Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Naiz → Iñigo anaia zendu zenetik Fermin Muguruzak ez du elkarrizektarik eman, baina hori aldatzeko nahikoa arrazoi ona iruditu zaio Telmo Trenorren ∫ateliteak saioko gonbidapena. Negu Gorriak-en samplegintza aztertu dute beste bi adituren konpainian: NG Sampleseko Kimo eta Snoid Jauna.
Kasualitateak ez dira maiz gertatzen eta, horregatik, polita da horiek nabarmentezea. Ekaineko egutegia esku artean hartu, egun bat hautatu eta gonbitea luzatu zion ´∫ateliteak Deluxe II’ irratsaioan parte hartzeko Telmo Trenorek Fermin Muguruzari. Negu Gorriak taldeak erabilitako sampleen inguruko «arkeologia musikala» egitea zen Trenorren intentzioa eta horretarako bildu nahi zituen NG Samples-eko Kimo eta Snoid Jauna eta, noski, Fermin Muguruza. Anaiaren heriotza gertatu zenetik elkarrizketarik ez du eman irundarrak. Dena utzi du bertan behera: kontzertuak, kolaborazioak, hedabideekin harrremanak, denbora bat hartu du berarentzako. Baina nonbait tentatu dio Telmo Trenorrek proposatutako gaiak eta baita konpainiak ere, eta horregatik heldu egin dio gonbiteari: «Ba egun ona aukeratu duzu! Justu gaur (ekainaren 25ean grabatu zen saioa) 30 urte betetzen dira Negu Gorriak-en ‘Jarrerak Aldatu’ diskoa kaleratu genuenetik.»
Asteazkenero gidatzen du Telmo Trenor disko ziztatzaileak ‘∫ateliteak’ saioa Naiz Irratian. Elektronika saioa da eta badu sekzio bat ‘Who is it’ izena duena. Bertan, kantuetako sampleak aztertu egiten dira eta jatorrizko abestiak entzuten. Esan daiteke sampleak direla beste kantu edo audioetatik hartzen diren mailegu musikalak eta maiz gertatu moduan teknika honen jatorriaren inguruan bertsio ugari daude. Batzuek diote XX. mende hasieran New Orleanseko jazzlariak izan zirela aitzindariak, maiz hartzen zituztelako beste kantuetako zatitxoak, eta progresioak egin abiadura azkartuz edo motelduz. Beste batzuek Pierre Schaeffer dute teknika honen sortzailetzat. Teoria honek dio Schaeffer musikarekin esperimentatzen hasi zela aurretik egindako grabazioekin: loopeatu, pitcha aldatu, abiadura azktartu eta moteldu….eta noski hau guztia posible egin zen grabagailuen komertzializazioa eman zenean, orduan, erabat demokratizatu egin zen samplegintza.
Negu Gorriak taldeko arkeologia musikal ariketa honetan ezin ziren faltatu Kimo eta Snoid Jauna, Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguez, hurrenez hurren. Twitterren ezagutu zuten elkar, norbaitek bota zuen erroka: Negu Gorriakeko zenbat sample ezagutzen dituzue? Eta haria luzea izan zen, oso luzea, hain luzea blog bat sortzeko adina eduki bildu zutela eta horrela sortu zuten Kimo eta Snoid Jaunak ‘Samples’. Dudarik gabe, altxor bat Negu Gorriaken grupientzako. Baina orain ezin da bisitatu, OVH interneteko azpiegitura enpresak izandako sutearen ondorioz ‘kaput’ egin zuen NG Samplesek. Hala ere, gogoz geratu bazarete, aukera bat baduzue: Info7 irratiko Kale Gorrian saioan astero egiten zuten kolaborazio bat Negu Gorriakeko sample baten berri emanez. Hemen ‘Gora Herria’ kantuaren inguruan egindakoa.
Kortaturen garaian hasi ziren sampleak erabiltzen lehen aldiz, ‘Kolpez Kolpe’ kantua horren adibide. Public Enemy rap taldea izan zen erreferentzia. «Garaian The Clashek kolpatu ninduen bezala, kolpatu ninduen Public Enemy taldeak», esan du Fermin Muguruzak. Long Islandekoek 1988an kaleratu zuten ‘It Takes a Nation of Millions to Hold Us Back’ hip-hop diskoa, hor entzun zituen sampleak lehendabiziko aldiz Muguruzak, eta kontatu du nola hasi ziren lehen samplea propioak egiten. «Kaki Arkarazo Tolosako zezen plazara joan zen haizkora apostu bat zegoelako, grabagailu batekin hurbildu zen eta haizkolariaren arnasa eta guzti grabatu zituen. Sample hori kantu gehiagotan ere erabili dugu!», gaineratu du.
Samplegintzak asko zor dio grabagailuari, horren adibide ere bada ‘Bertso-Hop’.«Nik bi orduko saio bat nuen egunero Egin Irratian, gaueko 22.00etatik 00.00etara. Ah! Eta jakin guk asmatu genuela Maketa Lehiaketa eta ez Gazteak!», gogoratu du irundarrak. Garai haietara itzuliz, aipatu du: «Askotan genituen bonba mehatxuak baina gure erabakia zen estudioan geratzea saioarekin jarraitzeko».
Muguruzak gidatutako ‘Igo Bolumena’ saioaren aurretik, ‘Bota Puntuasaioa’ zegoen, usurbildar batzuek egiten zuten bertso-saioa. «Gaueko bederatzietarako egoten nintzen Egin Irratian nire saioa prestatzeko. Usurbilgo taldea kriston taldea zen eta harreman oso ona genuen. Kaki Arkarazok bezala, beraiek ere grabadora hartu eta bertso saioak grabatzen zituzten gero asteleheneko saioan komentatzeko. Eta nik bertsoak aditzen nituen bozgorailuetatik, ez nuen asko ulertzen baina oso interesgarria iruditzen zitzaidan. Behin grabazioak eskatu nizkien, eta horrela sortu genuen Bertso-Hop. Bi plater nituen, batean jartzen nuen ahotsa eta bestean zati instrumentala, esperimentazio hutsa izan zen».https://www.youtube.com/embed/0aCcrx56LLo?enablejsapi=1&autoplay=0&cc_load_policy=0&iv_load_policy=1&loop=0&modestbranding=1&fs=1&playsinline=0&controls=1&color=red&cc_lang_pref=&rel=0&autohide=2&theme=dark&
Hain zen Negu Gorriak esperimentazio eremu, diskoa grabatzeko ingeniaria topatzea ez zela batere lan erreza izan. «Hemen Euskal Herrian ingeniari tekniko gutxi zeuden, behintzat bai, guri gustatzen zitzaigun musikarekin lan egiteko. Gogoratzen naiz guk argi esaten genuela: hau nahi dugu. Eta tekinariak, erantzun: hau? Hau gazki grabatuta dago!», kontatu du barrez Muguruzak. Baina M-ak taldea aditu zuenean, Kaki Arkarazorengan jarri zuen begia Ferminek. «Garaian telebista programa bat egiten zuen eta ohartu nintzen erreferentzia berdinak genituela: Talking Heads, New Age, Bad Brains…niretzako erreferente gorenak ziren».
Bien arteko sintonia ona izanen zelakoan ‘Kolpez Kolpe’ diskoa ekoizteko proposatu zioten Arkarazori, eta hark baietz. «Lokalera etorri zen, baina ez zen esku hutsik etorri, baita zera ere! Gitarra eta ‘anpli’ batekin etorri zen. Guk jotzen genuen bitartean bera hasten zen gitarrarekin txorakeriak egiten…..» eta disko ekoizle izatetik, Negu Gorriak taldeko partaide izatera pasa zen. «Hor hasi zen Negu Gorriak-en ideia, oso argi genuelako Negu Gorriak taldea esperimentazio gune bat behar zela izan», esan du Muguruzak.
Sampleetaz hitz egitea esan nahi du erreferentziak zerrendatzea, eta ur askotatik edan izan du Muguruzak. Juan Mari Beltran, BAPeko Okene, Xabier Montoya gogoratu ditu besteak beste. Baina baita zenbait talde ere, The Clash, Public Enemy, Aretha Franklin, Peter Tosh, Benjamin Zephaniah. Eta nola ez, soula eta musika beltza, reggaea, D&B edo jungle errimoak. «Rolling Stones musika aldizkarian elkarrizketatu ninduten behin eta ea zein musikari izan nahiko nukeen galdetu zidaten. Nik Ottis Redding izan nahi nuela erantzun nuen. Muguruzaren ustez hark irudikatzen baitu: sentitzea dena, bizipoza, sufrimendua, «dena adierazten du eta berdin Areta Franklinek ere», dio. «Euskaldun bezala ere sentitzen dut herri honetan asko sufritu dugula. Hemen egon gara 200urte gerretan. Gure kultura eta gure sustraiak sakonak dira. Hemen badugu kultura borrokalari bat, gu langileak gara eta musika izan da bertsio ofizialetik kanpo erabili den tresna bat. Nik komunidade batentzat egiten dut lan eta haientzat abesten dut».
La politique de confidentialité a été mise à jour en raison des nouvelles règles de protection des données et de notre engagement en faveur de la transparence. Bien que nous ne modifions pas la façon dont nous utilisons et partageons vos données, nous croyons que vous devez être informé de vos données que nous collectons, comment nous les traitons et quelles options et contrôle vous avez. Définir les cookiesREJECTER LES COOKIES ACCEPTER LES COOKIES