“Lehenik eta behin eskertu nahi dut Pradales Lehendakaria Anoetako kontzertuaren arrakastaren inguruan zoriondu izanagatik, baita gonbidapena Donostiko kontzertura etortzeko luzatu ere, hori bai, gero sorpresaz ez hartzeko, jada 25.000 eztarri indartsu garela eta beste 10.000 izateko tokia badela kontutan harturik, “Sarri, Sarri” horren ozen abestuko dugula Anoetatik Martuteneraino saiatuko garela gure doinuak iristen.
Bestetik, oso zaila da, proposatzen didan bezala, hitz egitea zintzoki, behin nire kontra botatako “urratu egiten ditudala giza eskubideak” bezalako irainekin eta “Sarri, Sarri” debekatzearekin ados dagoela esan eta gero.
Hala eta guztiz ere, “zubigile” izendatu ninduten behin, beraz bai horixe, onartu egiten dut gonbidapena eta prest nago Imanol Pradales Lehendakariarekin biltzeko.”
Fermin Muguruza