uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
@GariGaraialde eta @javijuliophoto fotokazetariek erakusketa paratu dute Donostiako Bulebarrean. Bidasoa abiapuntu, migratzaileek hona iristeko egiten duten peripezia erakutsi nahi dute. Bisita gidatuetan parte hartzeko:
‘Ihesa zilegi balitz | Huir es un derecho | Ce sont des personnes’ izeneko erakusketa ikusi ahal izango da MARTXOAREN 5ETIK APIRILAREN 7RA ARTE DONOSTIAKO BULEBARREAN. Kaleko erakusketak lau freelance argazkilari ezagunek egindako formatu handiko 46 argazkiz dago osatuta. Gari Garaialde eta Javi Julio dira egitasmoaren sustatzaileak, eta biek egindako argazkiez gain, beste bi argazkilariren lanak ere ikusi ahal izango dira: Mikel Oibar eta Santi Donairerenak.
Bidasoan ateratako argazkiak dira, baina baita urrunagokoak ere: Melilla, Lesbos, Zarzis, Mediterraneoa… Argazkiak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko testuekin eta mapekin tartekatzen dira, beti ere, gizaki gisa interpelatzen gaituen drama batera hurbiltzeko asmoz. Azken batean erakusketaren asmoa da Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea. Azken bost urteetan 25.000 pertsona inguruk zeharkatu dute muga modu klandestinoan.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU