Pre-estreno en Madrid de “BIDASOA 2018-2023”
Estaré presentando el Jueves 19 de octubre – 19:30 en los GOLEM MADRID.
Web creada por:
uriartedesign
uriartedesign
Web creada por: uriartedesign
Pre-estreno en Madrid de “BIDASOA 2018-2023”
Estaré presentando el Jueves 19 de octubre – 19:30 en los GOLEM MADRID.
Do director Fermín Muguruza 🎦 Documental recén proxectado no Festival de San Sebastián.
«Vuelvo a México, al CDMX carnales, y al festival que me animó a seguir trabajando en el audiovisual desde aquella presentación del 2006, el DocsMX.
Y será para presentar el nuevo documental «BIDASOA 2018-2023» y de paso poder presentar también «Black is Beltza II: AINHOA» . Difundad pues, y nos vemos la semana que viene.» Etxepare Euskal Institutua – Zineuskadi
Gaur goizean eskuragai jarri dira IRUNen urriaren 20an egingo dugun «BIDASOA 2018-2023» dokumentalaren proiekziorako gonbidapenak (doan baita), eta jada %60a hartua da (600 eserleku AMAIA KZn). Bizi bizi ibili agortu aurretik.
🎟️ Esteka honetan eskuragai: https://amaiakz.sacatuentrada.es/es/entradas/bidasoa-2018-2023/2023-10-20
Irunero ➝
Aldizkariaren bertsio digitalaz gain, paperezko aldizkaria non eskuratu dezakezun jakin nahi duzu? Webgunean banaketa puntuen zerrenda osoa topatuko duzu
En 2018, Francia cerró los pasos fronterizos con Euskadi en la zona del Bidasoa. Un control migratorio que buscó su justificación en el aumento de atentados terroristas que hizo que las aguas del río vasco se convirtieran en un pequeño Mediterráneo. Solo en el año 2021, 10 personas perdieron la vida intentando cruzar esa frontera. Siete en las aguas del río, otras tres arrolladas por un tren. Ninguna de ellas abrió telediarios ni portadas de periódico. En un mundo donde los muertos en el mar se cuentan por centenas, ellos era casi una nota al pie. No eran ni un número, ni un breve de la última página de la sección de sucesos.
Para Fermín Muguruza son mucho más que eso. Son personas con nombre, apellidos, edad y sueños. Él les pone rostro y cuenta su historia en el documental Bidasoa 2018-2023, un trabajo que se ha presentado en el Festival de San Sebastián y en el que busca poner el foco en una frontera que tiene menos peso aún en las palabras de los políticos. Gracias a la animación, revive a aquellos que perdieron la vida en la frontera del Bidasoa, pero también cuenta la labor de las asociaciones Harrera Sarea (Red de acogida) y Bidasoa Etorkinekin (El Bidasoa con los migrantes).
La idea de su trabajo es que dejemos de pensar en términos de muerte cuando se mencionan palabras como Mediterráneo y Bidasoa. “Es una de las consignas que había. Que esto no sea un Mediterráneo, pero en el sentido precisamente de que identificamos Mediterráneo con fosa común, que es lo que nosotros estamos intentando desmontar. Eso ha sido una manipulación de muchos medios de comunicación. Aquí hablan del río que mata, de la trampa mortal. Vamos a intentar quitarnos eso”, cuenta y pide que mejor la gente piense en la canción de Serrat que en las muertes que pesan sobre el mar.
Un filme lleno de música, de citas a Baroja y a Saramago, que cuenta que todos somos migrantes, y que aquel lugar debería ser de unión entre pueblos, no una zona separada por una frontera creada para impedir la llegada de gente. La primera muerte no fue en las aguas del Bidasoa, sino la de un “chaval de Eritrea que es expulsado por la policía francesa más de dos veces”. “El chaval llega y decide suicidarse. Se ahorca ahí, mirando a Hendaya”, dice Muguruza que, en su película, compara la tragedia con la canción de Billie Holliday Strange Fruit, que hablaba de los esclavos negros ahorcados en EEUU.
Para cambiar el relato hace falta cambiar el lenguaje, y para eso hace falta que haya un cambio en los medios: “Los medios de comunicación están supeditados a los grandes grupos a los que pertenecen, y cuesta mucho desmontar esos discursos que se van repitiendo. Lo del río que mata es que lo llevamos cinco años escuchando. Lo de la trampa mortal lo dicen hasta los medios de izquierda. Y no son solo los medios, son también las redes sociales. Opinadores que están comprados por diferentes partidos. Estamos hablando de todo un conglomerado en el que para mí tiene mucha importancia lo que serían los trabajadores de la cultura. Yo soy un trabajador de la cultura y por eso necesitaba hacer este documental”.
La inacción de Francia y España se materializa en forma del puente de la Avenida que une Irún con Hendaya y que “sigue estando cerrado. El Puente Avenida fue por donde tuvo que huir el 80% de la población de Irún cuando llegaron los fascistas y se fueron a Hendaya. Es un puente histórico y lo tenemos cerrado a cal y canto. Los alcaldes han pedido miles de veces que se abra. Bueno, pues lo abrieron el día del Tour de Francia. Nadie se enteró. Hubo fotos de los dos alcaldes celebrando que se había abierto, y al día siguiente, a las seis de la mañana, lo estaban cerrando otra vez con vallas y está cerrado ahora mismo”.
Motivos que le hacen pensar que “es muy difícil transmitir algo positivo cuando la impotencia y la humillación a la que nos están sometiendo es algo que no se puede soportar”. “Pero es que encima la policía española también está colaborando. Se publicó en el Diario Vasco. Se descubrió que el cabeza de la Policía Nacional Española de Irún daba días libres y sobresueldo a todos los demás policías que estaban en la frontera según cuántos migrantes iban cazando. Y eso ha salido aquí, pero no ha salido por los demás sitios. Se ha callado esto y es algo que llevan haciendo desde hace años. También hay una complicidad. Hay algo que no sabemos, algo que nos tendrá que explicar Grande-Marlaska. Como tendrá que explicar lo de los 100 muertos de Melilla, nos tendrá que explicar esos nueve muertos del Bidasoa. Hasta aparecieron pintadas que decían ‘Macron asesino’. Macron tiene nueve muertos aquí en Bidasoa”, zanja.
El cine es una gran herramienta que siempre hemos tenido desde que Bertolucci dijera que él filmaba ‘Novecento’ como si tuviera un arma
FERMIN MUGURUZA — Director de cine
Fermín Muguruza se define como “pesimista pero activo”, aunque sigue creyendo en que “el cine puede conseguir cosas”. “Por eso estamos aquí. El cine es una gran herramienta. De hecho, el cine activista, como es en este caso esta película de denuncia, de guerrilla, de combate, es una de las grandes herramientas que tenemos y que siempre hemos tenido desde que Bertolucci dijera que él filmaba Novecento como si tuviera un arma, hasta el cine actual. Ahora que hemos visto aquí la última película de Aki Kaurismaki, pues la anterior, Le Havre, nos enseñaba la humanidad de la inmigración, y ese es un poco el objetivo que tenemos también con esta película”, asegura.
En lo político se describe igual: “Pesimista pero activo. Por eso, yo que apoyé a Bildu, también apoyo que no salga la derecha. Sabemos lo que acaban de hacer a nivel cultural nada más entrar en Asturias, que ha sido cancelar los conciertos de los grupos que cantan en asturiano y eso es demencial, como estamos viendo también en País Valencià lo que está ocurriendo. Entonces, vamos a ser pesimistas pero activos. No vamos a permitir que esos lleguen al Gobierno y vamos a ser todo lo crítico que podamos precisamente con el nuevo Gobierno que salga”. Un activismo para conseguir el lema de Pío Baroja: “Un pueblo sin moscas, sin frailes y sin carabineros”.
Zinea ➝
70. Donostia Zinemaldian Black is Beltza 2: Ainhoa estreinatu ostean, urtebeteren bueltan, film berria aurkezteko erronkari aurre egin diote Fermin Muguruzak eta Jone Unanuak. Eta nola, gainera. Bidasoa ibaiaren uretan azken arnasa hartu dutenen omenez sortu dute Bidasoa, 2018-2023 dokumentala – Irizar Saria eskuratzeko lehian, Zinemira atalean-. Ibaiak hil egiten duelaren gezurra deseraki, eta gurean abian dauden politika arrazistengan jarriaz fokua.
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Bada, tragedia horren biktimak diren migratzaileak dira protagonistak, haiena da hitza eta errelatoa, eta haiekin egoera lazgarriari elkartasunaren bidez aurre egiten dioten herritar solidarioena ere bai. Baina, denen gainetik, bizia galdu duten hamar pertsonen bizitzen inguruan eraikitzen da filma. Giza Eskubideen aurkako jarrera eta erabaki kate bat ikustarazi eta salatzearen premiatik jaio da, baina baita pertsonak humanizatzekoa ere: izena, adina, egindako bidaia eta utzitako hutsunea.
Zapaldua denaren min eta amorrutik, argi eta arduradunak seinalatzeko beldurrik gabe, baina baita maitasunetik ere. Premiazkoa baita ulertzea migranteak ez direla erabaki arriskutsu baten ondorioz hiltzen. Bidaiak, ibaiak, itsasoak ez direla inoren hiltzaile. Hotzak hiltzen duela jendea; beldurrak, goseak, gure indiferentziak. Poliziaren jazarpenak. Bi estaturen migrazio politika ankerrek. Banatzen gaituen muga horrek berak hil egiten dituela.
Urriaren 20an helduko da filma zinema-aretoetara. Gorde data, merezi du(te).
Deia ➝
—Irundarra naiz. Nire arbasoak ere Irun aldekoak ziren eta zonalde horretan bizi izan ziren. Gerra Zibili iritsi zenean nire amatxi eta aitona, faxistak Irunen sartu zirenean, mugaren beste aldera joan ziren, Ainhoara. Horregatik izendatu genuen Black is Beltzaren bigarren zatia Ainhoa. Bertan autobiografikoa den zerbait kontatu genuen. Dokumentalean esaten den bezala, Bidasoa bizitza dakarren ibaia da. Inoiz ez dugu banatzen gaituen zerbait bezala ikusi. Aitzitik, elkartzen gaituen zerbait da. Muga militarizatua ezarri ziguten bertan. Baina horren guztiaren gainetik egon da beti gure Bidasoa ibaia.
—Administrazio frantses eta espainolak oraindik ere kolonizatuta gaituzten arren, Schengen espazioa martxan jarri zenean ospatu egin genuen, alde batera eta bestera pasatzeko aukera genuelako, inongo arazorik gabe. Polizia joan zenean, ospatu egin genuen. Are gehiago, Avenida, Santiago eta Behobiako zubietatik checkpoint-ak kendu zituztenean. Zubiak batzeko dira, ez banatzeko. 2018an, Estatu frantsesak, atentatu integristak ekiditeko, berriz ere zubiak itxi egin behar zituela erabaki zuen. Kristoren kolpea izan zen guretzako. Berehala konturatu ginen, gainera, protokoloa guztiz arrazista zela. Zuriak garenok arazorik gabe pasa dezakegu muga, arrazializatuak, aldiz, geldi arazi egiten dituzte. Ezbeharren bat edo beste gertatuko zela ere aurreikusi genuen, baita azkenean gertatu ere. Horregatik hartzen ditu dokumentalak 2018 eta 2023 bitarteko urteak.
—Chekpoint iraunkor horiek altxatu dituzten arren, Poliziak eta militarrek mendietan jarraitzen dute. Itsasoan ere, militarrak izan ohi dira. Gainera badago beste kontu bat oso umiliagarria dena.
—Oraindik ere Avenida zubiak itxita jarraitzen duela, hesituta. Gainera, Estatu frantsesak trufa egin zien Hendaiako eta Iruneko alkateei. Tourra pasatu zenean ireki egingo zutela esan zieten. Haiek pozez zoratzen argazki batzuk atera zituzten eta, hurrengo egunean, Macronen Barne Ministerioaren erabakiz, berriro itxi zuten zubia.
—Jakina. Asko gustatzen zaigu haren literatura, baina bere aipuak hartu baldin baditugu da saudadearen (tristura, herrimina…) inguruan asko idatzi zuelako. Ez hori bakarrik, Saramagok Bidasoaren inguruan ere idatzi zuen, Salazarren diktaduratik ihesi ertz batetik bestera pasa nahi izan zuten portugaldarren heriotza kontatuz. Ez dakigu zenbat izan ziren, ez baitaude zenbatuta! Aipu horrek aukera ematen zigun dokumentalaren amaieran beste bati erreferentzia egiteko. Saramagok esan zuen: “Bota dezala lehenengo harria bere zuhaitz genealogikoan emigrazioaren zantzurik ez duenak”.
—Bai, Aintzane Lasarte aktibistaren gurasoek, bakoitzak bere bidetik, Venezuelan bukatu zuten. Euskaldunak handik ere bagatoz. Etengabean eta modu oso humanoan datuak eman nahi izan ditut, eta kontatu euskaldunok ere izan ginela migratzaileak. Orain guri dagokigu hemendik pasatzen direnei elkartasuna adieraztea.
—Trailerrean ere erabili genuen ideia hori, esaldi horrek kolpatu egiten zaituelako. Filmaketarekin bukatu eta gero eman zen jakitera, polizia espainolak ere parte hartzen zuela ehiza horretan, ehizatzen zuten migrante bakoitzeko onurak jasotzen zituztelako: egun libreak, soldatan prima batzuk… Hori eskandalu hutsa da eta ez da behar bezala zabaldu. Eta horrek galdera garbia dakar: nork ematen zizkion aginduak hori onar-tzen zuen polizia buruari?
—Grande-Marlaskari esan beharko litzaioke bera ere badela horren erantzule. Melillako harresian hildakoez gainera, hemen ere baditu beste bederatzi. Polizia frantsesaren basakeria eta harrokeria ere sala-tzen dugu. Dokumentalean jasotzen den beste testigantza batean, lehen pertsonan kontatzen du Polizia guztiak direla arrazistak.
—Bakoitzak kontatzen digunarekin osatzen da azken diskurtsoa. Gari Garaialdek, adibidez, esaldi hori en-tzuten duenean amorrua sentitzen duela dio. Essoh Roméok, bere aldetik, argi dio: Bidasoa lasai-lasai dago, heriotzak gertatzen dira norbaitek zubia ixtea erabakitzen duenean. Kontua da, itxura batean, migranteak direnez haien izenek ez dutela axola. Estatistika hutsa bihurtzen dira azkenean.
—Azken arnasa eman zuten horiei ere aurpegia, izen-abizenak ipini, eta egin zuten ibilbidea erakusten saiatu gara. Minutu batean eta omenaldi gisa, humanizatu egin nahi izan ditugu, haien izaera edo harremanak azpimarratuz.
—Zifrak bakarrik al dira? Ez. Herio-tza horiek arrazoi batzuengatik gertatzen dira, ardura batzuk badaude. Fokua gure ibaian jarri dugu, hor gertatzen ari delako, baina ikusmena zabaltzen baldin badugu, eta Nigerren, Malin edo la Françafrique-n gertatzen direnak aztertu, han gertatzen ari den guztiak badu eraginik gure inguruan ere. Ez hori bakarrik, frantziar hirietako periferietan poliziak norbait erailtzen badu eta banlieue-ak altxatzen badira, ez da momentuko kontu bat soilik, gizarteak bere gain aurretik jaso dituen gauza askoren ondorioa baizik.
—Bapatean guztia erlazionaturik dagoela ikusten dugu.
—Paisaia oso garrantzitsua da niretzat. Bidasoa aldea zergatik maite dugun erakutsi nahi genuen. Amodiozko gutun bat idatzi diogu ibaiari. Batzuk esango dute hura Frantzia dela eta hau Espainia, baina guretzat Euskal Herria da eta Pio Barojak zioen moduan, Bidasoako Errepublika.
—Bidasoaldeko musikariok sortutako musika oso lagungarria da dokumentalean: Oronoz-Mugaireko Olaia Intziarte, Berako Petti, Hendaian bizi den Eneritz Furyak, Iparraldeko Willis Drummond, Irun eta Errenteria bitarteko taldekidez osatutako Sonakay, Dut, Bad Sound System… Proposamen horien guztien musikak ahalbidetzen dio dokumentalari Bidasoa komunitate bat dela erakustea, ez bakarrik ibai bat.
—Azken aldian hori azpimarratu didate. Nire filmak, adibidez, horrelako kontuengatik direla identifikagarriak. Urteen poderioz lortzen den zerbait da.
«Hau plazera eta emozioa! Duela urtebete ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ aurkeztu genuen, Iñigo anaiari eskainia. Gaur Bidasoan azken arnasa hartu dutenen omenez egin dugun lana aurkeztera gatoz. Ibaiak hil egiten duela dion gezurra desmuntatu nahi dugu. Ez, politika arrazistak dira hiltzen dutenak. Bidasoako kontrabandista eta piratok ere etortzen gara Gipuzkoako hiriburura. Gora Bidasoako Errepublika!». Hitz hauekin eman die ongietorria Fermin Muguruzak ‘Bidasoa 2018-2023’ ikustera bildutakoei.
Ondoan izan du Jone Unanua ekoizlea eta baita dokumentalean parte hartu duten Gari Garaialde, Anaitze Agirre, Pilar Osa, Aintzane Lasarte, Amets San Millan, besteak beste.
Principe-3 zinema aretoko eserlekuetan izan dira Kaleko Afari Solidarioak egitasmoa bultzatzen duten hainbat herritar. Emanaldiaren aurretik kontzentrazioa egin dute, euren lana ikusarazteko. Izan ere, pandemiatik hona 100.000 afari inguru prestatu dizkiete kale gorrian, aterperik gabe, bizi diren pertsonei.
Egunero 200 afari etxean prestatu eta hiriko hiru gunetan eskaintzen dizkiete beharra dutenei. Egiako Teresa de Calcula plazan, Alde Zaharreko Konstituzio Plazan eta Amara Berriko Topo geltokiaren ondoan. «Erakunde publikoek euren ardura beren gain hartzen ez duten bitartean hemen jarraituko dugu. Inplikazioa eskatzen dugu, hau ez baita gure lana», diote.
«Pandemia garaian iluntzeko 20.00etan jende guztia etxera joaten zen eta kalean bizi zen jendea ezer gabe, hotzak, ikusten genuen. Oso ikusgarri egin zen pertsona hauen egoera, lehenago bizimoduarekin disimulatuago geratzen zena. Orduan erabat nabarmen geratu zen beharra. Hunkitu egin ginen eta espontaneoki hasi ginen, eta zabalduz joan da», kontatu dio NAIZi Samine Irigoienek.
Urteak dituen 365 egunetan eskaintzen dute zerbitzua. «Nork bere etxean kozinatu eta hiru puntuetara eramaten dugu janaria. Talde bakoitzean 100 bat lagun gaude», kontatu du.
Dena euren poltsikotik ordaintzen dute boluntarioek. «200.000 euro gastatu ditugu –afari bakoitzeko bi euro– eta 38.000 lan ordu izan dira; lauzpabost pertsona kontratupean hartuta asebeteko litzateke», esan du Koldo Telleriak.
‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentala idatzi eta zuzendu du Fermin Muguruzak (Irun, 1963). Ibaiak ez du hiltzen, ez gaitu banatzen. Aldiz, elkartu egiten gaitu. Ibaia bizitza da. Hori da filmak luzatu nahi duen mezu argia. Bortxakeria arrazistaren salaketa ardatz izan dute irundar musikari eta zinemagileak ondutako hainbat lanek. Bost urte dira bere begiekin, aurrez aurre ikusi zuela. Etxetik mugitu gabe.
2018. urtea zen. Frantziar Estatuak polizia-kontrolak ezarri zituen eta Bidasoako zenbait muga igarobide itxi. Hainbat heriotza ekarri zituen horrek. Nahi baino pertsona gehiagok aurkitu zuen heriotza Bidasoa ibaiko uretan edo trenak harrapatuta. Hamar migratzailek, denera.
Batetik, zifra hotzek bere baitan gordetzen duten hildakoei izen-abizenak jarri dizkie. Bestetik, ibaiaren bi aldeetan lanean ari diren hainbat ekintzaileri eman die ahotsa Muguruzak.
Musikak, nola ez, badu pisua ikus-entzunezko lanean. «Beste protagonista bat da nire azken lanetan. Fillman entzuten diren kantu denak Bidasoan sortuak dira». Petti, Sonakay, Bad Sound System, Dut, Willis Drummond… zerrenda luzea da.
Baita animazioak ere, hainbat pasartetan bide hau hartu baitu zuzendariak.
«Bada gauzak egiten ari den jende asko baina guk zer egin? Dokumentala egitea erabaki nuen», kontatu du emanaldia gertatu baino ordu batzuk lehenago NAIZ Irratiko mikrofonoetan.
«Istorioak kontatzea dut gustuko eta kasu honetarako beharrezkoa ikusi nuen berriz dokumentalgintzara jotzea. ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ filmatzen ari nintzenean erabat baldintzatuta nengoen Bidasoan gertatzen ari zen guztiarekin. 2018an jaialdi batetik bueltan gautxoriak topatu nituen. Haiek azaldu zidaten zertan ari ziren, migranteei iristen zirenean informazioa ematen. ‘Gerta daiteke…’ esaten genuen baina ze latza lehenengo heriotzaren berri izan genuenean! 2021eko apirilaren 19an hain zuzen ere. Hurrengo egunean, nire urtebetetze egunean jakin nuen nik», kontatu du.
🎥 Mira o vídeo: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230928/bidasoa-2018-2023-politika-arrazisten-aurkako-ubidea
«Modu benetan latzean gertatu zen. Izan ere Eritreatrik etorritako 21 urteko gazteak Irungo Azken Portun, Hendaiara begira, bere buruaz beste egin zuen. Unai Iturriagak tira kaleratu zuen, Billie Hollidayren ‘Strange fruit’ abestiari aipamena eginez. Imajinatu! Hegoaldeko zuhaitzek ze fruitu arraroak ematen dituzten. Beltzen gorpuak ziren, lintxatu eta ondoren zuhaitzetan zintzilikatzen zituztenak. Erabat hunkitu nintzen», gaineratu du.
Gari Garaialde argazkilaria ere elkarrizketatu du NAIZ Irratiak. Bidasoako Harrera Taldeko kidea, proiektuaren parte izan da hasieratik.
Tras cerrar el año pasado su proyecto multimedia ‘Black is Beltza’, el músico y cineasta Fermin Muguruza (Irun, 1963) regresa con un canto de amor y denuncia: ‘Bidasoa 2018-2023’. La cinta, que se presenta hoy en Zinemira del Zinemaldia, mezcla imagen real y animación, …
Hemos actualizado nuestra política de privacidad para la nueva legislación de protección de datos y nuestro compromiso con la transparencia. No hemos cambiado la forma en que usamos y compartimos sus datos, pero creemos que necesita saber qué datos recopilamos de usted, cómo los tratamos y qué opciones y control tiene. Configurar cookiesRECHAZAR COOKIES ACEPTAR TODO