uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Musikagintzatik aparte dabil Fermin Muguruza, eta urteak dira ez duela kontzertu bat ematen. 2019ko abenduaren 17an aritu zen azken aldiz, Bilboko Kafe Antzokian, Iñigo Muguruza anaia hil berriari egindako omenaldian.
Gogorra izan da. Lehenengo urteetako krisialdiak, anaiaren heriotzaren ondoren izandako hondamendi guztia… Irailaren 5ean hiru urte beteko dira. Ematen du atzo izan zela. Orain, beste sentsazio bat daukat. Irungo sanmartzialak bereziak izan dira, lehenengoak izan baitira Iñigo gabe. Baina berrindartuta sentitu dut neure burua.
Oraintxe, dena da anaiarekin bizi izan dudanaren atzera begirako bat. Asteburuan, Bristolen egon naiz [Ingalaterra]; duela 22 urte jo genuen toki berean, Thaklan, Transglobal Underground, The Selecter eta From the Jam ikusten. Pentsa hori zer izan zen Kortaturentzat, The Specials, The Beat eta The Clashekin batera. The Jamen baxuaren lerro gehienak inspirazioa izan ziren guretzat.
Irungo jaietan, La Malaren [Rodriguez] kontzertua egon da, eta haren DJa nire semea da [Unai Muguruza]. Quién manda kantua egin genuenez aspaldi, abestera gonbidatu ninduen. Nola, ba? Kristoren bertigoa nuen. Imajinatu, bizitza osoan egon naiz eszenatokian… Bertigo hori sentitzea oso kaltegarria zen niretzat. Auzo guztia nuen galdezka: «Aterako zara?». Azkenean atera nintzen, eta lehoi asmatikoa atera zen berriro. Ahaldundu egin nintzen. Hau da nire mundua: hemen egon naiz bizitza osoan.
Oreretan [Gipuzkoa], madalenen aurreko egunean, uztailaren 20an, artista bat gonbidatzen dute txistulari alardera, eta aurten ni ariko naiz. Zazpi kantu egingo ditugu, Oreretako zumardian. Oso sinbolikoa da: 1984an, han eman genuen gure lehen kontzertua, uztailaren 20an! Bueno, 19an, baina ja gaupasaz zen, goizaldeko seietan [barrez]. Ez geunden kartelean ere; inork ez gintuen ezagutzen. Jotzen ari ziren RIP, Basura, Odio… eta Optalidon donostiarrei eskatu genizkien gitarrak. Atera ginen, egin genituen maketako bost kantuak, eta bukatu zen festibala. Jende gutxi gelditzen zen. Berezia izango da. Horren ondoren, espero dut batez ere filmarekin aritzea bolada batean.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU