Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
2025eko ekainaren 14an Anoeta estadioan eskainiko duen kontzertuan jada 25.000 sarrera saldu dituztela jakinarazi du Fermin Muguruzak, eta, horregatik, beste 10.000 gehiago jarriko dituzte salgai orain. Asteartean bertan zabaldu dute horretarako aukera, www.muguruzafm.eus webgunean.
Muguruzak joan den apirilaren 20an iragarri zuen agertokietara bueltatzeko bira egingo zuela, 61 urte bete zituen egunean. Eta nazioarteko bira bat egingo zuela jakinarazi zuen handik gutxira. 11 urtez nazioarteko birarik egin gabe egon ondoren, datorren urteko birak 40 urte baino gehiagoko ibilbidea errepasatuko du. Hemezortzi kontzertu iragarri ditu, Europan, Amerikan eta Asian barna, eta 2025eko ekainaren 14an Anoeta estadioan joko du. Muguruzaren arabera, inoiz izan duen “erronkarik handiena” da Anoetan jotzea, eta nahiko luke emanaldi horrek balio izatea ondorengo hau ere aldarrikatzeko: “Euskaraz abestuz ere aritu daitekeela estadio handietan”.
Anoetakoa “arratsalde osoko festa bat” izatea nahi du Muguruzak, “festibal txiki baten antzerakoa”, eta, horregatik, hainbat artista gonbidatu ditu oholtzara. Adierazi du ez duela nahi soilik bera bakarrik egotea oholtzan, eta “anai-arreben” laguntza eduki nahi duela. Harekin batera izango dira Des Kontrol, Bad Sound System, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Palestinako DAM taldea. Muguruza: “Ezin dugu ziurtatu DAM taldea bertan egongo dela. 40 Minutu Rocken egon ziren, eta nirekin Zaballako kartzelan ere egon dira, baina gerra dela medio, genozidioa dela medio, ezin dugu ziurtatu Anoetan egongo direla”.
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES