uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Zinea ➝
Takalera zinema ikasgela bat ere bada. Maiz aldarrikatu dute espazioaren kudeatzaile eta arduradunek: Zinema-eskola bat bada (Elias Querejeta Zine Eskola), eta haren klase askok pantaila partekatua dute oinarri. Aurkezpenenak, gonbidatuak, proiekzioak testuinguruan kokatzeko hitzaldiak edota publikoarekiko topaketak izaten dira eguneroko eskola. Gainerako bazkideek ere, aurkezpenak, mahai-inguruak eta eztabaidak eskaintzen dituzte bertan, eta horietako gehienak publikoari zabaltzen zaizkio.
Bada, eragileen arteko sinergia horretatik jaio zen 2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA fokua. Zuzendariei beren lan prozesuak aretoan azaltzeko gonbitea du oinarri egitasmoak eta, hain zuzen, haien erabaki izandakoak publikoarekin partekatzean datza. Bestela esanda, sortzaile gonbidatuek euren obretako bat izango dute hizpide, disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.
Saio bakoitzean, film baten sormen prozesua izan ohi dute hizpide, filma beraren emaitza baino.
Fermin Muguruza artista irundarra izango da datorren saioko gonbidatua, eta Bidasoa 2018-2023 filmaren sortze-prozesua izango du hizpide. Iñigo Muguruzak 59 urte beteko lituzke abenduaren 17an eta, hain zuzen, egun berezi hori hautatu dute hitzordurako. Anaia zenaren ausentziak sormen prozesuan eragindakoak ere azalduko ditu zuzendariak Kontatutako zinea saioan. Aurkezpena Euskaraz izango da, arabierarako zuzeneko itzulpenarekin.
Solasaldiaren ostean, 19:00etan, filmaz gozatzeko aukera izango da, areto horretan bertan. Bidasoa ibaiaren uretan azken arnasa hartu dutenen omenez sortu zeb Bidasoa, 2018-2023 dokumentala –71. Donostia Zinemaldian aurkeztutakoa, Irizar Saria eskuratzeko lehian-. Ibaiak hil egiten duenaren gezurra deseraki, eta gurean abian dauden politika arrazistengan jarriaz fokua.
Izan ere, 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Bada, dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Filmaren bertsio originala, kasu honetan ere, arabierazko azpidatziekin.
uriartedesign-ek
sortutako webgunea
uriartedesign-ek sortutako webgunea
Pribatutasun politika eguneratu dugu datuen babeserako legedia berriagatik, eta gardentasunarekin dugun konpromisoagatik. Ez dugu aldatu zure datuak erabiltzeko eta konpartitzeko modua, baina uste dugu jakin behar duzula zure zein datu jasotzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta zein aukera eta kontrol duzun. Ezarri cookie-akCOOKIE-AK UKATUGUZTIA ONARTU