Iñigorekin batera ikusi nuen azken kontzertua eta horrek beste balio sentimental bat ematen zion”.
PRO21 ➝ El pròxim 28 de setembre a les 20.15h als cines Babel de València podrem gaudir de la preestrena amb l’assistència i participació del seu director 😍😍
Entrades disponibles a taquilla per 3,90€ 😃
Zinemaldia · Festival Internacional de Cine de Donostia-San Sebastián
Belodromoa irailak 23: sold out.
Black is Beltza II: AINHOA
Zinemetan irailak 30 septiembre en cines.
23rd of September: BELODROMO – World premier.
Last tickets available here:
https://sansebastianfestival.janto.es/janto/
The soundtrack tracklist here:
Aizu! ➝
FERMIN MUGURUZA (Irun, 1963) Donostiako Zinemaldian egongo da: Black is Beltza II: Ainhoa filma jaialdiaren 70. edizioan estreinatuko da, irailaren 23an. Astebete geroago aurkeztuko da Espainiako zinema aretoetan; azaroan, berriz, Frantzian. M. Egimendi. Argazkiak: Amaia Zabalo.
Bigarren zatiek ez dute ospe onik…
Gauzak asko aldatu dira, batez ere telesailek hartu duten indarragatik. Orain, ezin da bigarren zatiez hitz egin. Ez dira protagonista beren beste istorio batzuk, baizik eta aurreko filmean ikusi genuen zerbaiten jarraipena, urte batzuk igaro ondoren. Black is Beltza I 1965ean hasi eta 1967an bukatzen da. Honetan, 85ean hasita, ekintza osoa 88an garatzen da. Hau aurreko protagonisten 21 urteko alabaren istorioa da. Orduko testuinguru historiko-soziala erakusten da, eta pertsonaia errealak fikziozkoekin nahasten dira.
“Zinemaldian egotea izugarria da, oso neurea sentitzen dut”
“Oso pozik nago filma Iparraldean berehala estreinatuko delako”
“Filmean, Iñigo anaia eta biok marrazki bizidun bihurtuta ateratzen gara”
“Herri honetan dugun aberastasunik handiena elkartasuna da”
“Zure bizilekuko hizkuntza hitz egiteak pertsona hobea bilakatzen zaitu”
“Arteak ez dauka ezer txarrik”
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
Urriaren 6an kaleratuko da komikia ere…
Bai, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez aldi berean plazaratzea lortu dugu. Frantziako edizioa Angulemako Azokarako plazaratu nahi dugu. AEBetan, gaztelaniazko bertsioa banatuko da, komunitate latinoarentzat, eta Latinoamerikan banatzea ere lortu dugu. Protagonista emakumea da, eta marrazkiak emakume batek egitea nahi izan dugu: Susana Martinek sekulako lana egin du, komiki zoragarria.
Artikuluaren zati hau bakarrik harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
KOLKOTIK
Autoan zoazela, musika ala irratia? Musika jartzen dut.
Zer eman dizu musikak? Nietzschek esaten zuen mundu honek ez lukeela zentzurik izango musikarik gabe. Ni horietakoa naiz.
Eta kendu? Askotan, osasuna.
Zer ez da falta inoiz zure hozkailuan? Garagardoa, kar-kar!
Zer plater prestatzen duzu ongi? Pasta, janari italiarra; zale amorratua naiz.
Larunbat gauerako planik onena? Oso gaupaseroa izan naiz, baina datorren urtean 60 urte beteko ditut. Farandulakoa naiz, gypsy-a, ijitoa; hortaz, ederrena kontzertu bat, oso berandu ez bada.
Zerk galarazten dizu loa? Joan zaizkidan lagun guztiek.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Euskal preso eta iheslari guztiak libre daude, etxean.
Pertsonaia historiko bat? Hildakoa, Otis Redding. Bizirik, Angela Davis.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean? Ahal badut, kirola. Edo telesail bat ikusi, kar-kar!
Zinemak daukan gauzarik onena? Beste mundu batera eramaten zaituela.
Eta txarrena? Arteak ez dauka ezer txarrik.
Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Asko sufritu duen eta bizitzaz gozatu duen pertsona bat.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Ez dut Periko Solabarriaren indarra izango, baina, ahalko banu, zenbait protestarekin bat egiten.
Bizitzako plazer txiki bat? Lagunekin elkartu, garagardoak edan eta algaraka barre egitea.
Zerk ematen dizu lotsa? Ondo pentsatu beharko nuke, lotsagabea naiz eta.
Eta beldurra? Asko maite dudan jendeari zerbait txarra gertatzeak.
Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Oso azkar sutzen naiz… Alferkeriak!
Labur esanda, nolakoa da Fermin Muguruza? Militantea.
Aizu! ➝
Aizu! AEK-ren aldizkariko azalean azaltzeak ilusio handia egiten dit, AEKarekin ikasi bainuen euskara.
Elkarrizketan… spoiler dexente @blackisbeltza.2.ainhoa filmaren inguruan.
A! Eta aldizkari berdinean, @anelindane ri elkarrizketa ere bai. Kriston alea beraz!
@pantailakeuskaraz
#blackisbeltza
SSIFF70 ➝
Fernando León de Aranoa will screen ‘Sintiéndolo mucho’, his documentary on Joaquín Sabina, together with the composer himself and Leiva
The premiere of ‘Rainbow’, directed by Paco León, will be accompanied by Dora, Ayax Pedrosa and Wekaforé, as well as other members of the cast, including Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo and Hovik Keuchkerian
The musician and moviemaker Fermin Muguruza will present ‘Black is beltza II: Ainhoa’ together with Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio de la Torre, Ariadna Gil and Darko Peric
Having ceased to exist for two years due to the Covid-19 pandemic, the San Sebastian Festival will return at its 70th edition to screenings in the Velodrome, on a giant screen with capacity for almost 3,000 spectators and a screen of 400 square metres. To introduce the three world premieres programmed this year, we will have the visit alongside their directors of several members of their artistic teams, including big names from the music scene.
The Velodrome will reopen its doors on Saturday 17 at 20:00 with the showing of Sintiéndolo mucho / Feeling It, a documentary by Fernando León de Aranoa on the composer Joaquín Sabina, who will accompany the director at the presentation alongside another professional colleague, the musician Leiva.
A day later, on Sunday at 20:00, it will be the turn of Rainbow, Paco León’s take on the classic The Wizard of Oz. Both the filmmaker himself and several actors with experience in the field of music have confirmed their attendance, such as the lead character, Dora, Ayax Pedrosa and Wekaforé, as well as other members of the cast including Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo and Hovik Keuchkerian.
Lastly, the musician and moviemaker Fermin Muguruza will show the animated film Black is beltza II: Ainhoa, whose introduction will also have the presence of many of the actors lending their voice to the characters: Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio de la Torre, Ariadna Gil and Darko Peric.
Individual tickets for each of these films cost 8.25 euros. Purchases are limited to a maximum of four tickets per showing. Purchases of ten or more tickets in a single operation will benefit from a 25% discount.
Kontzertu horren kartelaren erreplika egin du @mrzethecreator -ek “Black is Beltza II: AINHOA @blackisbeltza.2.ainhoa filmaren atzealde bat hornitzeko.
Eta irailaren 23an itzuliko gara Belodromora: https://sansebastianfestival.janto.es/janto/
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES