Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Irunero ➝
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, 2023ko Goya sarietan animazioko film onenaren kategorian lehiatu zen Black Is Beltza II. Ainhoa filma proiektatuko da Irunen ekainaren 1ean, ostegunarekin. Hitzordua 19:00etan izango da, Irungo Amaia KZn.
Proiekzioaren ondoren, mahai-inguru bat egingo da, euskaraz, Fermin Muguruza filmaren gidoilari eta zuzendariarekin. Sarrerak Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke , baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada.
Black Is Beltza II. Ainhoa filmari buruz
«Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia), bere ama atentatu parapolizial batean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira bidaiatu zuen Manex aitaren sorterria ezagutzeko. Errepresio eta gatazka betean, Josune kazetari konprometitua ezagutu du, baita haren lagun taldea ere. Lagunetako bat heroina-gaindosi batek jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune bidaia iniziatiko batean abiatuko dira, eta Libanon, Afganistanen eta Marseillan izango dira. Gerra Hotzaren azken urte horietan, bi lagunak narkotrafiko-sareen mundu ilunean murgilduko dira, eta azpikeria politikoekin duten harremana ezagutuko»
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO